Ikasi.eu

BIHOTZ GAZTE GOXO

Animalia bereziak I


Aupa lagunok,

Kebir naiz eta animalia arraro eta ezezagunei buruzko serie bat prestatu dut. Hona hemen lehenengo biak:

Kalamar erraldoia

Oso zaila da animalia hau ikustea, ur sakonetan bizi baita. Batzuetan gora igotzen da janariaren bila. Antzinatik marinelek eta piratek itsasontzi osoak jaten zituzten kalamarrei buruzko kondairak kontatzen zituzten, kraken deitzen zioten. Luzera 18mkoa da eta 250 kilo pisatzen dituzte. Animalia hau bizirik dagoela baieztatu da.

 

 

Ness lakuko munstroa 

Duela 1500 urteko zurrumurrua da hau: Ba al dago Nessi izeneko monstruoa ness lakuan?

Bertako biztanleek baietz esaten dute baina zientzialari gehienek, ezetz, turismoa lortzeko dela. Baina hala ere, pertsonek egindako deskripzioen arabera antzinean egon zen plesiosaurio bat izan liteke. Dena den inork ez du zehaztu bere izatea.