|
Kaixo lagunak. Jada ezagutzen duzuen Nerea nauzue eta klaserako egin behar izan nuen ipuina aurkeztuko dizuet "Iratiren sekretua".
Irati oso neskato jatorra da. Alaia eta oso eskuzabala; horregatik, ditu hainbeste lagun edo adiskide. Neskatoa sentikorra, baikorra eta abar da. Bederatzi urteko neskato normala da, argala, ez oso altua, ile beltzekoa… Baina horretaz aparte badu bere gauza neskato honek; irakurtzea asko gustatzen zaionez, oso argia da eta inork ez dakizkien gauzak dakizki… Egun batean etxera heltzerakoan bere logelara joan zen eta liburu potolo-potolo eta zahar bat hartu zuen ohe-azpitik. Eta honela esan zuen: -Mesedez erakutsi iezadazu hartu behar dudan bidea, agente jauna.  Bai, bai, ondo entzun duzue!. Gure neskatoa, espioia da! Eta bere agenteari espioien kitt-a eskatu eta Egiptora joan zen misio bat betetzera bere agenteak eskatu zion bezala. Baina ez da hain erraza izango zeren Shark Doktorea bazegoen jada bere maltzurkeriak egiteko prest. Shark beti dago gauzak pil-pilean jartzeko prest. Oso gizaki gaiztoa da eta ez da erraz errenditzen…
Irati hegazkina hartu eta lasterrera ailegatu zen. Eta bere misioa zein zen galdetu zion bere agenteari: -Jada hemen nago, eta orain, galdera bakarra, zer egin behar dut? -Kobazulo zahar bat aurkitu egin behar duzu. Horretarako hiru piramide famatuengana joan eta gero deitu iezadazu -erantzun zuen. -Ondo da, ikusi arte, agente jauna. Irati, esan bezala, martxan jarri zen bere motxila pisutsuarekin batera. Baina bera ez zuen kontuan hartu, Shark doktorea hortik hurbil egongo zela eta sorpresa bat eman zuen: -Berriro elkartu egiten gara, polit hori -esan zuen doktoreak. -Utz iezadazu bakean ziztrin halakoa! -izan zen bere erantzuna. -Badakit denbora asko daramazula oinez eta hori aprobetxatu egin behar da ezta? -xuxurlatu zuen Shark doktorea. -Ez, mesedez, ez -erantzun zuen Iratik. -Bai!! IZPI UTRAPOTENTEAK!!!! Eta orduan Iratik protektorea erabilita soilik bultzakada ederra eman zion eta mesedea egin zion zeren hiru piramideen alboan bukatu zen. Eta esan bezala bere agenteari deitu zion eta uste dut gauza inportantea ezan beharko ziola. -Kaixo esan didazun bezala, deitu egin dizut. -Bai eta berri txar bat dut zuretzat…-dio agenteak aurpegi txarrarekin. -Zer ba? -erantzun zuen urduri. -Beno, ba, bilatzen gauden altxorra piramide barruan dagoela -esan zuen. -Zer? Baina ezin naiz horra barrura sartu. Debekatuta dago! -Badakit baina irteeraren bat bilatu beharko duzu. -Beno, ongi da, baina material gehiago beharko dut -dio neskatoak. - Ongi da. Zer behar duzu? -galdetu zion. -Soka bat eta beste linterna bat. -Ongi da, oraintxe goaz -erantzun zuen. Eta agindu bezala hortxe zeuden, eskatutako materiala emateko. -Ezkerrik asko -dio Iratik. -Ez dago zergatik, eta zorte on! Beno joan beharra dut agur. -Agur! Gaua heltzear zegoen. Zaintzaileak lokartu egin zirenean, Irati goiko partetik sartzea erabaki zuen. Eta soilik minutu pare baten ostean bazegoen jada piramidearen barruan, eta horrexegatik lanean hasi zen. Bera uste zuena baina errazagoa izan zen barrura sartzea, eta zerbait arraroa gertatzen ari zela susmatu zuen. Eta egia zen; bidean tranpa pila batekin aurkitu zen eta batean hil edo biziko une bat izan zuen, bera trankil-trankil zegoelako eta bat-batean lurra erortzen hasi zen eta ia-ia jauzi egin zen heldu zion zuen makila hantze egon ez balitz. Baina makila hori, ez zen edonolako makila zeren hori beherantz sakatzean ate bat ireki zen, eta hara nor zegoen, gure Shark doktorea altxorra hartzeko prest. -Ez hartu!!! -oihukatu zuen Irati bat-batean, bera bazekielako zerbait gertatuko zela. Baina berandu zen; altxorra bere eskuetan zegoen jada. Eta pentsatu baino lehen Iratik bere detektibeen defentsa hartu eta ez zitzaion harri bat ere ez gainean erori, eta ez Shark doktoreari bezala. Doktorea ondoezik zegoen eta orduan Irati handik ateratzen lagundu zion. Ateratzea oso erraza zen. Eta jada kanpoan zeudela, Iratik agenteari deitu zion eta dena kontatu zion. Jada eguna zen eta Iratiren ekipo guztia etorri eta prentsari deitu zioten altxorraren berria emateko. Azkenean dena ondo atera zen, Shark doktorea izan ezik, orain ospitalean dago ingresatuta. Baina ez kezkatu zeren Irati eta bere agentea ostiralero bisitatzera joaten baitira. Eta logikoa denez Iratiren klasekideak konturatu egin ziren Iratik zeukan sekretuari buruz eta hilabete oso batean hoberena zela pentsatzen egon ziren baina gero dena lehenengo tokira heldu zen. Baina Irati beti bezala egiten zuen. Misioak egiteari ez zion utzi asko gustatzen zaiolako eta hori egitea bere gustuko delako. Eta horrela geratu da istorio hau lehen hasi den moduan guztiok normal-normal, beti bezala. Baina hau gertatu ondoren Iratik bere misioak egiten jarraitu zuen. Eta Shark doktorea ospitaletik ateratzean zientzialari egin zen, eta urte batzuk pasatu ondoren Irati agente sekretu izendatu zuten Europako enpresarik garrantzitsuenean. Horrela bukatu zen, guztiak pozik. Espero dut gustukoa izatea eta ori horrela bada bidali iruzkin bat.
