Ikasi.eu

BIHOTZ GAZTE GOXO

NORAINO IGOTZEN DIRA GLOBOAK?


Kaixo berriz ere Nerea nauzue:   

Gaur noraino igotzen diren puxikak azalduko dizuet.

Gasen ezaugarrietariko bat da dauden ontziaren espazio osoa betetzen dutela. Puxika oraindik airean ez badago eta helio gasez puztuta badago, puxika hori baldintza fisiko batzuen menpe egongo da: gasak bolumena okupatzen du, presioa izango du, eta kanpoaldetik atmosfera presioaren menpe egongo da. Puxika askatzen denean , atmosfera presioa gutxituz joango da altuera hartzen duen heinean, eta gasa puxika barruan hedatzeko erresistentzia txikiagoa izango du. Puxikaren ahoko zulotik ihes egiten ez badu, puxika airean eztanda egin dezake.   

Beno espero dut informazio hau zerbaitetarako balio izana eta agur esateko globoz egindako argazki honekin utziko zaituztet: