Ikasi.eu

BIHOTZ GAZTE GOXO

HIP HOP


Kaixo lagunok! Nagore naiz.

Badakizue zer den Hip Hop-a? Ba... Hip Hop-a arte adierazpen bat da. Gaur egun ezagutzen ditugun formak New Yorken Brox auzoaren hegoalden sortu ziren. Hip Hop-a kalean banden arteko borroken ondorio bat izan da. Barkedance edo Hip Hoparen gorputz adierazpenak, capoeta izenez ezagutzen ditugu. Afrikako arte martzialetatik dator dantza mota hau, esklabuek erabiltzen zuten borroka egiteko. Espero dut lagungarria izatea, esan dizuedan guztia! Hemen daukazue bideo bat! Disfrutatu!


(osorik irakurri)

Amaia Montero


Kaixo, Nora nauzue

Pasa den urtean, Amaia Montero bere betiko musika taldeari agurra eman zion. La oreja de Van Gogh taldea abeslari gabe gelditu zen.

Amaiak, bakarkako lana egin nahi zuen. Hau guztia dela eta, besteek, abeslari berri bat bilatu behar zuten. Esaten zen taldeko beste partaideek, Paulina Rubio nahi zutela haien abeslari berria izatea.

Haiek hainbat abesti egin zieten Paulina Rubiori eta haien abeslaria izan ahal zela pentsatu zuten.

Bina ez, erratuta zeuden.

Amaiak bere diskoa grabatzen ari delarik, besteek abeslari bat bilatzen ari dira.

Espero dugu Amaiak lehen bezala jarraitzea. Bere diskoa entzuteko irrikitani gaude. Agur eta hurrengora arte.

 

 


(osorik irakurri)

Basondorako txangoa


Kaixo Natalia dut izena

Pasa den ostegunean Basondora joan ginen eta oso ondo pasa genuen. 45 ume joan ginen.

Orain kontatuko dizuet zer egin genuen: Lehenengo autobusean sartu ginen eta oso ondo pasa genuen  abesten. Atera ginenean motxilak hartu genituen eta Basondora joan ginen; han zegoen atso bat eta hiru animalia atera zituen: 4 oilo txiki, urtxintxa bat eta hamster bat.

Geroago mutil batek banandu gintuen bi taldetan A eta B; ni Akoa naizenez, kontatuko dizuet zer egin genuen. Gela batean sartu ginen eta han sugeak ikutu genituen -nire klaseko batek ez zuen ezta argazkietan ikusi nahi-. Gero atera ginen kalera eta basoko animaliak ikusi genituen: basurdeak, oilarrak, astoak, ardiak, untxiak eta beste gauza asko.

Ordu bi eta erditan edo hortik jaten hasi ginen. Azkenik Omako basoa ikusi genuen.


(osorik irakurri)

Angosto kanping-a


Kaixo lagunak Iskander naiz berriro ere eta horain pasa den urtean egin nuen bidai batez hitz egingo dizuet.

Nire klasea eta ondokoa joan ginen Angosto izeneko kanping batera eta oso ondo pasatu genuen. Bungalow batzuk zeuden eta niri Dorretxe izeneko bungalowan tokatu egin zitzaidan. Ezetz jakin zergatik deitzen zen Dorretxe?   Ba dorretxe deitzen zen herrian zegoelako horrela deitzen zen eliza bat.

Gatzaga batera joan ginen eta gatz piska bat hartu eta jan nuen; oso gatz zegoen.

Kanping-a Araban dago. Joan nahi baduzue nik aholkatzen dizuet. Orain bungalow-en argazki bat erakutsiko dizuet.


(osorik irakurri)

Historiako hiru golik onenak 1


Zlatan Ibrahimovic-ek Ajax-ean jolasten zuen bitartean gol asko sartu zituen. Borusiaren kontran jolastutako partido batean gol zoragarri bat sartu zuen, gol honen garrantzia ez zen oso handia izan; bakarrik partida irabazi zuten. Gozatu artelan honetaz:

 


Gol ederra benetan! Hala ere, historian ospetsuen egin zen gola Maradonak, Argentinako selekzioan zegoelarik, Ingalaterrari egindakoa izan daiteke. Gogoratu mundial hori baino lehenago Argentina eta Britainia Handiak gerra izan zutela Malvinas uharteak zirela eta. Hainbatek mendekutzat hartu zuen gola. Hona hemen bideo eta narrazio hunkigarria:
 
 
 
Orain konparatu Messik Getaferi sartutako gol honekin:
 

 

(osorik irakurri)

gimnasia


Kaixo bitxikerizaleok Kebir nauzue!

Pasa den astean "Tu si que vales" izeneko programan gimnasia egiten zuen 6 urteko neska bat ikusi nuen. Ikusgarria da daukan gaitasuna, indartsua da benetan eta txikle bat dirudi. Ezineskoa dirudi egiten duena egitea baina erreala da,sinistu. Zuentzat hor doa bideoa

 


(osorik irakurri)

Spice Girls


Kaixo, Nora nauzue.

Gaurkoan, Spice Girls musika taldeari buruz hitz egingo dugu. Spice Girls taldea bost  emakumek osatzen dute;

Victoria Beckham, Emma Bunton, Melanie Chisholm, Melanie Brown eta Geri Halliwell.

Bost emakume polit hauek, 2001 urtean banatu egin ziren. Sei urte ondoren, taldea bildu zen berriz ere.

Baina oso argi dagoena da, Spice Girls-ak ez zirela lehen bezalakoak.

 

 

Ikusten duzuenez Spice Girls-ak asko aldatu dira nire ustez onerako baina haien kontzertuetara joan diren askok ez dute berdina esaten. Haiek esaten dute, ez dutela berdin abesten ezta mugitzen ere ez.

Ez dakit hobeto edo txartoago dauden baina dakidan gauza bakarra da Spice Girl-ak berriz ere banatu egin direla.

Agur eta hurrengorarte.


