Ikasi.eu

BIHOTZ GAZTE GOXO

MIHILUZE


Kaixo, jakingo duzuenez, Nerea naiz mezu berri bat sartzeko.

Gaur Mihiluzeri buruz hitz egin nahiko nuke zeren orain dela gutxi ETB-ko saiorik hoberena izendatu baitute. Beno hoberena agian ez baina ikusle gehien izan  duena bai. Beno orain saioa zertan datzan azalduko dizuet.

Lehenengoz, gai bat aukeratuz galdera sorta bat erantzun beharko dute hiru taldeek. Gero, bertsoa abestu, hieroglifikoak asmatu edo mimikaz zerbait egitea aukeratu beharko dute. Ondoren, froga hori eginda talde bat kanporatuko da eta bi bikote geratuko dira eta horiek 4 sms asmatu behar dituzte, sms bakoitzak aztarna bat da geroago objektu bat asmatzeko. Eta azkenik, galtzen duena hurrengo saioan ateratzen da baina joan beharra du gaurkoan, eta beste bikotea beste joko bat egiten du zakua eramateko (metatuta dagoen ditu kantitatea) aukera izango du.        

Beno espero dut informazio hau telesaioa ikusteko gogoak piztea edo bestela hor konpon, marianton.

Telesaila ikusten hasten bazarete bidali iruzkina hona. Eta besterik gabe agur.

AH!Gainera informazio gehiago nahi baduzue sartu ''www.eitb.com/mihiluze''-en eta ikusi web orrialdea. Han jokatu edo bideoak ikusi al dituzu. Eta orain bai AGUR!!