Ikasi.eu

BIHOTZ GAZTE GOXO

AMAIGABEKO MUNDUA


UN MUNDO SIN FINKen Follet galestarrak bere liburu berria argitaratu du Un Mundo Sin Fin deiturikoa. Lehen idatzi zuen Los pilares de la tierraren jarraipena da. Liburu hau idazteko denbora handia eman du. Esaten dutenez Gasteizeko Santa Maria katredala ikusten etorri zitzaion liburu hau idazteko ideia burura. Liburua atera zutenetik gaur arte salmenta handiak egon dira leku askotan agortu egin da eta. Liburuaz gehiago jakin nahi baduzu irakurri ondorengo laburpena.

1327. urtean lau ume Kingsbridgeko katedralean elkar ezagutzen dute. Bat lapurra da, beste bat matoia da, bestea, neska bat da eta medikua izan nahi du eta falta dena oso ume azkarra da. Gau horretan bizitza aldatuko zaiehaien aurrean bi gizon hil dituen zaldun bat ezagutzen dutelako. Zaldunak ume bati sekretu bat gordetzeko esaten dio eta umea beldurtuta horrixe egiten du. Umeak heldu egitean, bakoitzak bere bideari jarraitzen dio; batek, adibidez, munduari bira emango dio, beste batek zalduna izango da, bestea, aldiz, gizon oso indartsua izango da eta neska, berriz, Erdi Aroko elizari erronka botako dio. Guztiek ez dute bizitza erraza izango txikiak zirenean ikusitako hilketak bizitza aldatuko baitie.