|
Gaur asko gustatu zaidan pelikula bati buruz hitz egingo dut. Ah! eta noski Nerea naiz. Eutsi! pelikulatan ari naiz. Anjel Alkain eta Asier Hormaza dira protagonistak eta bi txirrindularitza zaleren larruan ari dira filmean. Arazo larriak dituzte lantokian, bi urte baitaramatzate greban. Halako batean, Frantziako Tourreko etapa bat ikusten daudela, neska gazte bat ezagutuko dute -Oihana Maritorena- eta hiruen artean egoera zailari buelta ematen saiatuko dira. Drama soziala eta umorea tartekatzen dituzte pelikulan. Joan den urteko udaran errodatu zuten filma, Oarsoaldean eta Donostian. Gidoia Gorritiberea zuzendariak eta Unai Iturriaga bertsolariak idatzi dute. Polita dirudi, ezta? Ba, ikusten duzunean askoz gehiago da. Beno agur eta beste batera arte!!
|