|
Kaixo lagunok! Nerea nauzue berriz ere, oraingo honetan, herrialde desberdinetan urte berria nola ospatzen den azalduko dizuet: Italian: Euskal Herriko hainbat etxeetan, hamabi mahats ale jaten dira Urteberria ondo ospatzeko. Italian ez. Italian dilistak jaten dituzte. Ginera, Erroman eta Napolin urte zaharra igaro delako traste zahar mordoa botatzen dute leihotik behera; Urte-berria berritasunez hasteko edo.  Eskandinavian: Norvegian, Suedian, Finlandian eta Danimarkan itsasoak dira Gabonetako eta basoz eta lakuz betetako lurrak dira; betan bizi dira iratxoak. Afalostean, zuhaitzeko argiak piztu eta Julenisse eguberriko iratxoaren zain egoten dira. Japonian: Urteko asken egunean, japoniarrek etxeko garbiketak egiten dituzte. Zorrak kendu, jantziak berritu eta etxebizitza txukundu eta garbitu. Hiru horiek dira japoniarren egin beharrak urte berria hasi orduko. Gero, familia osoak afaldu egiten du. Baina kanpaiak jo orduko santutegira joaten dira. Brasilgo kostaldean: Rio de Janeiron bizi direnek opariz eta lorez betetako txalupak eskaintzen dizkiote itsasoari. Urak txalupak eramaten baditu, seinale ona omen da; Yemanja jainkosak Urte Berriari bedeinkapena eman dion seinale, alegia. Beno gaurkoz bukatua daukat nire lana eta kontuan izan hau egiazkoa dela; ez zaituztet engainatuko!!
|