Ikasi.eu

BIHOTZ GAZTE GOXO

Modan, dotoreak


Kaixoooo

Hemen gaude berriz, zuekin pertsonaia ospetsu batzuei buruz hitz egiteko.

Dakizuenez, famatu batzuek modari jarraitzen diote, baina, beste batzuek, jakina ezetz. Batzuk ilunpean janzten direla dirudi.Ez gara hain gaiztoak izango eta jendea izendatzen hasiko gara. Lehenengo postuan Rihanna aurkitzen dugu, beste batzuen artean. Rihanna oso neska dotorea da.

Argazki honetan, oso arropa soila darama jantzita, baina figura polita egiten du bere gorputzean.

Kamiseta zuria, gona eta katiuska beltz batzuk.
Argazki honetan, Rihannak Loewe-ko soineko hori polit bat darama.
Bere azal kolore ilun horrekin oso ondo gelditzen zaizkio horrelako kolore argiak. Gainera, azazkalak beltzez margotu ditu. Hori dotoretasun handia ematen dio.soineko polit bat jantzi du.


(osorik irakurri)

Aldaketa batzuk


Kaixo berriro guztioi,

Egunerokoan aldaketa batzuk egin behar ditugu eta honako hauek dira:

 

12

 

Frantzesa

Azterketa

2. gaia

Asteartea

 

18

 

Gizarte Z.

Azterketa

4. gaia.

Astelehena

 

??

 MATEMATICAS 1 (RENOVADO)  - 2 LIBROS

Matematika

Azterketa

Ikasten hasteko; bueltan, kontrola.

Ihauteri ostean

(osorik irakurri)

Brian-en bizitza (La vida de Brian)


Kaixo lagunok

Gaur komentatu nahi dizuet pelikula oso barregarria eta oso polita; bere izena: Brian-en bizitza da.


Filma oso zaharra da: 1979. urtekoa; zuzendaria Terry Jones  izeneko gizon bat eta gidoia 6 pertsonen lana da: Terry Gilliam, John Cleese, Michael Palin, Graham Chapman, Eric Idle, eta Terry Jones zuzendaria bera.

Eta hor doa laburpen tentatzaile bat:

Brian jaio zen Judean , Jesukristo jaio zen garai berean. Hiru erregeak heldu ziren  okertu zirelako eta pentsatu zutelako Jesukristoren etxean zeudela; hiru erregeek eman zizkioten urrea, inziensoa eta mirra, Brian Mesias-a zelakoan. Eta gero, zer gertatuko da?

Beno eta hori da dena.  Nire ustez oso film ona, interesgarria, barregarria eta oso ondo gidatua; nik txalo batzuk ematen dizkiot Terry Jonesi oso ona delako pelikulak egiten.

Hementxe duzue zatitxo bat (erderaz dago, sentitzen dut baina ez dut euskaraz topatu):

 

Beno agur eta ondo izan.


(osorik irakurri)

Moda berria


Kaixo lagunok,

Natalia naiz eta Interneten begiratzen, tatuaien moda berria aurkitu.

Azkenaldi honetan jende asko daraman arren, baten batzuk tatuaien aurka zaldu dira. Hauen esanetan, azalerako txarrak dira. Hala ere, toki gari eta fidagarrian eginez gero,  ez omen dago inolako arriskurik.

 

Nahiz eta jendeak gaur egungo moda bat dela uste, hau ez da horrela, nahiko nahastuta gaude. Eurasiako praktika zahar bat da; izan ere, lehenengoak orain dela 7000 urte inguru azaldu baitziren momia batzuen gorputzetan. Kultura desberdinetan tatuaiak era ezberdinean erabiltzen dira. Esaterako, batzuk azala zauritu eta odolez egiten dira, beste batzuk, aldiz, tintaz.


(osorik irakurri)

SKA-P musika taldea


Aupa lagunak:

Berriro nauzue hemen beste musika talde batekin; SKA-P du izena. Musika talde hau Vallecas izeneko Madrilgo auzo batekoa da. Ospetsu egin ziren Cannabis izeneko abestiarekin. Mexikon, Hegoamerikan,

Belgikan, Italian, Frantzian... oso ezagunak dira. Beraien konformagaiztasunagatik ere ezagunak dira; ez dute nahi kapitalismorik, ez arrazismorik eta hobesten dituzte berdintasuna eta anarkismoa.