(osorik irakurri)
|
|
|
|
Kaixo lagunok, Nerea nauzue eta gaur ETB 2ko programa batez hitz egingo dut: Munduko amaierako konkistatzailea (el conquistador del fin del mundo) Julian Iantzik aurkeztutakoa..jpg) Pasa den asteleheneko saioan Eguzkik lortu du inmunitatea. Telesaio honetan bi talde daude (Pumak eta Condorrak) eta bi taldeek bata bestearen kontra jokatzen zuten ea zein talde irabazten zuen inmunitatea; horregatik, inmunitate jokoa deitzen zaio. inmunitate jokoa irabazten duenak ez du inor taldetik bota beharko eta ikurrina irabazten du, baina, galtzean, taldeko norbaitek joan beharko du. Inmunitate jokoak asko eta mota askotakoak egon dira : * Eskalada egin eta gero rappel. * Tren bat arrastaka eraman. * Soka tira traineren bitartez. Baina ez hauek bakarrik, askoz gehiago egon dira baina ez dut luzatu nahi eta agur esateko ordua iritsi zait. Horregatik agur esan beharko. AGUR baina ez betirako.
(osorik irakurri)
|
|
|
|

 Kaixo, liburuzaleok. Oraingo honetan liburu bat gomendatu nahi dizuet: Pijama marradunaz jantzitako mutila. Liburu hau izan daiteke zalantzarik gabe -eta salmentek hala adierazten dute-, pasa den urteko arrakastatsuenetakoa. Hasiera batean, John Boyne, gazte literaturan aritutako autorea, 13 urte azpiko gazteentzat egokia izango zelakoan zegoen baina argitaratzaileak berehala konturatu zen edozein adineko irakurlearengan zirrara berezia sortuko zuela. Istorioan, Bruno izeneko 9 urteko mutila da protagonista. SSren komandante baten semea da; aitak eginbehar berezia jasotzen du eta familia osoarekin etxez aldatzen da. Beraien etxe berria Auschwitz kontzentrazio zelaia izango da. Egoitza berri horretatik umeak hes iak, barrakoiak eta marradun pijamaz jantziriko tristura amaigabeko aurpegidun gizakiak ikusten ditu. Kontaezinezko amaiera duen liburu honek idazkera erraz eta atseginaz istorio hunkigarria borobildu eta apaintzen du, ahaztu behar ez ditugun une eta gerteren gainetik eramaten gaituelarik. Hainbat irakurlerengan egileak holokaustoa bezain larria den gertaerari emandako ikuspegiak mesfidantzak sortu dituen arren, gehiago dira nobela txalotu eta gomendatzen dutenak.
(osorik irakurri)
|
|
|
|
Kaixo lagunok. Jon naiz. Lehiaketa bukatzear dago baina gelan blog-arekin aurrera jarraitzea erabaki dugu. Hemendik aurrera – gainera, orain oporretan gaude - ez dugu hainbeste tentsiorik izango mezuak sartzerakoan baina ikasitakoa aprobetxatuz gure gauzekin blog ederra mantendu ahal dugu . Nire gaurko mezuan Nach dakart. Rap musikako abeslaria da. Berak 8 cd egin ditu eta niri asko gustatzen zaizkit eta hauek dira: Beno gizon honek gazteleraz abesten du baina hemen utziko dizuet nire gustukoen abestia:
(osorik irakurri)
|
|
|
|

Kaixo hemen gaude berriro Natalia, Nagore, Nekane eta Josu. Oraingoan hitz egingo dizuegu gaur ikastolan Euskal Astearen barruan ospatu ditugun herri kirolei buruz. Sei kirol ziren: soka-tira, hankapaluak, zakuak, txingak, lokots bilketa eta giza proba. 1a-ko ikasleok, 1b-ko ikasleen kontra jokatu dugu.
- Sokatira: 8 pertsona jartzen dira sokaren alde bakoitzean eta tiraka hasten dira besteak marratik pasarazi arte. Proba honetan 1ak irabazi egin du.
- Hankapaluak: pertsona batek bi makilen gainean ibili behar du, lasterketa bat egiten. Lasterketa irabasten duena proba gainditzen du eta guk berriro irabazi dugu. Proba hau berezi samarra izan da, 1b taldeko ikasle batek maisu bati kriston golpea eman baitio makilaz -nahi gabe, noski-.
- Zakuak: pisua duten zakuak sorbaldan eraman behar dira, eta lasterketa lehen bukatzen duena irabazlea da; kasu honetan, gu!
- Txingak: hamarna kiloko bi txingekin lasterketa bat egin behar izan dugu. Nahiko zaila izan da! Proba honetan 1b-ko ikasleek irabazi dute.
