|
Kaixo, lagunok Jon naiz berriro eta ekartzen dut guztiz ikaragarria den bideo bat. Nik ikusi nuenean harrituta geratu nintzen petrifikatuta. Bideoan agertzen den mutikoa deitzen da David eta neskatoa Dania. Daniak egiten du lan gehiena baina David sortu du trukoa. Bi pertsona horiek ateratzen dira kasting batean eta nire ustez irabazi beharko lukete jeje. Eta hemen daukazue beste bideo bat. Aztiaren izena Chris Angel da eta badaude munduko hoberenak baino iruzurrak egiten bera baino hobeagorik beharbada ez, inork baino hobeto egiten ditu eta. Eta amaitzeko munduko aztirik onena: David Copperfield. Hementxe duzue bere trukorik ikusgarrienetako bat: Askatasunaren estatua desagertu-agertu zuenekoa. Ez dakit nola egin duen baino polita eta ikaragarria bai dela. Nonbait bilatuta aurkitu dute erantzun posible bat. Batzuek esaten dute estatua lona batez estali ondoren –publikoa plataforma baten gainean zegoen-, nabaritu gabe plataforma mugitzen dute eta ikusleen ikuspuntua aldatuta ez da estatua ikusten. Geroago, berriro hasierako egoerara bueltatzen dute plataforma eta hor ikusgai, berriro, New York-eko sinboloa. Niri asko gustatzen zait magia eta truko batzuk badakizkit; adibidez, nola zatitu billete bat eta gero ondo dagoela, ez dizuet esango trukoa nolakoa den asko kostatu zaidalako eta ... Agur, eta egun ona izan.
|