SKA-P zortzi pertsonak osatzen dute:

Pulpul (Roberto Gañan) Abeslari nagusia eta bigarren gitarrista.

Pipi (Ricardo Delgado) Bigarren ahotza eta showman-a.

Jaxemi (Jose Migel Redin) Gitarrista nagusia.

Julio (Julio Cesar Sanchez) Baxua.

Kogote (Alberto Javier Armando) Pianista eta bigarren ahotsa

Luis MI bateria

Txikitin tronpeta

Gary tronpeta

Hauek beraien diskoak dira:

SKA-P( 95)

El vals del obrero(96)

Planeta eskoria(2000)

Que corra la voz(02

Incontrolable(03) 

Hona hemen SKA-Pren abesti bat:

 


(osorik irakurri)

Joseba Sarrionaindia

Joseba Sarrionandia

Joseba Sarrionandia Uribelarrea (lurreta, Bizkaia, 1958ko apirilaren 13) euskal idazlea da. Olerki eta narrazio laburren hainbat liburu idatzi ditu, baita eleberri batzuk ere. 1985ean kartzelatik ihes egin zuen eta ordutik aurrera klandestinitatean bizi da.

 

Euskal Filologian lizentziatu zen Bilboko Deustuko Unibertsitatean eta euskara irakasle moduan lan egin zuen. Lan originalez gain, literatura unibertsaleko autoreak euskaratu ditu, batez ere ingelesezko literaturakoa. 1980an, ETAko kidea zela eta, Espainiako poliziak atxilotu eta 22 urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Harez geroztik, preso izatearen errealitatea bere obran hainbat aldiz ukitu du.

 

1985eko San Fermin egunean Iñaki Pikabearekin batera ihes egitea lortu zuen, Martuteneko espetxe barruan Imanol kantariak emandako kontzertu baten aukera baliatuz, bozgorailu batean sartuta. Gertaera haren omenez Kortatu taldeak Sarri,Sarri kanta ospetsua idatzi zuen. Geroztik iheslari bezala bizi da, eta, hain zuzen, iheslari erbesteratuarena bere obraren beste gai nagusia izan da.  


(osorik irakurri)

ASSASINS CREED


Kaixo berriro. Jon naiz eta bideo-joko berri bat erakutsi nahi dizuet.

Hemen daukagu Assasins Creed. Play Station 3, Xbox 360 eta  DS-rako egongo dela uste dut.

Oso ona dirudi. PS 3rako hoberena dela esaten dute , bere grafikoak ere hoberenak dira, zehaztasun handiz ondo markatzen du eta bere istorioa oso ona da eta interesgarria.  Joko honek “odoltsu” samarra da ez da umeentzat, baina nik jolastu nuen egun batean merkatal gune batean eta nire iritziz, 1-tetik 10-era 8,75 bat emango nioke.

Baino joko guztiak ez dira beti perfektoak. Akats txiki bat: bere istorioa oso laburra da, eta zergatik? Hainbeste sartu dira bere grafikoetan, ezen ezin izan zuten istorio gehiago sakondu.

Beno, hementxe uzten dizuet bideo bat jakiteko pixka bat nolakoa den:

 

 

Agur.


(osorik irakurri)

Moda


Kaixo!

Hemen gaude, zuekin modari buruz hitzegiteko.

Galdera bat, zuek ba dakizue zer den moda?

Guk galdera horren erantzuna daukagu. Moda, janzteko eta bizitzeko molde igarokorra da, aldi batez gizarte jakin batean harrera handia duena.


 

(osorik irakurri)

THE WHO: punk musikaren sortzaileak


Kaixo lagunak:

 

http://www.dentromusica.com/wp-content/uploads/2007/05/who.bmpHemen gaude berriz ere punk eta hard rock beste musika talde batekin: The Who dauka izena.

 

The Who

Talde hau Londresen, Ingalaterran sortu zen 1962.urtean. The Who hard rock eta punk musikaren sortzaileak dira. Lehenengo taldearen izena hau izan zen The Detou; ondoren  etorri zen beste izen bat The High Numbers.