(osorik irakurri)

SNOWBOARD


Kaixo Unai naiz eta snowboard-i buruzko informazioa zuek ere edukitzea nahiko nuke MATERIALAK

OHOLA
Snowboard-eko ohola kirol honen %100 da. Hauek dira snowboard taularen atalak:

  • Nose: (muturra) taularen aurrealdea beharrezkoa da taula astiro labaintzeko arazorik gabe.
  • Waist: taularen alde estuagoa (erdialdea)
  • Cola: taularen atzealdea. Atzeko oinaren atzean. Batzuetan atzealdea eta aurrealdea berdin neurtzen dute.
  • Bazterrak: burdinaz eginda dago taularen abiadura kontrolatzeko balio du.
  • Euskarriak: taulara torlojuz lotuta. Bota eta taularen espazio proportzionatu egiten dute. Hau aurrerakuntza handia izan zen segurtasun eta kontrol gehiago duzulako.
  • Base: Taularen azalera labainkorra. Material basikoa polietilenoa da. Hainbat base desberdin daude.
  • Sidewall: segurtasuna ematen die taularen bi aldeei eta barruko materialari.
  • Leash: segurtasun elementua. Aurrealdean jartzen den oina aseguratzeko.

JANZKERA

Janzteko orduan geruzak ezberdintzen dira:

Lehenengo geruzan: barruko arropa (kamisetak). Denbora osoan gorputzera itsatsita egon behar du azala lehor eta bero mantentzeko.

Bigarren kapa: jertseiak, forro polarrak…

Hirugarren kapa: monoak, prakak, anorakak, mintz irazkorrak…

BEROKETA

Beroketa egitean hainbat modu daude baino askotan erabiltzen dena hau da: lehenengo irteera edo lasterketa txiki batzuk egitea. Gero luzaketa batzuk egitea. Muskuluak tiratu egin behar du baina ez gehiegi. Beroketa progresiboa izan behar du; leunetik gogorrera, alegia.

 


 


(osorik irakurri)

Azken aldaketak


Kaixo berriro guztioi,

Egunerokoan aldaketa batzuk egin behar ditugu eta honako hauek dira:

 

25

 

Teknologia
Azterketa

 7. 8. 9. eta 10 gaiak

Astelehenean

 

26

Natur zientzak
Azterketa

Nutrizioa eta erlazioa 5. gaia

Azteartea

 

26

Frantsesa
Azterketa

3. gaia


Azteartea

 

26


Heziketa Fisikoa

Azterketa

2. ebaluaziokoa

Azteartea

(osorik irakurri)

Bill Gates


Aupa lagunok! Nagore naiz berriz ere!

Ez duzue inoiz pentsatu mundua oso txarto banatuta dagoela? Adibide bat Bill Gates-ek duen etxea da. Guk igerilekura joan nahi dugunean dena prestatu behar dugu, arropa jantzi behar dugu... eta bera bi eskailera jaitzi eta bere igerileku pribatuan dago. Baietz amorrua ematen duela?? Eta guk lau pertsonentzako aulkiak ditugunean, edo gehienez jota sei pertsonentzako, bera hogeita lau pertsonentzako eserlekuak ditu!

 Igerileku pribatua du, garaje pribatua, tenis pista pribatua, liburutegi pribatua, eta hainbat gauza gehiago, guk mila urtetan ezin izango genituenak eduki. Bai txarto banatuta dagoela mundua!!  

 


 

(osorik irakurri)

LINE RIDER


Kaixo Lander naiz eta interneten aurkitutako joko dibertigarri bat jarriko dut.

LINE RIDER deitzen da. Joko hau ez da pasatzeko, bakarrik da marrak egiteko eta gero pertsona bat trineo batekin jeisten da. Ona bazara gauza harrigarriak egin ahal dituzu.

Jokoa www.minijuegos.com en aurkitu ahal duzu; hemen jartzen dizuet nika: LINE RIDER

Hemen duzu bideo bat: 

 


(osorik irakurri)

Battalion Wars 2 (Wii)


Kaixo lagunok, Josu nauzue joko berri batekin.
 
Wii-rakoa eta Battalion wars 2 du izena. Joko hau gerrate bat da eta zuk berdea zara eta gerratea irabazi behar duzu. Joko hau otsaileko 15.ean atera da oso joko ona da eta grafiko onak ditu. Nik 0tik 10ra 8 edo 9 bat emango nioke. Gainera multiplayer aukera dauka eta WIFI. Wifia erabiltzen da munduko beste personen kontra jolasteko. Hemen uzten dizuet argazki bat eta bideo bat. Luze samarra da. 
  

(osorik irakurri)

Athletic


Kaixo lagunok hemen berriro ere Iskander nauzue.

Dakizuenez Athleticek Madrilgo Atleticoren kontrako partidua gainditu zuen, nahiz eta partiduan galtzen hasi, Athleticek animatu zen eta guztiok nahi genuena egin zuen, irabazi.

Asteburu honetako partiduan irabazi egingo du eta gainera San Mamesen jolasten duenez, guk guztiok animatu egingo dugu. Aupa Athletic. Beno utzi behar zaituztet eta zuek pozteko argazi bat jarriko dizuet.

                 



(osorik irakurri)

Amy Winehouse


Kaixo lagunok! Nagore naiz berriro!

 

Ez dakit Amy Winehouse ezagutzen duzuen, baina orain oso modan dago abeslari hau. Oso famatua eta ezaguna egin da bere abestiekin, baina arazo handi batean sartuta dago. Drogen munduan sartu egin da eta desintoxikazio zentro baten barruan dago. Arazo oso larriak ekarri dizkio musika munduan. Bere amak Youtuben bideo bat sartu du, Amyrentzat laguntza eskatzen.

 

Badaude zurrumurruak Amy-ri buruz. Arropaz oso gutxitan aldatzen dela diote! Arazo horiek ere oso kezkatuta daukate Amy, baina drogei buruzko arazoa askoz kezkagarria denez, zurrumurru zentzugabe hori alde batera utzi du. Amy oso bihotz oneko neska denez, goraintziak bidaltzen dizkiogu hemendik! 


(osorik irakurri)

ANIMALIA ARRAROAK (azkenaurrekoa)


Kaixo Estibaliz nauzue!

Gaur animali arrraro bat dakart.

Eta pentsatuko duzue, zer da hau?

Ba "animali" hau Indonesiako sagua da.

  

Eta honek arkume bat da, eta ezetz jakin zenbat hanka duen? Ba BOST!!!

Hainbat animali arraro daude eta beste bat baduzue mezu bat bidali. 


(osorik irakurri)

ROAL DAHL


Kaixo Estibaliz naiz. Gaur Roald Dahl-i buruz hitz egingo dizuet.

Bibliografia

Gurasoak norvegiarrak zituen arren, Galesen jaio zen, 1916an. Zenbait lanbide izan zituen: diplomatiko, zinema-gidoile… Gudu-pilotu aritu zen Bigarrean Mundu Gerran. Aireko istripu batek literaturean buru belarri jarduteko bide eman zion. Oso esaguna da helduentzako idazle gisa, eta haurrentzat ere lan asko argitaratu zituen; haurrentzako lan horiei esker, XX.mendeko idazlerik irakurrienetako bat izan zen. Izan ere, haren lanak hamazazpi hizkuntza baino gehiagotara itzuli dituzte. 1990an hil zen.

