|
Kaixo lagunok, Estibaliz nauzue! Eta Ditxosozko ditxolariaz hitz egingo dizuet. Liburu hau olerkiz osaturik dago. Mutil gazte baten bizimoduaz hitz egiten digu. Mikel Martin zuen izena eta hamabi urteko ditxolaria zen. Mikelek erraztasun handia dauka hitzak errimatzeko eta hitzak errimatuz esan nahi duena esateko. Hainbat abenturaz hitz egiten digu liburu honek. Batean triste bestean alai, orain estu gero lasai. Baina hori bai beti jator eta zorrotz. Bere idazlea Joseba Santxo Uriarte da. Algortan bizi den Bilbotar idazlea,1962. urtean jaio zen.Gazteetatik euskaltzale handia izanik, Euskal Filologian ikasi zuen eta baita euskararen eta euskal kulturaren inguruko lanei buru-belarri heldu ere. Batez ere bertsolariaren alorrean aritu da antolatzaile, jartzaile eta epaile gisa, besteak beste. Eta hainbat sari irabazi ditu bertsopaper- lehiaketetan. Gaur egun, argitaletxe batean dihardu umeentzako liburuak sortzen eta Algortako Bertsolari Eskolako irakaslea ere bada.
|