 

Musika talde honetan hasi ziren lehenengo pertsonak:

Roger Daltrey (abeslaria) 

Pete Townshend (gitarrista)

John Endwistle (bajista, gibel gaixotasunagatik hil zen 2002.ean). The Who izeneko abestia egin zuen.

Keith Moon  (bateria, sobredosiagatik hil zen 1978.ean)  

 

Bost disko hauekin zilarrezko diskoa lortu zuten:

It's Hard 1982

Who's greastest hits 1982

Who's better ,Who's best 1988

Thirty years of maximum R&B 1994

My generation:The very best of the who 1996

The ultimate collection 2002.

 

 


(osorik irakurri)

Kirol berria


Kaixo, zelan?

Jon naiz berriro ere. Oraingo honetan kartak eta kartekin egindako etxeak utzita, bideo bat aurkitu dut, kirol batena: Parkour.

Parkour kaleko kirola da. Horren bidez korrikan zabiltzanean eta oztopo bat ikusten duzunean, ez duzu bira ematen edo inguratzen, ez. Goitik, saltu egin edo zeharkatu nahi duzun moduan eta hori egiten duzunean parkour-a egiten ari zara. Nik batzutan 2 edo 3 lagunekin egiten dut eta oso ondo pasatzen dugu eta kirola egiten dugu.

Baten batzuek nola egiten duten ikusi nahi baduzu,

 


 


 

(osorik irakurri)

Animalia bereziak III


Azkeneko zatia.

Megamouth marrazoa

1976. urtean deskubritu zen. Megamouth izena bere aho erraldoiaz jarri zioten. Oso datu gutxi daude bere inguruan, 10 bakarrik ikusi baitira. Ziurtatu da bere izatea.

Itsasoko liztorra  

Medusen artean arriskutsuena da, 1955.urtean deskubritu zen. 60 tentakulo ditu; bakoitza 3 metrokoa. Bere pozoinaren 1.4 miligramok gizaki bat hil dezake. Ondo ikusten du eta oso bizkorra da.

 


 

(osorik irakurri)

Animalaia bereziak II

 


Kaixo Kebir naiz berriro,

Hona hemen bigarren emanaldia. 

Sasquath

Amerikako mendietan bizi den monstruoa da. 1958.urtean hasi ziren aztarnak agertzen. Zientzilariek gezurra dela diote; ondorioz, ez da baieztatu bere izatea.


Medusa erraldoia

1973.urtean 60 metroko monstruo honek Kuranda izeneko itzasontzia eraso zuen Australiatik gertu. Beste bi itsasontzik lagundu behar izan zioten itsasora jaurti ahal izateko.
 
 
Agur ba, hurrengora arte.

(osorik irakurri)

Animalia bereziak I


Aupa lagunok,

Kebir naiz eta animalia arraro eta ezezagunei buruzko serie bat prestatu dut. Hona hemen lehenengo biak:

Kalamar erraldoia

Oso zaila da animalia hau ikustea, ur sakonetan bizi baita. Batzuetan gora igotzen da janariaren bila. Antzinatik marinelek eta piratek itsasontzi osoak jaten zituzten kalamarrei buruzko kondairak kontatzen zituzten, kraken deitzen zioten. Luzera 18mkoa da eta 250 kilo pisatzen dituzte. Animalia hau bizirik dagoela baieztatu da.

 

 

Ness lakuko munstroa 

Duela 1500 urteko zurrumurrua da hau: Ba al dago Nessi izeneko monstruoa ness lakuan?

Bertako biztanleek baietz esaten dute baina zientzialari gehienek, ezetz, turismoa lortzeko dela. Baina hala ere, pertsonek egindako deskripzioen arabera antzinean egon zen plesiosaurio bat izan liteke. Dena den inork ez du zehaztu bere izatea.

 



 

(osorik irakurri)

PIVOT


Kaixo, Lander naiz eta orain programa bat erakutsiko dizuet. PIVOT du izena eta bideoak egiteko da baina oso simplea da. Hemen duzue nik eginiko bideo bat

Nahi baduzue jarri PIVOT googlen eta bilatu non jeitsi.