- Lokotsak: tartekatuta dauden lokots multzoa batzen joan behar da, ahalik eta lasterren besteak irabazi ez dezaten. 1b-ko taldeak irabazi du berriz ere proba honetan!
- Giza proba: bi pertsonek indar handia egin behar dute, beste pertsona bat gurpil baten gainean eramaten dutelako, eta gainera oso azkar ibili behar, lasterketa lehenak bukatzeko. Azken proba honetan 1a-kook irabazi dugu.
Emaitza 4-2koa izan da. Istripu asko gertatu arren, 1a-ko ikasleok irabazi dugu, baina benetan gustatu zaiguna, arratsalde dibertigarri bat pasatu egin dugula izan da! Agur lagunok!
(osorik irakurri)
|
|
|
|
Kaixo Lander naiz eta oso gogoko dudan joko bat aurkeztuko dizuet, ANIMAL CROSSING deitzen da.  Joko honek ez du bukaerarik. Zu pertsona bat zara eta etxe bat duzu, hipoteka ordaintzen handitu ahal duzu, eta objetuak ere erosi ahal dituzu etxerako. Batzuk oso arruntak dira; adibidez, mahai berde bat eta beste batzuk arraroak; adibidez, lantegiak dituzten makinak. Denda hasieran oso txarra da, oso gauza gutxirekin txikia delako baina asko erostean handiagotu egiten da Guztira lau aldi ditu. Ere arrantza egitera joan ahal zara hiru tokitara: lakua, ibaia eta itsasoa. Dirua nahi baduzu dendakoari saldu ahal dizkiozu harrapatuitako arrainak. Asko daude; batzuk gauean ateratzen dira ,beste batzuk elurra egitean, beste batzuk itsasoan eta bakoitzak balio ezberdina du. Museora eraman ahal dituzu gelan egoteko baina ezin da arrain berbera museoan utzi. Intsektuak ere harrapa ditzakezu. Batzuk oso arraroak dira; adibidez, kakarraldoa ortzadarra baina diru asko ematen dizute beragatik. Normalean mozorroengatik arrainengatik baino diru gutxiago ematen dizute. Museoan gauza asko egin ahal dira. Tabernara joan kafe bat hartzera edo Totateke entzun (musikari bat) edo izarrak ikusi edo konstelazioak egin izarrak elkartuz, besteak beste. Gauean edo hodeitsu dagoenenan ikusteko teleskopio erraldoia ere badago. Margolanak erosi eta eman ahal zaizkio museoari mozorroak bezalaxe. Palaz aurkitutako fosilak, dinosaurioak, anbarra... ere ikusi ahal dituzu. Dendaren ondoan arropa denda bat dago non arropak, aterkinak, edo akzesorioak erosi ahal dituzun. Zuk ere diseinuak egin ditzakezu. Udaletxe bat ere badago. Bertan Tortimer, alkatea dago -dordoka bat da, herriko guztiak animaliak dira zuk izan ezik-. Jaietan udalak udaletxean hipoteka ordaintzen da, donazioak ematen dizkie txiroei (beraiek ezkerrak emateko zapiak ematen dizkizute), gutunak bidaltzen dira (dendan erosten dira eta mota asko daude) herriko melodia alda daiteke (orduro jotzen da). Paperontzia badago. hantxe batzuetan herriko jendeak gauzak botatzen ditu eta zuk jaso al dituzu. Banketxea duzu, bertan dirua utzita hilabetero dirua handitzen da (zenbat eta diru gehiago utzi, hainbat diru gehiago ematen dizute). Herritarrak animalaiak izanda ere, haiekin hitz egin ahal duzu eta festa batzuetan, merkatutxoan adibidez, etortzen dira zure etxera eta gauzak saldu ahal dizkiezu. Zu joan zaitezke nahi duzun herritarraren etxera eta zure gogoko gauzak erosi (gauza batzuk ez dituzte saldu nahi). laburbilduz, izugarrizko aukera galanta dago jokoan zehar aldaketatk egiteko. Hemen lortu ahal duzue gida (baina doainik) HEMEN Hainbat objetu oso beharrezkoak dira. Hala nola, kanabera (arrainak harrapatzeko),pala (objetuak lurperatzeko edo ateratzeko), sarea (mozorroak harrapatzeko), aizkora (zuhaitzak mozteko baina, kontuz, apurtzen da urrezkoa ez ba), tiragoma (hegaka doazen opariak hartzeko)... Agur guztioi. Ikusi nahi izanez gero, hementxe duzue bideoa:
(osorik irakurri)
|
|
|
|
Kaixo hemen gaude Natalia, Nagore eta Nekane. Guk gaur Fisica o quimicari buruz idatziko dizuegu. Dakizuenez telesaio hau duela gutxi hasita da Antena 3an. Ez baduzue inoiz telesaio hau ikusi, guk berataz hitz egingo dizuegu: Instituto bateko neskek eta mutilek arazo asko dituzte. Adibidez: lehenengo kapituluan bi mutiko hil ziren; batek bere burua hil egin zuen eta beste bat droga munduaren ondorioz hil egin zen. Ruth deituriko neska bati gurasoak hil zitzaizkion istripu batean. Gorkak oina eta ukondoa apurtu zituen parkour egiten. Jan Paularekin maiteminduta dago baina Janen aita ez dio uzten txinatarra ez den neska batekin eskontzen, eta Gorkaren mehatxuak jasan egin behar ditu. Maisu bat harrapatu zuten porroak erretzen. Nor den dakizue? Hau irakurri ondoren zerbait gehiago jakin nahi baduzue, guri idatzi edo telesaio hau ikusi astelehenetan 22.15-tan.
