|
Kaixo. Ni Victor naiz eta harrijasoketari buruz hitz egingo dizuet. ZERTAN DATZA? Arautegiak dioenez, honexetan gauzatzen da joku hau, laburbilduz: pertsona batek, bakarka edo beste batekin lehian eta txandaka, inolako tresneria edo makina laguntzailerik gabe, ahal duen adina aldiz harria bizkarreratu behar du, aldez aurretik tinkaturiko pisu eta egiturak errespetatuz. Hor dago gakoa, beraz. Euskal herrian aspaldidanik zaletasun handia izan dugu jolas hau bezlako kirolekin. Gehienek lotura estua dute aspaldian geneukan eguneroko bizimoduarekin: aizkora, basoetako lanarekin; harrijasoketa, harrobian egindakoarekin; arraunketa, arrantzarekin ... eta abar. Guregan ospe handia hartu zuen Perurena harrajasotzailea. Geroago horren markak hautsi zituen Saralegi. Gaur egun perurenaren semea den Inazio bere aitarena gailendu nahian dabil. Hona hemen bere erakustaldi bat: 230 kg. esku batez.
(osorik irakurri)
|