 

(osorik irakurri)

Kartetan jolasean


Zer moduz hortik?

Jon naiz. Oso onak orain arte jarritako bideoak. Hori dela eta, ni ere animatu naiz bat jartzen. Nahiko bideo kuriosoa da. Youtube-n aurkitu dut eta bertan ateratzen den gizona munduko hoberena da kartekin egindako gazteluak, piramideak etab... osatzen (cardstacker deitzen zaio).

Bideo honetan ateratzen zaigu Rhode Island State etxea egiten; ez itxaron eta bideoa ikusi.

 

 

Agur




 

(osorik irakurri)

Erne egon!


Aupa lagunok,

Hona hemen kontutan hartzeko datak.

23

 

Natur Zientziak

Azterketa

Karlosek emandako orria ikasi, galdetuko du eta.Koadernoko ariketak, garrantzitsuak.

Asteazkena

 

24

 

English

Composition

Folio batean. Write a letter for a friend.

Asteazkena

 

30

 

English

Azterketa

4. eta 5. gaia ikasi

Asteazkena


 

(osorik irakurri)

KISS hard rock banda bakarra zilarrezko diskoa lortzen


Aupa lagunak

KISS hard rock talde bat da. Taldea sortu zuten guztiak Estatu Batuetakoak. Kontzertuetan aurpegia margotzen dute KABUKI (beldurrezko komikien pertsonaia) estiloari jarraituz. 70. hamarkadako rock talderik  hoberena izan zen. Zilarrezko diskoa lortu duen rock talde bakarra da.

Jatorrizko taldea hau izan zen: Jenne Simmons (bajista), Paul Stanley (kitarra erritmikoa eta abeslaria), Ace Frehley (gitarra nagusia) eta Peter Criss (bateria). Guztiak mozorrotzen ziren:deabrua (Simmons), izarreko mutila (Stanley), AS espaziala (Frehley) eta katu gizona (Criss).

Beraien disko batzuk:

  • Kiss (1974). Hau da beraien lehen diskoa.
  • Dressed to kill.
  • DESTROYET (19975) Disko honekin zilarrezko diskoa lortu zuten.
  • Dynasty(1979).
  • Box set(2001) Estudioan egindako bere azkenengo diskoa.
Hona hemen LOVE GUN izeneko abestiaren bideoa.



(osorik irakurri)

Kaixo lagunak!


Aupa lagunak:

Unai dut izena eta idazten dudan lehenengo mezua da hau. Beraz, hor doa oso arraroa iruditu zaidan bideo bat. "Factor X" izeneko programa bati buruz da eta hau gauza arraroak bilatzen dabil, baina tipo hau egiten duena gehiegizkoa da. Hor duzue bideoa!


 

(osorik irakurri)

Athletic


Kaixo lagunak,

Hemen Iskander nauzue, Athletikeko imformazioarekin. Ocio, Aduriz, Gabilondo eta Orbaiz normaltasunez entrenatu dira. Etxeberria, berriz, Munichera joango da eskuin izterrean dituen arazoak konpontzera.

 

Aurreikuspen txarrenak bete egin dira Gorka Iraizozen lesioan. Athletikeko atezainari atzo egin zioten ebakuntza Bartzelonan. Eskuin kuadrizepsean zuen haustura konpontzeko operatu zuten. Bada, Athletikek jakinarazi zuenez Iraizozek ia urte erdi beharko du futbol zelaietara bueltatzeko. 

 

Dakizuenez, ume txikitxoek Athletik bihotzean daramate. Klikatu bideoan ikusteko.

 

 

 

(osorik irakurri)

Fernando Alonso


Kaixo, taldea. Ander naiz.

Fernando Alonsok aldatu du taldea eta McLarenetik Renaultera joan da. Probak egiten ari dira Renaulten mekanikoak Alonso prest egoteko mundialari begira. Probak Jerezen ari da egiten eta oso ondo doakio momentuz baina oraindik asko falta da eta oso zail jarriko dio Hamiltonek.

Alonsok, dakizuenez, oso txarto pasatu zuen pasaden denboraldia eta horregatik utzi du  eskuderia.  Hemen duzue  Jerezen entrenatzen ari zelarik egindako argazkia.