Lanak

Umeentzako istorioak

The Gremlins (1943)

James and the Giant Peach (1961)

Charlie eta txokolate-lantegia (2005). Jatorrizko izena: Charlie and the Chocolate Factory (1964). Alfaguara-k euskaratua.

Hatz magikoa (1993). Jatorrizko izena: The Magic Finger (1966). Zubia-k euskaratua.

Super-azeri (1993). Jatorrizko izena: Fantastic Mr Fox (1970). Zubia-k euskaratua.

Charlie eta kristalezko igogailu erraldoia (1993). Jatorrizko izena: Charlie and the Great Glass Elevator (1967). Alfaguara-k euskaratua.

Danny Munduko txapelduna (1975). Jatorrizko izena: Danny the Champion of the World (1975). Alfaguara-k euskaratua.

Henry Sugarren ixtorio miresgaria. Jatorrizko izena: The Wonderful Story of Henry Sugar and Six More (1977). Elkar-ek euskaratua.

The Enormous Crocodile (1978)

The Twits (1980)

George's Marvelous Medicine (1981)

The BFG (1982)

The Witches (1983)

Jirafa, pelokanoa eta tximinoa (1991). Jatorrizko izena: The Giraffe and the Pelly and Me (1985). Alfaguara-k euskaratua.

Matilda (1993). Jatorrizko izena: Matilda (1988). Zubia-k euskaratua.

Esio Trot (1989)

The Minpins (1991)

Helduentzako istorio laburrak

Over to You: Ten Stories of Flyers and Flying (1946)

Someone Like You (1953)

Kiss Kiss (1960)

Twenty-Nine Kisses from Roald Dahl (1969)

Switch Bitch (1974)

Tales of the Unexpected (1979)

More Tales of the Unexpected (1980)

The Best of Roald Dahl (1978)

Ah, Sweet Mystery of Life: The Country Stories of Roald Dahl (1989)

The Collected Short Stories of Dahl (1991)

Two Fables (1986). "Princess and the Poacher" eta "Princess Mammalia".

The Great Automatic Grammatizator (1997).

The Mildenhall Treasure (2000)

Ixtorio hautatuak (2001) Elkar-ek euskaratua.


 

 

(osorik irakurri)

NORAINO IGOTZEN DIRA GLOBOAK?


Kaixo berriz ere Nerea nauzue:   

Gaur noraino igotzen diren puxikak azalduko dizuet.

Gasen ezaugarrietariko bat da dauden ontziaren espazio osoa betetzen dutela. Puxika oraindik airean ez badago eta helio gasez puztuta badago, puxika hori baldintza fisiko batzuen menpe egongo da: gasak bolumena okupatzen du, presioa izango du, eta kanpoaldetik atmosfera presioaren menpe egongo da. Puxika askatzen denean , atmosfera presioa gutxituz joango da altuera hartzen duen heinean, eta gasa puxika barruan hedatzeko erresistentzia txikiagoa izango du. Puxikaren ahoko zulotik ihes egiten ez badu, puxika airean eztanda egin dezake.   

Beno espero dut informazio hau zerbaitetarako balio izana eta agur esateko globoz egindako argazki honekin utziko zaituztet:

 



(osorik irakurri)

Michael Jackson


Egun on blogmaniakoak:

Unai naiz berriz ere eta oraingoan nire musikako lehenengo mezua sartuko dut. Cruz y raya izeneko humorezko programa bati buruzkoa da. Bideo honetan Michael Jackson imitatzen dute (imitatzea hoberen ematen zaien gauza da) baina egia esan, ez dakit zein dagoen hobeto (benetazkoa edo imitatua), beraz bi bideoak sartzen ditut zuek erabakitzeko:

 

  

 


(osorik irakurri)

MOTOKROS


Kaixo berriz ere lagunok, jada ezagutzen duzuen Nerea naiz.

Gaur motokrosari buruz hitz egitera etorri nahiz. Kirol honek esfortzu, kontzentrazio, entrenamendu asko, trebetasuna behar ditu.  Kirol hau praktikatzen dutenek orduak eta orduak egiten dituzte egunero oso onak izatera heltzeko eta ez hori bakarrik zeren jende asko eta asko ospitalean baitaude kirol honen gaitik. Mundu osoan egiten den kirola da eta leku askotan praktikatu ohi dute.

Honez gain, oso garrantzitsua da mutilek zein neskek praktikatu ahal dutela.

Beno jada agur esateko ordua daukagu eta argazki hauekin agurtuko zaituztet:


     

 


(osorik irakurri)

ANIMALIA ARRAROAK (ea azkena den)


Kaixo Bihotz Gazte Goxo-maniakoak!!

     Hemen naiz berriro: UNAI!! eta animalia arraroen zerrenda bukatzeko nator. Gaur, zerrenda honen azken bi partehartzaileak ekarri ditut:

                         Blobfish arraina

Animalia hau Australiako eta Tasmaniako itsasondoetan bizi da, eta horregatik oso gutxitan ikusten da. Baina agertzen denean ikusi duen pertsona ziur aski kriston izua hartuko du honelako zerbait ikustean.

 

 

 

                Izar sudurreko satorra 

Eta gure zerrendako irabazlea! Izar sudurreko satorra Ipar Amerikan aurkitzen den satorra da, baina, argazkian ikusten duzuen bezala, berezitasun bat du: bere aurpegian hainbat tentakulu ditu eta inurriak bezala ibiltzen da tentakulu hauekin zerbait jateko bilatzen.

Horregatik, animali arraro edo itsusiei buruz hitz egiten dugunean, Izar sudurreko satorra da IRABAZLEA!!


 

(osorik irakurri)

OHITURA EZBERDINAK


Kaixo lagunok! 

      Nerea nauzue berriz ere, oraingo honetan, herrialde desberdinetan urte berria nola ospatzen den azalduko dizuet:  

Italian: Euskal Herriko hainbat etxeetan, hamabi mahats ale jaten dira Urteberria ondo ospatzeko. Italian ez. Italian dilistak jaten dituzte. Ginera, Erroman eta Napolin urte zaharra igaro delako traste zahar mordoa botatzen dute leihotik behera; Urte-berria berritasunez hasteko edo. 