(osorik irakurri)
|
|
|
|
Kaixo berriro ere, Iskander nauzue.
Dakizuenez asteburu honetan Athletikek Betisen kontra jolasten du Manuel Ruiz de Lopera futbol zelaian eta guztiok dakigunez irabaziko du. Ni seguru nago animatu nahi duzuela eta, beraz, Athletiken argazki bat jarriko dizuet. Ba al dakizue Athletikek 13garren lekuan kokatuta dagoela? Urte honetan ez, baina datorren urtean champions-eko postuetan kokatuko da. Bueno ba noa eta hurrengorarte.
(osorik irakurri)
|
|
|
|
Kaixo lagunok hemen nauzue berriro Josu joko batekin: The Legend Of Zelda:Phanton Hourrglas. Joko hau aurreko urtean oso ospetsua izan zen. Jokua abenturazkoa da ,oso ona eta grafiko onekin. Nik erosi nuen eta oso ondo dago,gomendatzen dizuet. Itsasontzi batekin irletara joan ahal zara. Jokoan agure bat hartzen zaitu hondartzan zeundelako eta horrela hasten da zue abentura. Agurearen etxearen ondoan kobazulo bat dago eta hor pasatu eta gero, kobazuloan kofre batean ezpata bat aurkitzen duzu eta espata horrekin joko ia ia guztia pasatuko duzu leku batera ailegatu arte. Jokoaren atal horretan ezpata maisu bat aurkitzen duzu. Eta bukatzeko hemen uzten dizuet jokuaren gida: HEMEN Agur denoi.
(osorik irakurri)
|
|
|
|

Kaixo bloglagunok. Garazi gaur ere eta Rehab izeneko abestiari buruz hitz egingo dizuet gaur. Abesti hau Amy Winehouse-k abesten du. Ziur asko abestia etzun duzuela, baina honela ez bada hemen daukazue abestiaren argazki bat. Gainera abestia hau entzun nahi baduzue sartu zaiezte YouTuben eta ikus ezazue, prmerakoa da eta! Beno, ba, alboan duzue bideoa:
(osorik irakurri)
|
|
|
|
.jpg) Kaixo lagunak. Gu Ane eta Garazi gara eta gaur J.K,Rowling-en azken liburuaz hitz egingo dizuegu. Dakizuenez liburu hau idazlearen azkena da eta horregatik ez du inork galdu nahi, denok jakin nahi baitugu nor hilko den. Egia esateko denok pentsatzen dugu ez dela Harry hilko baina nork daki? Liburu honetan Harry-k abentura piloa biziko du eta bere lagunen eta irakasleen laguntzaz aurkitzen dituen oztopo guztiak gaindituko ditu. Harry-ren abenturak eta misterioak jakin nahi badituzu irakur ezazu liburu hau, primerakoa da eta!
(osorik irakurri)
|
|
|
|
Kaixo lagunok, Jon naiz. Oraingo honetan informatikaz arituko naiz. Askotan entzun dugu Windows-a gora eta behera; beno, hona Ubuntu izeneko sistema eragile on bat ekartzen dizuet; baina, egia esanda, GNU-ko sistema operatiboa da. Sistema hau Linux-ekin banatzen da. Sistema hau askoz errazago erabiltzen da. Nire uztez Windows-a baino hobeagoa da. Ubuntu nahi baduzu , onena da web honetan sartzea. Hala ere, EZER EGIN BAINO LEHEN ZURE FITXATEGIEN SEGURTASUN KOPIA EGIN!!!!! Ez baduzu egiten beharbada galdu ahal duzu dena - egia esaten badizuet, niri gertatu zitzaidan eta galdu dut dena, eta ez da gutxi-. Beno hemen utziko dizuet bideo bat ikusteko nolakoa den: Eta lagunok hori da dena. Nik gomendatzen dizuet, dena galdu dut nahigabe baina merezi du xD.
(osorik irakurri)
|
|
|
|
Kaixo ni jada ezagutzen duzuen Nerea nauzue eta ni ´´supervivientes´´en zale amorratua naiz. Horregaitik hori izango da gaurko gaia. Supervivientes orain dela bi hilabete hasi zen eta aste bakoitzeko famatu bat hortik ateratzen da. Pasaden astean, Euskal Herrian denok ezagutzen dugun Patxi Salinas atera zen. Patxik Athletic-en jokatu du horregatik bilbotar guztiok ezagutzen dugu. Baina oraindik batzuk geratzen dira eta hauexek dira: Miriam: ´´Lucia Lapiedra´´ Leo: OTn ikusita daukagu eta disko bat aterata dauka. Michael: modeloa da Lely:Miss España izan zen Nekal: Modelo da baina lehen saskibaloian jolastu zuen. Goikoak dira orain daudenak baina lehen gehiago egon dira nahiz eta kanporatuak izan. Hauexek dira eliminatuta egon direnak: Estela,Felisa, Ivonne, Joselito,Karmele, Ojani eta azkenik gure Patxi. Hau izan da guztia gaurkoz eta espero dut gaurtik aurrera telesaio hau ikustea. Hori egten baduzue bidali mezu bat. Eta beno, agur!!
