|
Urtarrileko azkenengo ostiral honetan, 25-ean, Migel Bardem-ek film berria atera du: Mortadelo y Filemon, mision salvar la tierra. Oso ondo dago film umoretsu hau; protagonista gehienak beste telesaio, pelikula edota programetan ikusita dauzkagu: · Mortadelo guztiok ezagutzen dugun gizon bat da: el neng delako hori. · Filemon telesai batetik dator: Aida telesaian ikusita dugu. · Bakterio zientzialaria: Mi querido Klikowsky n ikusita daukagu. · Eta askenik pelikulako gaiztoaren laguntzailea: Camara Café n ikusita dugu. Pelikula berri honetan abentura asko eta asko biziko dituzu eta barre algaraka hasiko zara filma hasi baino lehenago ere. Zinemetan espero zaitut gaurtik aurrera. Baina Bardem-ek ez du soilik pelikula hau zuzendu honako pelikula hauetan ere aurki dezakegu: · Más que amor, Frenesí(1996. urtean) · La mujer mas fea del mundo(1999.urtean) · Noche de Reyes (2001. urtean) Eta pelikula gehiagotan ere baina orain agur esateko momentua iritsi zaigu. Beste batera arte!
|