Eskandinavian: Norvegian, Suedian, Finlandian eta Danimarkan itsasoak dira Gabonetako eta basoz eta lakuz betetako lurrak dira; betan bizi dira iratxoak. Afalostean, zuhaitzeko argiak piztu eta Julenisse eguberriko iratxoaren zain egoten dira. 

Japonian: Urteko asken egunean, japoniarrek etxeko garbiketak egiten dituzte. Zorrak kendu, jantziak berritu eta etxebizitza txukundu eta garbitu. Hiru horiek dira japoniarren egin beharrak urte berria hasi orduko. Gero, familia osoak afaldu egiten du. Baina kanpaiak jo orduko santutegira joaten dira. 

Brasilgo kostaldean: Rio de Janeiron bizi direnek opariz eta lorez betetako txalupak eskaintzen dizkiote itsasoari. Urak txalupak eramaten baditu, seinale ona omen da; Yemanja jainkosak Urte Berriari bedeinkapena eman dion seinale, alegia.

Beno gaurkoz bukatua daukat nire lana eta kontuan izan hau egiazkoa dela; ez zaituztet engainatuko!!  


 

(osorik irakurri)

The Police


THE POLICE TALDEATalde hau 1997.urtean sortu zen. The police soft rock eta new wave jotzen du batzuetan reggae eta jazz apur batekin nahastuta. 1984.urtean taldea banatu egin zen; momentu hartan oso arrakasta handia zeukaten.

 

Police berriro aurkeztu zen 2007. urtean eta "Ospearen saloian" sartu ziren. Lau urte beranduago berriz batu ziren Grammy-etarako. Urte horretan mundu inguruko bira bat egin zuten 20 herrialdetatik (beraien azken kontzertutik 21 urte pasa ondoren).


Taldekideak:

 

*       Sting: abeslaria eta baxua

*       Andy Summers: kitarra

*       Stewart Copeland: bateria

 

Hona hemen beraien disko batzuk:

Every breath you take: The Classics  1995

Live!  1995

The very best of sting & The Police 1997, 2008

Hemen daukazue Roxanne izeneko abestiaren bideo bat:

 


(osorik irakurri)

Umeen kotxeak...


Aupi lagunok Nerea naiz oraingo honetan!!    

     Gaur modari buruz hitz egin nahi dizuet. Niri ez zait moda gustatzen baina interneten nengoela moda berri bat aurkitu dut, ETA A ZE NOLAKO MODA!!   

Moda jada arraroa bazen oraingo honetan pasatu dira, Suedian hasi zen moda arraro hau, beno jakin nahiko duzue zein den ditxosozko moda hau, ezta? Beno ba jakiteko momentua iritsi da:   

Suedian aurkitu zen eta honi erantzuten dio: umeen kotxeak gaurtik hasita MATRIKULA DARAMATE!! Hau espero nuena baino gogorragoa da, orain topera iritsi garela uste dut nik… Eta ez da gezurra, egia baino ez da, edo bestela begiratu argazkiari.


 

(osorik irakurri)

FRANKENSTEIN GASTETXOA(el jovencito Frankenstein)


Kaixo lagunok, Nerea naiz 

Orain dela gutxi ikusitako pelikulaz hitz egingo dizuet. Ez dut zinemetan ikusi oso zaharra delako. Mel Brooks-ek beldurrezko filmen omenez zuri-beltzean egin zuen pelikula hau; filmak kolorez zeuden jada pelikula egin zuenean eta esan dizuedan bezala beldurrezko film itxura har zezan zuri-beltzean egin omen zuen. Horretaz aparte, pelikula hau 1974an eginda zen eta kolorea filmetan jada agertuta zegoen.  

Beno, orain pelikulaz hitz egingo dizuet. Oso pelikula ona da edo bestela galdetu zuen gurasoei eta beraiek esatea. Pelikula honek beldurra eta umorea batzen ditu; oso pelikula ona ateratzen, publiko guztietarako film bat da, eta ez da oso beldurrezkoa, orain ikusten baduzu eta soilik ezaugarri bat aukeratu behar baduzu umorezkoa dela esango zenuke. Film hau oso ospetsua izan zen garai hartan beldurra eta umorea batzen zituen lehenengo filma izan zen eta.

Beno ez dizuet ezer gehiago kontatuko eta horrela intrigan uzten zaituztet…

Benga ikusi bestela penarekin geratuko zarete eta!!

 

  

 

(osorik irakurri)

Custom Robo Arena


Kaixo Josu naiz.

Joko on batekin, Custom Robo Arena, natorkizue. Joko honetan robot bat kontrolatzen duzu eta diruarekin erosten dituzu piezak zure robotarako. Robot berriak ere erosi ahal dituzu robotak.

Jokua oso ondo dago; pieza ilegalak ere badaude jokuan. Zuk hume bat zara eta polizia plaka bat emoten dizu eta horrela gaizkileak harrapatzean dirua emoten dizute. Jokoa oso interesgarria da eta jokoan eraso berezia dag: Carga Aurea eta honen bidez zure ahalmenak bikoizten dira.

Jokoan hiru lagun dituzu protagonista. Nik joko honi zerotik hamarrera emango nioke 8 edo 9 bat. Hemen uzten dizuet bideo on bat. Klikatu ezazu hemen.


 

(osorik irakurri)

ZELDA


Kaixo Lander naiz.

Oraingo honetan duela sako erositako joko bat gomendatuko dizuet. ZELDA deitzen  da. Oso irudi onak ditu eta dibertigarria da. Onena da jolasa ez dela inoiz bukatzen; gainera, mini-jolas asko dit; adibidez, snow-board edo arrantza egitea itsasontzi batean ibaitik mugitzen baina arrantza ere egin ahal duzu lurrean egonda, 7 arrain baino gehiago daude baina batzuk debekatuta daude eta harrapatutakoan solte behar dituzu.

Zaldi bat duzu eta oso askar zoaz berarekin eta gainera  hesi batzuk salto egin ahal dituzu. Istorioako zati batean sumo ere egin dezakezu, goronak irabazteko (harrizko pertsona batzuk) trampak egin behar dituzu metalezko zapatila batzuk erabiliz. Imanezko pareta edo sabaietatik ibiltzeko jauzi gabe balio dute. Hasieran batzuetan bihurtzen zara otso ilun baina geroago bihurtu ahal zara nahi duzunean. Otso bihurtzen zarenean Midna izeneko monstruo-pertsona gidatzen zaitu, beraren laguna egiten zara hasieran. Ziega bakoitzean lortzen duzu arma berri bat. Nire gogokoena mangual deitzen da (kate handi batera lotuta dagoen metalezko pilota).