(osorik irakurri)
|
|
|
|
Kaixo! Garikoitz nauzue. Gaur futbol indoorri buruz hitz egingo dizuet. Futbol indoor guretzat berria da. Txapelketa honetan bakarrik parte hartzen dute noizbait ligako txapelketa irabazi dutenek: Real Madril, Atletico Madril, Bartzelona, Athletic, Real Sociedad, Betis, Deportivo, Valentzia eta Sevilla, besteak beste. Txapelketa honetan bakarrik jokatu ahal dute 35 urte baino gehiago dituzten pertsonek, baina salbuespen bat dago, 35 urte baino gutxiago dituzten pertsona ere konbokatu ahal dira baina bakarrik bi jokalari partiduko eta zelaian talde bakoitzeko bat bakarrik egon ahal da. Zelaia futbol salakoa da eta hormak ditu, hormarekin ere jokatu ahal da. Hormak bakarrik 90 cm neurtzen dituzte eta goitik ateratzen bada baloia kanpora da. Alboko sakeak eskuz eta gerriaren behetik ateratzen dira, baina kornerrak, ordea, hankaz ateratzen dira. Ateak futbol zazpikoak dira. Baloiarekin tamaina, futbol 11-koen eta futbol salakoen artekoa da. Bueno agur bero bat eta hemen duzue sailkapena eta bideo bat.
(osorik irakurri)
|
|
|
|
Kaixo! Estibaliz naiz zinemarako pelikula batekin nator. Ikusi-ikusi.
Mi Monstruo y Yo Angus McMorrow ume eskosiar bat da eta bere aita gudatik etortzea nahi du. Denbora pasa ondoren bere aita badator eta hondartzan dagoela harri bitxi bat aurkitzen du eta etxera eramaterakoan harria apurtu eta konturatzen dira arrautz bat zela! Angus-ek dinosaurio txikia zaindu egingo du eta bere sekretua gorde. Horrexegatik bidaia liluragarri eta sorpresaz beterikoa egin beharko du.
(osorik irakurri)
|
|
|
|
Kaixo musikazaleok, Kebir nauzue!! Gaur Estatu Batuetako rapero bati buruz hitz egingo dizuet: EMINEM!!! Abeslari honek ez zuen oso bizitza erreza izan. Bere aitak familia abandonatu zuen Marsall (Eminem-en benetako izena) jaio orduko; beraz, amak danaz arduratu behar izan zuen. Ama ez zen batere ondo kompontzen mutikoarekin, raparen kontra baitzegoen. Marsall 13 urte zituenean Kimberly izeneko neska batekin maiteminduzen. Helduak izan zirenean alaba bat izan zuten; horren ondorioz, 2 hilabetetan banandu ziren. Marsall Eminem izenarekin aurkezten zen bere rap kontzertuetan. Gainera, oso pelikula famatua filmatu zuen:8 millas. Oso rapero on bilakatu da, milioika ale saltzen baititu. Hona hemen bere abestirik famatuenetaritako bat: Lose your self.
Eta azkenik The Real Slym Sady beste rap pegadizoa:
(osorik irakurri)
|
|
|
|
Kaixo literaturzaleok Kebir nauzue!
Gaur irakurtzen ari naizen liburu bati buruz hitz egingo dizuet: Ladron de almas. Nobela hau Islandian garatzen da, Reikiavik izeneko hirian konkretuki. Bertan Pora (Zora irakurtzen da) izeneko abokatuak bere bezero baten deia jasotzen du. Jonas du izena, eta kostaldean eraikitako hotel bati gertatu zaion arazoa da bere deiaren arrazoia: eraikinean mamuak daude. Jonasek Pora gonbidatzen du hotelean geratzera denboraldi batez. Iritsi berria denean hilketa bat gertatzen da: Birna izeneko arkitektoa hilda agertu da hondartzan. Lurralde eta hoteleko jendea hildakoa ezagutzen zuten eta askok hiltzeko arrazoiak bazituzten. Askok mamuak direla pentsatzen dute, abogatuak ez du horretan sinisten gau batean bat ikusten duen arte...
(osorik irakurri)
|
|
|
|
Kaixo musikazaleok! Kebir nauzue! Gaur musika eta bitxikerien arteko nahasketa bati buruzko bideo bat jarriko dut. Bertan esku batzuk agertzen dira eta beraietan hitzak idatzita. Musikan esaten dituen hitzak pertsonak eskuetako hitzak kombinatzen sortzen ditu. Erraza ez da benetan, trebezia handia beharrezkoa baita. Amaieran abestia abiadura igotzen du eta ez da erratzen eskuekin!!! Hor doa bideoa:
(osorik irakurri)
|
|
|
|
Kaixo Nerea naiz. Udaberria heltzear dago eta zer jantziko dugu? Orain eskainiko dizuedana pasa den urteko moda (udaberrikoa) da. Ez dago zalantzarik; udaberriak odola aztoratzen du, eta ez hori bakarrik, moda, janzteko era eta, azkenik, arropa ere aztoratzen ditu. 2006. urteko udaberrian marinelen estiloa eramaten zen. Hemen duzu adibide bat: gona eta puntuzko jakaz osaturiko janzkia. Chanelek proposatzen zituen jaka buff batekin, logogrifo bat duen kamiseta, gona bat botoiekin eta sandalia altuak. Praka zulatuak eta marinelen kamiseta marradunak konbinatzea ere proposatzen zuen. ATORRA! Diseinugileei beraien desfileetan asko gustatzen zaizkie atorrak. Denak gardenak dira eta, esaten dutenez, oso politak dira. Adibidez: Brodatutako apaingarriak dituztenak, Angel Schlesseren diseinua. Victorio & Lucchinoren prakak Chanelen lokarri itxurako gerrikoarekin. Francesco Biasiaren larruzko poltsa. Espero dut pixka bat orientatzea udaberri honetan jantzi beharko denaz eta besterik gabe, AGUR!
