Ikasi.eu

BIHOTZ GAZTE GOXO

GAUR EGUNGO MODAK


Kaixo berriz ere Nerea nauzue.

Gaur egun mota askotariko modak existitzen dira. Baina gaur soilik mota batez hitz egingo dugu: belarritakoak. 

Gaur egun neska guztiek edo ia guztiek belarritakoak daramatzate baina badago moda berria:  gaur egun, mutilek ere, belarritakoak eramaten dituzte. Eta ez denoi baina batzuei ondo geratzen zaizkie. 

Hau ez da beste munduko gauza, oso normala da eta gainera oso gai interesgarria iruditzen zait ez direlako soilik belarritakoak, piercing-ak ere badaude eta batzuk, ez guztiak, baina batzuk oso antiestetikoak dira. Normalean sudurrean jartzen dira. Baina mundu honetan denetarik dago. Adibidez, ahoan, mihian, zilborrean, begitartean…Eta ba dago mutil  bat 50 piercing baino gehiago soilik aurpegian dituena.

Edo bestela, hobeto ikustea, ezta?