Ikus ezazue bideo bat!


(osorik irakurri)

BERNARDO ATXAGA


Lehen ikasketak Asteasun eta Andoainen egin zituen. Batxilergoa, berriz, Donostian. Garai horrBERNARDO ATXAGAetan irabazi zituen bere lehen sariak, eskola-umeentzat eraturiko literatur lehiaketetan. Bilbon, ekonomian lizentzia lortu zuen eta ikasle garai hartan Bilboko zenbait euskal idazle ezagutu zituen, haien artean Gabriel Aresti, honek bere lehen lanak argitara ematen lagundu ziolarik.

1977an, idaztetik bizitzeko erabakia hartu, eta banku batean zeukan lana laga zuen. 1977tik 1980ra bitartekoa da Pott Bandaren aldia eta talde hau argitaletxe moduan antolaturik Etiopia poema antologia argitaratu zuen. 1980an taldea sakabanatu zelarik, Bartzelonara joan zen filosofia-ikasketak egitera. 1983an Euskal Herrira itzuli eta 1988an, hainbeste sari, mirespen eta itzulpen irabazitako "Obabakoak" argitaratu zuen. 1995tik goiti, Zalduondon bizi da.


(osorik irakurri)

Txakurra ala gizona?


Kaixo berriz ere lagunak:

Hemen nago berriz ere, Unai naiz eta oraingoan argazki bat dut zuentzat. Sarean surfeatzen aurkitu dudan argazki bat da, eta benetan arraroa da. Ez dakigu ia txakur edo gizon bat den, baina gauza bat bai dugula ziur: ez dela planeta honetakoa.

Mesedez, honelako bat kalen aurkitzen baduzue, ez hartu ezta etxera eraman ere.

 

 

Agur, baina ez betiko.


(osorik irakurri)

Nork ez ditu gustoko txakurrak?


Kaixo lagunok hemen berriro Iskander. Txakurrei buruz hitz egingo dizuet. Ba al dakizue aste batean Ponteareas-eko aterpean 25 txakur hil dituztela. Txakur batzuk abandonatzen dituzte eta beste batzuk maltratatu. Nahiz eta txakurrak oso politak izan ahal diren, batzuek ez dituzte ez ditu baloratzen. 

Zer, gustatu zaizue? Ba, gustatu bazaizue komentario bat bidali.

Agur eta hurrengo arte.


(osorik irakurri)

STUMPY AHATEA


Kaixo Lagunok! Nagore naiz.

Badakit arraroa dela ahate bat lau hankekin ikustea, baina konprobatu egin dugu miraria gertatu egin dela. Stumpy ahatea jaio zenean lau hanka zituela ikusi zuten. Stumpy ahate jaioberria da eta ahate normala izango zen lau hanka izango ez bazituen.

Stumpy ahatea gure idolo handi bat izango da! Esan dugun bezala ahatea lau hanka ditu, baina harresi batean trabatuta gelditzearen ondorioz hanka bat moztu behar izan diote. Ahate gaixoa...!

pato-con-4-patas.jpg


(osorik irakurri)

Ahu bai zorabioa!!!


Kaixo bitxikeria zaleok. Kebir nauzue!

Gaur bideo bat erakutsi nahi dizuet; ez da oso luzea baina zuen zentzumenen garapena ikusteko paregabea. Hor doa:


(osorik irakurri)

Gregorio Muxika


Kaixo Estibaliz naiz!

Liburuak oso gustokoak ditut eta irakurtzea ere. Mezu honetan Gregorio Muxikaz hitz egingo dizuet.

Gregorio Muxika idazle famatua da 1882-an jaioa(Ormaiztegin) eta hila 1931-an (Donostian). Amezketako Pernandoren pazadizoak bildu eta hidatzi zituen lehen aldiz Pernando Amezketarra izeneko liburua idatziz,(1927). Euskara irakurtzera bultzatu zituen euskaratik urrun zeuden baserritarrak eta euskaldun xeheak.

Hauek izan dira idatzi zituen liburuak:

  • Tartalo

  • Mari

  • Barbantxo

  • Herensugea

  • Makilakixki

  • ...
     

(osorik irakurri)

VEYRON AUTOA


VEYRONAupa lagunak:

Unai naiz berriro.

Teknologia berrien kategoria hau aprobetxatuz, orain dela gutxi atera den kotxe berri bat erakutsi nahi dizuet. Veyron du izena eta autoak benetan bikaina dirudi. Polita eta oso bizkorra da, 1001 zaldi ditu (astakeria bat) eta oso modernoa da.

Kotxe hau begiratzean pentsatuko dugu: badirudi etorkizuneko kotxea ez dagoela hain urrun. Eta egia da, baina galdera bat egin nahi dut: egia da oso polita, modernoa eta bizkorra dela, horri  ez diot  ezetz esango, baina, zertarako nahi duzu hain auto azkarra, 120 kh-tik pasatzen baldin bagara kriston multa jartzen badigute? Pentsatu ondo honelako auto bat erosi baino lehen.

Bukatzeko hemen duzue “kotxe-kohete” hone bideo bat: Lasterketa

Ezkerrik asko eta hurrengorarte.


(osorik irakurri)

AMAIGABEKO MUNDUA


UN MUNDO SIN FINKen Follet galestarrak bere liburu berria argitaratu du Un Mundo Sin Fin deiturikoa. Lehen idatzi zuen Los pilares de la tierraren jarraipena da. Liburu hau idazteko denbora handia eman du. Esaten dutenez Gasteizeko Santa Maria katredala ikusten etorri zitzaion liburu hau idazteko ideia burura. Liburua atera zutenetik gaur arte salmenta handiak egon dira leku askotan agortu egin da eta. Liburuaz gehiago jakin nahi baduzu irakurri ondorengo laburpena.

1327. urtean lau ume Kingsbridgeko katedralean elkar ezagutzen dute. Bat lapurra da, beste bat matoia da, bestea, neska bat da eta medikua izan nahi du eta falta dena oso ume azkarra da. Gau horretan bizitza aldatuko zaiehaien aurrean bi gizon hil dituen zaldun bat ezagutzen dutelako. Zaldunak ume bati sekretu bat gordetzeko esaten dio eta umea beldurtuta horrixe egiten du. Umeak heldu egitean, bakoitzak bere bideari jarraitzen dio; batek, adibidez, munduari bira emango dio, beste batek zalduna izango da, bestea, aldiz, gizon oso indartsua izango da eta neska, berriz, Erdi Aroko elizari erronka botako dio. Guztiek ez dute bizitza erraza izango txikiak zirenean ikusitako hilketak bizitza aldatuko baitie.