(osorik irakurri)
|
|
|
|
Kaixo, lagunok! Jon, berriz ere. Gaur ekartzen dut nire eta beste pertsonen gustuko musika talde polit bat: Linkin Park. 50 milioi disko saldu zuen “Hybrid Theory” cd-rekin eta 2000. urtean atera zuten. Linkin park-ko taldean artzen dute parte: Bere discografia au da: Beno eta hemen daukagu oso polita eta famatua izan den abesti bat:
(osorik irakurri)
|
|
|
|

Kaixo lagunok Jon naiz eta ekartzen dizuet ordenagailu baten berri: Eee Pc. Ordenagailu hau soilik ikasteko eta interneten sartzeko edo horrelakoak egiteko erabiltzen da, oso sinplea da eta. Eee Pc-a oso txikia da eta horregatik oso ezaguna egingo zaizue batzuei.
Gutxi barru aterako da eta oraindik ez dakigu zenbat balio duen baina pantailak 7´ dauka; bere soinua Hi-Definition audio Stereo speaker Microphone-koa da, eta oraindik ez dakizue zenbat pisatzen duen! 0.92 kilogramo soilik. Bere memoria 2,4,8 eta Japonian 16 gigakoa izan al da. Erosten duzunean nahi baduzu aukera dezakezu nahi duzun kolorea. Badaude beltza, zuria, arrosa, urdina eta berdea. Eee Pc honetan Windows edo Linux-a aukeran dituzu. Linux-a hartzen baduzu Windows-en cd-a ematen dizute eta alderantziz.
Goiko ordenagailuaz aparte, merezi du beste bati buruzko hitz batzuk esatea: OQO izeneko ordenagailua, munduko ordenagailurik txikiena; eskuetan sartzen da. Bere argia ez da difuminatzen eta oso ondo ikusten da; bere arratoia teklatuan dago eta bolatxo bat bezalakoa da. OQO hau 64 gigarekin edo 32 gigarekin eros dezakezu eta badauka WIFI eta Bluetooth. Egia esanda ordenagailu hau soilik balio du informatikoentzat ez ibiltzeko portatil astun batekin beti; OQO eraman ahal da poltsikoan.
(osorik irakurri)
|
|
|
|
Kaixo, lagunok Jon naiz berriro eta ekartzen dut guztiz ikaragarria den bideo bat. Nik ikusi nuenean harrituta geratu nintzen petrifikatuta. Bideoan agertzen den mutikoa deitzen da David eta neskatoa Dania. Daniak egiten du lan gehiena baina David sortu du trukoa. Bi pertsona horiek ateratzen dira kasting batean eta nire ustez irabazi beharko lukete jeje. Eta hemen daukazue beste bideo bat. Aztiaren izena Chris Angel da eta badaude munduko hoberenak baino iruzurrak egiten bera baino hobeagorik beharbada ez, inork baino hobeto egiten ditu eta. Eta amaitzeko munduko aztirik onena: David Copperfield. Hementxe duzue bere trukorik ikusgarrienetako bat: Askatasunaren estatua desagertu-agertu zuenekoa. Ez dakit nola egin duen baino polita eta ikaragarria bai dela. Nonbait bilatuta aurkitu dute erantzun posible bat. Batzuek esaten dute estatua lona batez estali ondoren –publikoa plataforma baten gainean zegoen-, nabaritu gabe plataforma mugitzen dute eta ikusleen ikuspuntua aldatuta ez da estatua ikusten. Geroago, berriro hasierako egoerara bueltatzen dute plataforma eta hor ikusgai, berriro, New York-eko sinboloa. Niri asko gustatzen zait magia eta truko batzuk badakizkit; adibidez, nola zatitu billete bat eta gero ondo dagoela, ez dizuet esango trukoa nolakoa den asko kostatu zaidalako eta ... Agur, eta egun ona izan.
(osorik irakurri)
|
|
|
|
Kaixo Arantza naiz eta aste honetako efemeride batzuk esango dizkizuet:  1974.eko martxoaren 8an, Pariseko aeropurtua inauguratu zuten (Charles de Gaulle)
1934.eko martxoaren 9an jaio zen Yuri Gagarin astronauta 1887.eko martxoaren 13an jaio zen Juan Gris margolaria 1980.eko martxoaren 14an hil zen Felix Rodriguez de la Fuente, hegazkin iztripu batean
(osorik irakurri)
|
|
|
|
Kaixo, jakingo duzuenez, Nerea naiz mezu berri bat sartzeko.  Gaur Mihiluzeri buruz hitz egin nahiko nuke zeren orain dela gutxi ETB-ko saiorik hoberena izendatu baitute. Beno hoberena agian ez baina ikusle gehien izan duena bai. Beno orain saioa zertan datzan azalduko dizuet.