Argazki honetan sartzen ari da helmugara.

Nik uste dut Alonsori hobeto joango zaiola dena Renaulten eta mundiala irabaziko duela. Agian horrela ez ditu iazko arazoak izango. Begiratu bestela Brasilen, Interlagos izeneko zirkuitoan, gertatu zitzaiona:


 

(osorik irakurri)

Euskalbar


Kaixo,

Oraingo honetan oso erabilgarria izan ahal den beste balaibidea gomendatu nahi dizuet: EUSKALBAR

Mozilla Firefox erabiltzen baduzue, izugarrizko laguntza eman dezakeen tresna da honako hau. Bera instalatu ondoren, goiko beste barren azpian kokatzen da eta euskararekin zerikusia duten hainbat hiztegi eta entziklopedien estekak eskeintzen dizkizu; wikipedia, 3000 hiztegia, Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, Xuxen ...

Hementxe duzue irudi bat eta martxan ikusi nahi baduzue, klikatu goian, izenean.

 

Agur. 


(osorik irakurri)

Hurrengo kontrolak. Erne!


Kaixo ikaskideok

Hementxe dituzue hurrengo egunetako data garrantzitsuak. Ez ahaztu!

23

Natur Zientziak

Azterketa

Karlosek emandako orria ikasi, galdetuko du eta.

Asteazkena

 

30

English

Azterketa

 

Asteazkena


 

(osorik irakurri)

Baliabide berriak: Bubbl.us


Kaixo berriro ere,

Sarean kuxkuzero aritu ondoren, gogoratu naiz aspaldian gomendatutako tresna batekin:

Nolakoa den eta adibideak ikusteko parada duzue goiko irudian klikatuz gero.

Tresna horrekin mapa kontzeptualak sarean bertan -inolako programa bereziren beharrik gabe-, eta era txukunean gainera, sortu eta osa daitezke. Arazo bakarra da ingelesez dagoela baina gero egindakoa testu prozesatzaileetan erabilgarria da.

Seguru ikasgairen batean erabiltzeko aukera izango dugula.


 

(osorik irakurri)

Aurkezpena


Agur bero bat guztiontzat.

Hasierako probak egin ostean honelako leihaketan parte hartzen duen guztiari luzatu nahi diogu gure agurra.

Santurtzitik JOSU, LEIRE, NEREA, ANDER, ARANTZA, NAGORE, NORA, ISKANDER, LANDER, ESTI, NATALIA, BORJA, KEBIR ETA UNAIren partez musu handia.


 

(osorik irakurri)

Metroid prime 3 corruption wii-rako


Kaixo lagunok,

Hementxe gaude Josu eta Lander. Pasa den astean bideo-joko berria erosi genuen: METROID 3. Wii-rako jokoa da eta lehenengo pertsonan jokatzen da.

Hona hemen bideo bat.

 

 

Jokoan birus batzuk saiatzen dira espazioa gobernatzen. Zuk egin behar duzunabirusak eta espazioko piratak akabatzea da. Arma berriak lortu ahala, birus arriskutsu eta handiagoak hil ditzakezu. Phanzona -meteorito bat bezalakoa- erabili ahal duzu indartsuago bihurtzeko denbora laburre (25") baina arriskutsua da erabiltzean zure bizitza gaitasuna beherantz doalako.

Dibertigarria oso.


(osorik irakurri)

Agur denoi


Kaixo,

Hona hemen gure lehenengo post-a. Gune irekia izan nahi duen honetan ikasturtean zehar sortuko diren hainbat gertaera, lan, proiekto eta abarren berri eman nahi dugu.

Hala ere, bizitzak, eskolako gaiez gain, badu oso erakargarriak diren hainbat alde: gure zaletasunak, nahiak, asmoak, interesak ... Horiexek ere izango dute lekua blog-ean.

Eta hasteko, bitxikeriaren batekin hasiko gara. Pasa den astean jaso nuen eta oso erakargarria iruditu zaidan bideo bat. You Tube delakoan, izugarrizko bisita kopurua izan duen bisonte eta lehoien arteko borroka. Taldeak sortzen omen du indarra!  

Kruger-eko gatazka

 

(osorik irakurri)