(osorik irakurri)

BILBAO BASKET


Kaixo Unai  nauzue eta saskibaloia asko gustatzen zaidanez hor doa Bilbao Basketi buruzko informazioa:

Bilbao Basket taldeak aurten denboraldi oso ona egin ostean, bere historian lehenengoz errege kopara klasifikatzea lortu egin zuen. Otsailaren zazpian Bartzelonaren aurka jolastu zuen eta asko sufritu ondoren, Bartzelona puntu batez hartu zuen menpe. Ondoren finalerdietan Bilbao Basketi Tau Baskoniaren kontra jokatzea tokatu zitzaion. Partidua momentu guztietan berdinduta egon zen baina azkenean partidua Tauren aldera joan zen (68-66). Finalean Tau-k DKV- ren kontra jokatu zuen eta DKV izan zen errege kopako garailea.



(osorik irakurri)

ANIMALIARIK ITSUSIENAK 2


Kaixo lagunak:

     Unai naiz berriro. Ikusi ditut Jonek idatzitako mezuak, 10 animaliarik itsusienenak eta benetan oso ondo daude, baina batzuk falta zaizkio, beraz hor doaz bi gehiago:

 Andes-eko Cóndor


Animalia hau Cóndor du izena eta egia esan hegaztirik handiena da baina baita ere itsusiena. 3m-ko zabalera du hegoak irekita eta 1,3 m-ko altuera. Gainera, altuera handienean hegan egiten duen hegaztia da, 10.000 metrotara.

 

 

 

Arratoi sator biluzik

Eta hemen dago arratoi sator biluzik (rata topo desnuda gaztelaniaz). Munduko arratoirik arraroena da.Ez oso itsusia delako bakarrik, eske gainera itsua da eta bizitza osoa   lurpean pasatzen du bere bi hortz handiekin tunelak egiten sustrai eta barazkiak bilatzen.


(osorik irakurri)

Pianoa


Kaixo, lagunok. Itxaso naiz berriz ere.

Taekwondoaz aparte, nik baditut beste zaletasun batzuk. Haien artean, musika. Niri batez ere pianoa gustatzen zait.

Pianoa musika tresna da. Tresna klasikoa, sokazkoa eta perkusiozkoa da. Pianoaren osagarri nagusiak sokak, teklatua eta pedalak dira. Bi eratako pianoak aurki ditzakegu:

  • Elektrikoak. Abaintail batzuk dituzte: ez duzu afuinatu beharrik eta beste musika tresna jotzen duzun bitartean, bera bakarrik joa ahal du.
  • Arruntak. Bi mota: hormakoak eta koladun pianoak. Hauekin batera ezin duzu beste musika tresnarik jo. Gainera, noizbehinka afinazioaren beharra du. Koladun pianoek atzeko aldean gune zabalagoa dute.

(osorik irakurri)

Taekwondo-a


Kaixo, Itxaso naiz eta oso gustoko dudan taekwondo-ari buruzko komentario bat egin nahi nueke.

Kirolen artean, hau arte martzial bat da. Defentsarako erabili ahal duzu kirol hau. Zure trebeziaren arabaera, maila batzuetan sailkatzen da eta maila bakoitzak badu bere gerriko bana:

  • Zuria
  • Zuria eta horia
  • Horia
  • Horia eta laranja
  • Laranja
  • Laranja eta berdea
  • Berdea
  • Berdea eta urdina
  • Urdina
  • Urdina eta marroia
  • Marroia
  • Gorria eta beltza
  • Beltza

Nik taekwondo-a egiten dut eta gerriko urdina dut. Nire irakasleak urrezko bi, 3 zilarrezko eta 6 brontzezko domina ditu.


(osorik irakurri)

Eskalada


Kirol EskaladaKaixo ni Nerea nauzue eta kirola asko gustatzen zait; batez ere, eskalada. Eta hemen sartu dudan informazio honekin nabari da ezta?

Kirol eskalada

Duela hogei bat urte sortu zen modalitate hau da, egun, gehien praktikatzen dena. 10-30 metro bitarteko horma ertainetan egiten da eta, hormak zailtasun maila desberdinekoak izan daitekeenez, hasiberriek ere praktika dezakete. Hormak ekipatuta egon ohi dira, eta behetik ere aseguratzen da. Hortaz, bi lagun behar dira eskalada mota honetarako, eta hau da, hain zuzen, eskalada eskoletan nagusiki praktikatzen dena.

Izotz eskalada

Izotzak estalitako hormetan praktikatzen den eskalada mota da, pioletaren eta kranpoien laguntzaz. Zati izoztuak eta izotzik gabeak tartekatzen direnean, eskalada mistoa esan ohi zaio.

  

 Eskalada klasikoa

Eskalada klasiko edo askearen helburua bidea ahalik eta finkatze puntu artifizial gutxien erabilita egitea da. Hormak ekipatu gabe egoten dira, eta normalean luzeak izaten dira. Gutxi gorabehera, 20 metrotik 30 metrora aseguratzen dira.

Denbora dezente behar duten igoerak izan ohi dira eta jaitsiera rappelatzen egiten da.

 


(osorik irakurri)

Brain Training DS


Kaixo jokozaleok, Kebir nauzue!

Gaur zuen burmuinentzat oso ona den joko bati buruz hitz egingo dugu: Brain Training Nintendo DS-rako.

Joko honetan haimbat ariketa lan ditzakezu zure burua erabiliz: mota askotako eragiketak, memoria ariketak, bizkortasuna... Joko hau egunero erabilliz gero askoz hobeto nabarituko dugu geure burua. Jokoaren prezioa 39 eurokoa da. Adibidetxo bat ikus dezazuen, hor doa bideoa:


 

(osorik irakurri)

Hau bai filma

 


Urtarrileko azkenengo ostiral honetan, 25-ean, Migel Bardem-ek film berria atera du: Mortadelo y Filemon, mision salvar la tierraOso ondo dago film umoretsu hau; protagonista gehienak beste telesaio, pelikula edota programetan ikusita dauzkagu: 

 

·         Mortadelo guztiok ezagutzen dugun gizon bat da: el neng delako hori.   

·         Filemon telesai batetik dator: Aida telesaian ikusita dugu.   

·         Bakterio zientzialaria: Mi querido Klikowsky n ikusita daukagu.  

