|
Kaixo, taldea. Ander naiz.
Fernando Alonsok aldatu du taldea eta McLarenetik Renaultera joan da. Probak egiten ari dira Renaulten mekanikoak Alonso prest egoteko mundialari begira. Probak Jerezen ari da egiten eta oso ondo doakio momentuz baina oraindik asko falta da eta oso zail jarriko dio Hamiltonek. Alonsok, dakizuenez, oso txarto pasatu zuen pasaden denboraldia eta horregatik utzi du eskuderia. Hemen duzue Jerezen entrenatzen ari zelarik egindako argazkia. Argazki honetan sartzen ari da helmugara. Nik uste dut Alonsori hobeto joango zaiola dena Renaulten eta mundiala irabaziko duela. Agian horrela ez ditu iazko arazoak izango. Begiratu bestela Brasilen, Interlagos izeneko zirkuitoan, gertatu zitzaiona:
|