Ikasi.eu

BIHOTZ GAZTE GOXO

Joseba Sarrionaindia

Joseba Sarrionandia

Joseba Sarrionandia Uribelarrea (lurreta, Bizkaia, 1958ko apirilaren 13) euskal idazlea da. Olerki eta narrazio laburren hainbat liburu idatzi ditu, baita eleberri batzuk ere. 1985ean kartzelatik ihes egin zuen eta ordutik aurrera klandestinitatean bizi da.

 

Euskal Filologian lizentziatu zen Bilboko Deustuko Unibertsitatean eta euskara irakasle moduan lan egin zuen. Lan originalez gain, literatura unibertsaleko autoreak euskaratu ditu, batez ere ingelesezko literaturakoa. 1980an, ETAko kidea zela eta, Espainiako poliziak atxilotu eta 22 urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Harez geroztik, preso izatearen errealitatea bere obran hainbat aldiz ukitu du.

 

1985eko San Fermin egunean Iñaki Pikabearekin batera ihes egitea lortu zuen, Martuteneko espetxe barruan Imanol kantariak emandako kontzertu baten aukera baliatuz, bozgorailu batean sartuta. Gertaera haren omenez Kortatu taldeak Sarri,Sarri kanta ospetsua idatzi zuen. Geroztik iheslari bezala bizi da, eta, hain zuzen, iheslari erbesteratuarena bere obraren beste gai nagusia izan da.