|
 Kaixo lagunok! Nagore naiz berriro! Ez dakit Amy Winehouse ezagutzen duzuen, baina orain oso modan dago abeslari hau. Oso famatua eta ezaguna egin da bere abestiekin, baina arazo handi batean sartuta dago. Drogen munduan sartu egin da eta desintoxikazio zentro baten barruan dago. Arazo oso larriak ekarri dizkio musika munduan. Bere amak Youtuben bideo bat sartu du, Amyrentzat laguntza eskatzen. Badaude zurrumurruak Amy-ri buruz. Arropaz oso gutxitan aldatzen dela diote! Arazo horiek ere oso kezkatuta daukate Amy, baina drogei buruzko arazoa askoz kezkagarria denez, zurrumurru zentzugabe hori alde batera utzi du. Amy oso bihotz oneko neska denez, goraintziak bidaltzen dizkiogu hemendik!
|