Ikasi.eu

BIHOTZ GAZTE GOXO

FUTBOL INDOOR


Kaixo! Garikoitz nauzue.

Gaur futbol indoorri buruz hitz egingo dizuet. Futbol indoor guretzat berria da. Txapelketa honetan bakarrik parte hartzen dute noizbait ligako txapelketa irabazi dutenek: Real Madril, Atletico Madril, Bartzelona, Athletic, Real Sociedad, Betis, Deportivo, Valentzia eta Sevilla, besteak beste.

 

Txapelketa honetan bakarrik jokatu ahal dute 35 urte baino gehiago dituzten pertsonek, baina salbuespen bat dago, 35 urte baino gutxiago dituzten pertsona ere konbokatu ahal dira baina bakarrik bi jokalari partiduko eta zelaian talde bakoitzeko bat bakarrik egon ahal da.

Zelaia futbol salakoa da eta hormak ditu, hormarekin ere jokatu ahal da. Hormak bakarrik 90 cm neurtzen dituzte eta goitik ateratzen bada baloia kanpora da. Alboko sakeak eskuz eta gerriaren behetik ateratzen dira, baina kornerrak, ordea, hankaz ateratzen dira. Ateak futbol zazpikoak dira. Baloiarekin tamaina, futbol 11-koen eta futbol salakoen artekoa da.

Bueno agur bero bat eta hemen duzue sailkapena eta bideo bat.

 

Imagen