·         Eta askenik pelikulako gaiztoaren laguntzailea: Camara Café n ikusita dugu.  

 

Pelikula berri honetan abentura asko eta asko biziko dituzu eta barre algaraka hasiko zara  filma hasi baino lehenago ere. Zinemetan espero zaitut gaurtik  aurrera. Baina Bardem-ek ez du soilik pelikula hau zuzendu honako pelikula hauetan ere aurki dezakegu:

 

·         Más que amor, Frenesí(1996. urtean)      

·         La mujer mas fea del mundo(1999.urtean)   

·         Noche de Reyes (2001. urtean)     

 

Eta pelikula gehiagotan ere baina orain agur esateko momentua iritsi zaigu.

Beste batera arte!


 

(osorik irakurri)

Tokio hotel


Kaixo musikazaleok, Kebir nauzue!

Gaur oso famatua den musika talde bati buruz hitz egingo dugu:TOKIO HOTEL!!!

Dakizuenez Alemaniako talde hau Bill Kaulitz, Tom Kaulitz, Georg Listing eta Gustav Scafer osatzen dute. Hasiera batean Devilish zuen izena talde honek, baina 2003 urtean Sony BMG izeneko produktoreak Tokio Hotel gomendatu zien eta beraiek onartu zuten. Scream du izena 2007 urtean ateratako diska eta hona hemen bi abesti:

 


 

(osorik irakurri)

Animaliarik itsusienak

 


Kaixo lagunok. Jon naiz eta egun honetan ekartzen dizkizuet 10 animaliarik itsusienak; begiratu.

http://images.livescience.com/images/ls_ugliest_muscovy_03_10.jpg

10 Muscovy-ko ahatea :

 

Animalia bitxi honek aurpegi gorria eta zimurtua dauka. Animalia hau, egia esanda, nabarmentzen da urrutitik ikusita ere.

 

Cerdo  Warthog

9 Warthog txerria

 

Nahikotxo itsusia da animalia, e? Bere sabela kupela baten antzekoa da. Sei zimur itsusi dauzka eta bi hortz handi. Nire ustez, bere ama ere ez zen haren aurpegirekin maiteminduko.

 

 

Murcielago Hawaiano

8  Hawai-ko saguzarra

 

Hawain bizi den saguzar hau desagertzeko zorian dago.  Bera marroia eta grisa da eta izozki baten itxura du; hala ere, itsusia izaten jarraitzen du. Bere belarriak motzak eta borobilak dira, ertz beltzekin. Baina itsusiena da bere eztarri horia.

 

Buitre de Turquia

7 Turkiako saia:

 

Erraz ikusten da, burusoila, gorria eta handia delako. 25-32 pulgada inguru luzera du eta bere tamaina ere handia da.  Hegan egiten duenean ```V´´  itxura hartzen du.

 

El Gorgojo de la picea

6 Pizearen gurgurioa:

 

Animalia, egia esanda, animalia itsusi hau, beltza eta urre kolorea du, beti dago lurrera begira eta oso mehea da.

 

 

El Almiqui

5 Almiqui-a

 

Animalia hau aurkitu geneuenean, “heriotzaren itzulera” bezala ospatu genuen. O izendapen egokia, ezta? Gure lehian merezi du lekua.

 

El Afido

4 Gariaren landare-zorri errusiarra:

 

Ikusi duzue bere begiak? Bai itsusiak direla eta... animalia txiki hau oso luzea eta argala da. Luzera 2mm baino gutxiagokoa da. Bere antenak oso motzak dira bere luzeraren erdia baino gutxiago. Atzean badirudi 2 buztan dauzkala.

 

Pez Monkfish

3 Monkfish arraina:

 

Monkfish-ak aho oso handia dauka, hortzez beteta eta gorputza laua dauka. Animalia hau leku askotan aurki dezakegu; zehatzago izateko Europan,  Japonen eta AEB-etan.

 

 

Mosca Dobsonfly

2 Dobsonfly eulia:

 

Animalia hau ia mina egiten die gure begiei. Bere lepoa eta burua oso handiak, zimurtuta. Aho oso handia dauka eta begi oso txikiak.

 

Tortuga matamata

1 Matamata dordoka:

 

Inor ez da ondo egongo bere aurpegia teleskopio batetik ikusita? Animalia hau dago mikroskopio batez ikusita animalia itsusienetako lehiarako. 10-etik 500-era handitzen da bere tamaina originala. Batzutan errealitateak mina egiten du.

 

 

Beno eta hau da dena. Egun ona izan.


 

(osorik irakurri)

Athletic, BETI!


Kaixo guztiei,

Azkenaldi honetan, eta garai txar hauek gainean ditugula, hainbeste mezu eta komentario Athletic-i buruz entzun eta gero hau bezalako bideoa jartzea burura etorri zait. Gozatu!


(osorik irakurri)

ACDC


Kaixo musikazaleok Kebir nauzue!

Asteburu honetan pelikula bat ikusten ari nintzela abesti hau agertu zen eta entzuteko gogoak erakarri zizkidan eta zuekin gozatzeko. Taldeak ACDC du izena eta abestiaren izenburua Higway to hell da.

Bere esanahia infernurako autopista da. Abesti hau ez da oso berria bideoan ikusten den moduan baina gogoangarria benetan, hor doa:

 


 

(osorik irakurri)

Beat Box


Kaixo lagunok hemen nauzue Kebir, berri batekin!

Pasa den hilabetean internetetik nenbilela oso bideo ikusgarria ikusi nuen. Frantziako lehiaketa batetan kastingera aurkeztu zen tipo baten antzezpena da. Big Box du izena abesteko modu horrek eta ahoarekin zaratak egitea dela uste dut. Abeslaria Joseph du izena eta 21 urte ditu. Ikusi bideo hau eta liluratuta geldituko zarete:

 


 

(osorik irakurri)

Simple Plan


Kaixo musikazaleok, Kebir nauzue!

Gaur nire musika talderik gogokoenetariko bati buruzko abesti bat erakutsi nahi dizuet, Simple Plan dute izena eta Canadakoak  dira. Hasiera batean beraien institutoen jaietan ematen zituzten kontzertuak 13 urtekin baina behin produktore batek entzun zituen eta musikaren munduan barneratu zituen. Hona hemen nire abestirik gustokoena: welcome to my life du izena eta zubi batean  filmatu zen. Dirudienez atasko bat sortzen dute.

 


 

 

(osorik irakurri)

El misterio de la casa Aranda


Kaixo irakurzaleok! Kebir naiz.

