Ikasi.eu

BIHOTZ GAZTE GOXO

JARA

 


Kaixo! Estibaliz nauzue berriro ere, beste liburu batekin.

Oraingoan Jara bikiak eta bikoteak da aukeratu dudan liburua.

Jarak lortu zuen Urko maitemintzea, baina estreinako musuaren ostean, beraren sentimenduak nahasirik daude.

Horrez gain, lagun berriak iritsi dira herrira: Nora eta Xabat. Xabatek zora -zora eginda ditu neska guztiak. Jara eta Ihintza arerio bihurtuko dira maitasun kontuetan. Ikastetxean mozorro festa antolatu da eta sorpresak egongo dira.

Zalantzak, maiteminak, zeloak eta haserreak aurkituko dituzu Jararen Abenturetan.