|
Kaixo lagunok, Nerea naiz  Orain dela gutxi ikusitako pelikulaz hitz egingo dizuet. Ez dut zinemetan ikusi oso zaharra delako. Mel Brooks-ek beldurrezko filmen omenez zuri-beltzean egin zuen pelikula hau; filmak kolorez zeuden jada pelikula egin zuenean eta esan dizuedan bezala beldurrezko film itxura har zezan zuri-beltzean egin omen zuen. Horretaz aparte, pelikula hau 1974an eginda zen eta kolorea filmetan jada agertuta zegoen. Beno, orain pelikulaz hitz egingo dizuet. Oso pelikula ona da edo bestela galdetu zuen gurasoei eta beraiek esatea. Pelikula honek beldurra eta umorea batzen ditu; oso pelikula ona ateratzen, publiko guztietarako film bat da, eta ez da oso beldurrezkoa, orain ikusten baduzu eta soilik ezaugarri bat aukeratu behar baduzu umorezkoa dela esango zenuke. Film hau oso ospetsua izan zen garai hartan beldurra eta umorea batzen zituen lehenengo filma izan zen eta. Beno ez dizuet ezer gehiago kontatuko eta horrela intrigan uzten zaituztet… Benga ikusi bestela penarekin geratuko zarete eta!!
|