|
Kaixo Nerea naiz. Udaberria heltzear dago eta zer jantziko dugu? Orain eskainiko dizuedana pasa den urteko moda (udaberrikoa) da. Ez dago zalantzarik; udaberriak odola aztoratzen du, eta ez hori bakarrik, moda, janzteko era eta, azkenik, arropa ere aztoratzen ditu. 2006. urteko udaberrian marinelen estiloa eramaten zen. Hemen duzu adibide bat: gona eta puntuzko jakaz osaturiko janzkia. Chanelek proposatzen zituen jaka buff batekin, logogrifo bat duen kamiseta, gona bat botoiekin eta sandalia altuak. Praka zulatuak eta marinelen kamiseta marradunak konbinatzea ere proposatzen zuen. ATORRA! Diseinugileei beraien desfileetan asko gustatzen zaizkie atorrak. Denak gardenak dira eta, esaten dutenez, oso politak dira. Adibidez: Brodatutako apaingarriak dituztenak, Angel Schlesseren diseinua. Victorio & Lucchinoren prakak Chanelen lokarri itxurako gerrikoarekin. Francesco Biasiaren larruzko poltsa. Espero dut pixka bat orientatzea udaberri honetan jantzi beharko denaz eta besterik gabe, AGUR!
|