Ikasi.eu

BIHOTZ GAZTE GOXO

Eskalada


Kirol EskaladaKaixo ni Nerea nauzue eta kirola asko gustatzen zait; batez ere, eskalada. Eta hemen sartu dudan informazio honekin nabari da ezta?

Kirol eskalada

Duela hogei bat urte sortu zen modalitate hau da, egun, gehien praktikatzen dena. 10-30 metro bitarteko horma ertainetan egiten da eta, hormak zailtasun maila desberdinekoak izan daitekeenez, hasiberriek ere praktika dezakete. Hormak ekipatuta egon ohi dira, eta behetik ere aseguratzen da. Hortaz, bi lagun behar dira eskalada mota honetarako, eta hau da, hain zuzen, eskalada eskoletan nagusiki praktikatzen dena.

Izotz eskalada

Izotzak estalitako hormetan praktikatzen den eskalada mota da, pioletaren eta kranpoien laguntzaz. Zati izoztuak eta izotzik gabeak tartekatzen direnean, eskalada mistoa esan ohi zaio.

  

 Eskalada klasikoa

Eskalada klasiko edo askearen helburua bidea ahalik eta finkatze puntu artifizial gutxien erabilita egitea da. Hormak ekipatu gabe egoten dira, eta normalean luzeak izaten dira. Gutxi gorabehera, 20 metrotik 30 metrora aseguratzen dira.

Denbora dezente behar duten igoerak izan ohi dira eta jaitsiera rappelatzen egiten da.