Ikasi.eu

BIHOTZ GAZTE GOXO

SNOWBOARD


Kaixo Unai naiz eta snowboard-i buruzko informazioa zuek ere edukitzea nahiko nuke MATERIALAK

OHOLA
Snowboard-eko ohola kirol honen %100 da. Hauek dira snowboard taularen atalak:

  • Nose: (muturra) taularen aurrealdea beharrezkoa da taula astiro labaintzeko arazorik gabe.
  • Waist: taularen alde estuagoa (erdialdea)
  • Cola: taularen atzealdea. Atzeko oinaren atzean. Batzuetan atzealdea eta aurrealdea berdin neurtzen dute.
  • Bazterrak: burdinaz eginda dago taularen abiadura kontrolatzeko balio du.
  • Euskarriak: taulara torlojuz lotuta. Bota eta taularen espazio proportzionatu egiten dute. Hau aurrerakuntza handia izan zen segurtasun eta kontrol gehiago duzulako.
  • Base: Taularen azalera labainkorra. Material basikoa polietilenoa da. Hainbat base desberdin daude.
  • Sidewall: segurtasuna ematen die taularen bi aldeei eta barruko materialari.
  • Leash: segurtasun elementua. Aurrealdean jartzen den oina aseguratzeko.

JANZKERA

Janzteko orduan geruzak ezberdintzen dira:

Lehenengo geruzan: barruko arropa (kamisetak). Denbora osoan gorputzera itsatsita egon behar du azala lehor eta bero mantentzeko.

Bigarren kapa: jertseiak, forro polarrak…

Hirugarren kapa: monoak, prakak, anorakak, mintz irazkorrak…

BEROKETA

Beroketa egitean hainbat modu daude baino askotan erabiltzen dena hau da: lehenengo irteera edo lasterketa txiki batzuk egitea. Gero luzaketa batzuk egitea. Muskuluak tiratu egin behar du baina ez gehiegi. Beroketa progresiboa izan behar du; leunetik gogorrera, alegia.