Ikasi.eu

BIHOTZ GAZTE GOXO

Piratica


Kaixo Kebir nauzue, literatur zale amorratua!

 

Uda honetan hainbat liburu irakurri ditut; beraien artean Piratica. Piraten garaian kokatzen den abenturazko liburu honetan 13 urteko neskatila baten istorioak kontatzen dira. Protagonista emakumezkoentzat bakarrik den eskola batera doa eta behin eskaileretatik erori eta buruan kriston kolpea hartuta bere amarekin bizi zen denborak birgogoratu zituen. Hori eginda, eskolatik ihes egiten du bere amaren moduan pirata bihurtzeko ametsa dauka. Londreseko taberna batera iristen da eta bere amaren marinelak izan zirenak topatzen ditu eta pirateriara itzultzera bultzatzen ditu. Denok batera itsasontzi txiki batean 7 itsasoetan zehar nabigatzen dute.

 

Zein motatako abenturak biziko dituzte gure protagonistek? Altxorren bat aurkituko ote dute?