 

Uda honetan misteriozko oso liburu interesgarria irakurri nuen: El misterio de la casa Aranda. XIX.mendean Victor Ros detektibea Madrileko poliziara itzuliko da Toledon arrakasta handia izan ondoren. Iritsi berriari oso kasu garrantzitsua agindu diote: Aranda izeneko familiaren etxean emaztea bere senargaia hiltzen saiatu da La divina comedia izeneko liburuko parragrafo bat irakurri ondoren. Gainera Victor emagaldu batzuen heriotza ikertzen dabil, poliziak laguntzarik eskaintzen ez baitio. Horretaz gain gure protagonista maitemindu egiten da Aranda familiaren emaztearen arrebarekin.

 

Lortuko al du Victor Arandak etxeko hiltzailea topatzen? Nor izango ote da emagalduen hiltzailea? Lortuko ote du Victor emakume horren amodioa?


 

(osorik irakurri)

Beyonce lurrean!


Kaixo!

 

Hemen nauzue, Beyonce-ri buruz hitz egiteko.

 

Duela gutxi, bere munduko giraren erdian gutxi gora behera, Beyonce Orlandora joan zen bere kontzertu batera.

Kontzertuaren erdian Beyonce koreografia oso mugitu bat hasi zen egiten. Burua asko mugitzen. Gero, eskaileretatik jaitsi behar zuen eta burua mugituz zorabiatu zen eta... Plasta!!

 

Lurrera joan zen. Kolpe handia hartu zuen, baina berak, altxatu eta gertatutakoa ahaztu zuen. Abesten jarraitu zuen.

 

Hori bai emakumea!

 

 

Beno hurrengora arte. Agur


 

(osorik irakurri)

LOST MAGIC


Kaixo Lander naiz, eta beste egunean erositako joko bat asko guztatu zaidana gomendatu nahi dizuet. LOST MAGIC deitzen da.

Zuk mutiko bat zara eta monstruoak hil behar dituzu magia edo beste monstruo batzuk erabiliz. Guztatzen zaizkizun monstruoak harrapatu ahal dituzu zuri laguntzeko. 18 Magia esberdin daude baina nahastu ahal dira binaka edo hirunaka eta honela lortu ahal dituzu 300 baino magia gehiago.

Borrokak denbora errealean dira eta horregatik oso askar egin behar dira magiak. Historiak 3 baino bukaera gehiago  ezberdin ditu, eta horregatik hitz egitean kontu handia behar da bestela bukaeran ez dituzu izango magia guztiak eta jokoa berriro hasi behar izango duzu, baina momentura arte izan dituzun magia eta monstruoekin, txarrena da borrokak zailagoak izango direla.

 
Hemen duzue bideo bat ikusteko nola borrokatzen den:
 

(osorik irakurri)

Athletic


Kaixo lagunak,

Iskander nauzue berriro ere kirolen imformazioarekin. Dakizuenez Athletikek Rancingen kontra galdu zituen final laurdenak eta guztiok pentsatu genuen Zaragozaren kontra irabaziko zuela baina berriz ere galdu egin zuen. Orain Atlhetikek Zaragozaren kontrako beste partidu baten laburpen bat aurkeztuko dizuet. Klikatu irudian bideoa ikusteko.

Zer guztatu zaizue? Nahiz eta Athletic-ek ez irabazi, gutxienez puntu bat lortu zuen.

Beno agur bat eta beste egun batera arte.


(osorik irakurri)

Pilotu erotua


Kaixo, Nagore naiz eta arreta piztu didan berria bat dakar hona. 

Pilotu bat erotu egin da, hegaldi batean Jainkoarekin hitz egin nahi zuelako. Hegazkinak larrialdirako lurreratzea egin behar izan zuen, baina ez zuen egin, pilotua erotu egin zelako Jainkoarekin hitz egiteko nahiaren ondorioz.  Pilotua kabinatik atera zen, oso urduri, Jainkoarekin hitz egin nahi zuelako oihukatzen. Honela jakin zuten bidaiariek pilotua erotuta zegoela. Jendea aitortu egin du pilotua ez zegoela osasuntsu hegazkina pilotatzeko. 

Azkenean bidaiariak zortzi ordu beranduago heldu ziren Londresera beste hegazkin batean eta burutik ondo dagoen beste pilotu batekin.


(osorik irakurri)

Piratica


Kaixo Kebir nauzue, literatur zale amorratua!

 

Uda honetan hainbat liburu irakurri ditut; beraien artean Piratica. Piraten garaian kokatzen den abenturazko liburu honetan 13 urteko neskatila baten istorioak kontatzen dira. Protagonista emakumezkoentzat bakarrik den eskola batera doa eta behin eskaileretatik erori eta buruan kriston kolpea hartuta bere amarekin bizi zen denborak birgogoratu zituen. Hori eginda, eskolatik ihes egiten du bere amaren moduan pirata bihurtzeko ametsa dauka. Londreseko taberna batera iristen da eta bere amaren marinelak izan zirenak topatzen ditu eta pirateriara itzultzera bultzatzen ditu. Denok batera itsasontzi txiki batean 7 itsasoetan zehar nabigatzen dute.

 

Zein motatako abenturak biziko dituzte gure protagonistek? Altxorren bat aurkituko ote dute?


 

(osorik irakurri)

Kamisetak tolesten


Kaixo!

Nora naiz. Internetetik surfeatzen nengoen eta bitxikeria galanta aurkitu nuen. Txinatarrek kamisetak tolesteko modu bitxi eta harrigarria daukate.

Saia zaitez egiten, baina ez dut uste lortuko duzuenik. Nahiko zaila da, baina ez etsi.

Adi egon:

 

 

Beno, gaurkoz bukatu dugu. Hurrengora arte eta lortu baduzue, mezu bat bibali.

Agur. 


(osorik irakurri)

Hil ala biziko erronka


Kaixo lagunak Ander naiz. 

 

Dakizuenez asteburu honetan, igandean, Athletic-ek finaltzat hartu behar du Levanteren aurkako partida.

Partida arratsaldeko bostetan izango da eta San Mamesen jokatuko da eta gainera lagun batzuek esan didate zelaia beteta egongo dela eta Athletic derrigortuta dago partidua irabaztera. 

Hemen daukazue argazki bat Athletic animatzeko -ni joango naiz zelaira nire aitarekin asko animatzera-. Athletic-en web orrialdean sartu naiz eta argazki polit bat aurkitu dut eta oso polita denez jarri egin dut.

 


(osorik irakurri)