Ikasi.eu

BIHOTZ GAZTE GOXO

Ladron de almas


Kaixo literaturzaleok Kebir nauzue!

Gaur irakurtzen ari naizen liburu bati buruz hitz egingo dizuet: Ladron de almas.

Nobela hau Islandian garatzen da, Reikiavik izeneko hirian konkretuki. Bertan Pora (Zora irakurtzen da) izeneko abokatuak bere bezero baten deia jasotzen du. Jonas du izena, eta kostaldean eraikitako hotel bati gertatu zaion arazoa da bere deiaren arrazoia: eraikinean mamuak daude.

Jonasek Pora gonbidatzen du hotelean geratzera denboraldi batez. Iritsi berria denean hilketa bat gertatzen da: Birna izeneko arkitektoa hilda agertu da hondartzan. Lurralde eta hoteleko jendea hildakoa ezagutzen zuten eta askok hiltzeko arrazoiak bazituzten. Askok mamuak direla pentsatzen dute, abogatuak ez du horretan sinisten gau batean bat ikusten duen arte...