Lehenengoz, gai bat aukeratuz galdera sorta bat erantzun beharko dute hiru taldeek. Gero, bertsoa abestu, hieroglifikoak asmatu edo mimikaz zerbait egitea aukeratu beharko dute. Ondoren, froga hori eginda talde bat kanporatuko da eta bi bikote geratuko dira eta horiek 4 sms asmatu behar dituzte, sms bakoitzak aztarna bat da geroago objektu bat asmatzeko. Eta azkenik, galtzen duena hurrengo saioan ateratzen da baina joan beharra du gaurkoan, eta beste bikotea beste joko bat egiten du zakua eramateko (metatuta dagoen ditu kantitatea) aukera izango du. Beno espero dut informazio hau telesaioa ikusteko gogoak piztea edo bestela hor konpon, marianton. Telesaila ikusten hasten bazarete bidali iruzkina hona. Eta besterik gabe agur. AH!Gainera informazio gehiago nahi baduzue sartu ''www.eitb.com/mihiluze''-en eta ikusi web orrialdea. Han jokatu edo bideoak ikusi al dituzu. Eta orain bai AGUR!!
(osorik irakurri)
|
|
|
|
Gaur asko gustatu zaidan pelikula bati buruz hitz egingo dut. Ah! eta noski Nerea naiz. Eutsi! pelikulatan ari naiz. Anjel Alkain eta Asier Hormaza dira protagonistak eta bi txirrindularitza zaleren larruan ari dira filmean. Arazo larriak dituzte lantokian, bi urte baitaramatzate greban. Halako batean, Frantziako Tourreko etapa bat ikusten daudela, neska gazte bat ezagutuko dute -Oihana Maritorena- eta hiruen artean egoera zailari buelta ematen saiatuko dira. Drama soziala eta umorea tartekatzen dituzte pelikulan. Joan den urteko udaran errodatu zuten filma, Oarsoaldean eta Donostian. Gidoia Gorritiberea zuzendariak eta Unai Iturriaga bertsolariak idatzi dute. Polita dirudi, ezta? Ba, ikusten duzunean askoz gehiago da. Beno agur eta beste batera arte!!
(osorik irakurri)
|
|
|
|
Kaixo Nerea nahiz berriz ere eta gaur pelikula egin duten telesai bati buruz hitz egingo dut: Kutsidazu bidea, Ixabel. Hogei urte inguruko gazte donostiar bat, (Juan Martin) urte batzuetan euskara euskaltegietan landu ondoren, Gipuzkoako herri txiki bateko baserri batera abiatzen da, “benetako’’ euskara ikastera. Herria “Herrialde’’ da, eta baserriaren izena “Aranguren”. Baserrian bizi, lan egin eta ikasi, eta herrian bertan dagoen udako eskolara ere joango da egunero ikastaro trinkoa egitera. Baserriko familia aita, amona eta lau seme-alabek osatzen dute. Baserriko gorabeherak izango dira, alde batetik, arazo linguistikoak, eta bestetik, protagonistari inondik ere ezagutzen ez duen nekazal giroak sortzen dizkionak. Gainera mutikoa neskatoarekin maiteminduta dagoenez... Intrigarekin geratu bazarete ikusi filma edo antzerkia, baina niri agur esateko ordua iritzi zait.
(osorik irakurri)
|
|
|
|
Beno uzte dut badakizuela nor naizen ezta? Ba Estibaliz naiz. Oraingoan Deabru jaun maitea izeneko liburuaz hitz egingo dizuet. Aspaldi honetan larri dabiltza infernuan: deabruek urtebete baino gehiago daramate deabruzko itunik egin gabe. Deabru andreak lurrera igotzea erabakitzen du familiari laguntzeko "lan" bila. Azkenean bikote zoriontsu bat aurkitzen du eta gaizto eta zoritxarreko egiten saiatzen da. Horretarako Belze bidaltzen du lurrera, deabruen Goi Eskolako ikaslerik txarrena, bikote horren bizimodu zoragarria hondatzeko. Baina Belzek Gorriak ikusi beharko ditu lurrean...
(osorik irakurri)
|
|
|
|
Kaixo berriro ere! Estibaliz nauzue. Norbaitek irakurri du "H gabe" liburua? Ez baduzue irakurri horra doa nire mezua. Zer egin gelakideek mesprestxatzen zaituztenean? Inor kasurik egiten ez dizunean? Nola jokatu mundu guztiak ikastetxeko hormarik zurienean agertu den pintadaren egiletzat zauzkatenean? Galdetu Manu, Xabi eta Josemariri. Agian ez dizute erantzun argirik emago, baina poztuko dira. Asko, izugarri. Azkenaldian ez baitie inork kasurik egiten kontuak eskatzeko ez bada. Eta kontuak emanda ere alfer-alferrik denean...
(osorik irakurri)
|
|
|
|
Kaixo! Estibaliz nauzue berriro ere, beste liburu batekin.
Oraingoan Jara bikiak eta bikoteak da aukeratu dudan liburua. Jarak lortu zuen Urko maitemintzea, baina estreinako musuaren ostean, beraren sentimenduak nahasirik daude. Horrez gain, lagun berriak iritsi dira herrira: Nora eta Xabat. Xabatek zora -zora eginda ditu neska guztiak. Jara eta Ihintza arerio bihurtuko dira maitasun kontuetan. Ikastetxean mozorro festa antolatu da eta sorpresak egongo dira. Zalantzak, maiteminak, zeloak eta haserreak aurkituko dituzu Jararen Abenturetan.
