|
Kaixo lagunok Gaur komentatu nahi dizuet pelikula oso barregarria eta oso polita; bere izena: Brian-en bizitza da.  Filma oso zaharra da: 1979. urtekoa; zuzendaria Terry Jones izeneko gizon bat eta gidoia 6 pertsonen lana da: Terry Gilliam, John Cleese, Michael Palin, Graham Chapman, Eric Idle, eta Terry Jones zuzendaria bera. Eta hor doa laburpen tentatzaile bat: Brian jaio zen Judean , Jesukristo jaio zen garai berean. Hiru erregeak heldu ziren okertu zirelako eta pentsatu zutelako Jesukristoren etxean zeudela; hiru erregeek eman zizkioten urrea, inziensoa eta mirra, Brian Mesias-a zelakoan. Eta gero, zer gertatuko da? Beno eta hori da dena. Nire ustez oso film ona, interesgarria, barregarria eta oso ondo gidatua; nik txalo batzuk ematen dizkiot Terry Jonesi oso ona delako pelikulak egiten. Hementxe duzue zatitxo bat (erderaz dago, sentitzen dut baina ez dut euskaraz topatu): Beno agur eta ondo izan.
|