(osorik irakurri)
|
|
|
|
Kaixo lagunok, Estibaliz nauzue! Eta Ditxosozko ditxolariaz hitz egingo dizuet. Liburu hau olerkiz osaturik dago. Mutil gazte baten bizimoduaz hitz egiten digu. Mikel Martin zuen izena eta hamabi urteko ditxolaria zen. Mikelek erraztasun handia dauka hitzak errimatzeko eta hitzak errimatuz esan nahi duena esateko. Hainbat abenturaz hitz egiten digu liburu honek. Batean triste bestean alai, orain estu gero lasai. Baina hori bai beti jator eta zorrotz. Bere idazlea Joseba Santxo Uriarte da. Algortan bizi den Bilbotar idazlea,1962. urtean jaio zen.Gazteetatik euskaltzale handia izanik, Euskal Filologian ikasi zuen eta baita euskararen eta euskal kulturaren inguruko lanei buru-belarri heldu ere. Batez ere bertsolariaren alorrean aritu da antolatzaile, jartzaile eta epaile gisa, besteak beste. Eta hainbat sari irabazi ditu bertsopaper- lehiaketetan. Gaur egun, argitaletxe batean dihardu umeentzako liburuak sortzen eta Algortako Bertsolari Eskolako irakaslea ere bada.
(osorik irakurri)
|
|
|
|
Kaixo Nerea naiz eta niri natura asko gustatzen zait. Horregatik Amazonas-en egoeraz hitz egin nahi dizuet. Horrela jarraitzen badugu oso txarto bukatuko dugu. Amazonas-i “Lurreko birikak” deitzen badiote zerbaitengatik izango da ezta ? Eta zer gertatzen zaizu birikak txikiagotu eta azkenean desagertzen ba dira? Hiltzen garela. Horregatik ezin dugu lurra hiltzen utzi. Horregatik, mesedez, folioak bi aldeetatik erabili eta ez erabili hegazkinak egiteko. Eta horrela ez dugu lurra hiltzen utziko bera hiltzen bada gu bere atzetik joango garelako. Orain ikusiko dituzuen argazkiak orain dela gutxi egindako argazkia da eta bestea orain dela hamar urte: 
Ikuzi duzue aldaketa, ezta? Horregatik zerbait egin behar dugu!! Beno beste batera arte!
(osorik irakurri)
|
|
|
|
Kaixo Nerea nauzue. Gaur teknologia berriari buruz hitz egingo dugu zeren orain guztia ez bada ia guztia teknologiaz eginda dagoen. Gazteen artean zeinek ez dauka ordenagailurik etxean ? Eta dagoeneko jende askok portatila ere badu. Baina hori ez da guztia, merkatuan denetarik aurki dezakegu eta. Baina niri mugikorrak guztatzen zaizkit eta horregatik horretaz hitz egingo dugu. Mugikorretan denetarik dago orain, mugikorretan normala da argazkiak ateratzeko edukitzeak edota musika mp3 izatea baina orain mugikorrek, ez guztiek, baina batzuek GPS-a ere badute!! Orain hemen mugikor mota asko aurki dezakegu eta guztiak merkatuan daude. Niri gehien gustatzen zaidana honako hau da (sony ericson walkman) Bidali iruzkin bat eta esan zein den zuen gustokoa. Beno orain agurraren momentua iritsi da. Agur baina urrengo arte!!
(osorik irakurri)
|
|
|
|
Kaixo lagunak. Unai naiz eta azkenaldi honetan estreinatu den pelikula bat gomendatu nahi dizuet: JUMPER. David izeneko mutiko baten bizitzaz doan pelikula da. Berak nahi duen momentuan nahi duen tokian egon ahal da. Bere botereak gaztea denean deskubritzen ditu. Urte batzuk geroago pertsona maltzur batek bera hil nahi du. Zer gertatuko al zaio? Film hau adin txikiko eta handiko jendearentzat da. Oso interesgarria da eta maltzurra menperatzeko Davidek bere botere osoa erabili behar du.
(osorik irakurri)
|
|
|
|
Kaixo Nerea naiz berriz ere. Badakit zein izango den moda definitiboa: 7 metroko atzazalak edukitzea. Gezurra dirudi baina egia da internetetik nengoela zazpi metro dituen atzazalak dituen pertzona aurkitu dut eta berak 60 urte edo holan izango ditu baina nire galdera da: nola ez zaizkion jauzi pisu horrekin edo nola har dezakeen bolantea edo beste edozer gauza ?
 Nik uste dut egun batean atzazaletaz aspertuko dela eta moztu egingo dituela baina non gordeko ditu ? zein kontenedorean sartuko ditu ? Pertsona batekin bizi bada a zer nolako zuztoa emango lioke pertsona horri gauez esnatzen bada... Baina egun hori ailegatu arte argazki honekin geratu beharko duzue. Eta gainera ez dira soilik eskuetakoak behatzak ere hor barruan sartzen dira. Ikusi, ikusi:
(osorik irakurri)
|
|
|
|
Kaixo berriz ere Nerea nauzue. Gaur egun mota askotariko modak existitzen dira. Baina gaur soilik mota batez hitz egingo dugu: belarritakoak. Gaur egun neska guztiek edo ia guztiek belarritakoak daramatzate baina badago moda berria: gaur egun, mutilek ere, belarritakoak eramaten dituzte. Eta ez denoi baina batzuei ondo geratzen zaizkie. Hau ez da beste munduko gauza, oso normala da eta gainera oso gai interesgarria iruditzen zait ez direlako soilik belarritakoak, piercing-ak ere badaude eta batzuk, ez guztiak, baina batzuk oso antiestetikoak dira. Normalean sudurrean jartzen dira. Baina mundu honetan denetarik dago. Adibidez, ahoan, mihian, zilborrean, begitartean…Eta ba dago mutil bat 50 piercing baino gehiago soilik aurpegian dituena. Edo bestela, hobeto ikustea, ezta?
(osorik irakurri)
|
|
|
|
|