|

Kaixo hemen gaude berriro Natalia, Nagore, Nekane eta Josu. Oraingoan hitz egingo dizuegu gaur ikastolan Euskal Astearen barruan ospatu ditugun herri kirolei buruz. Sei kirol ziren: soka-tira, hankapaluak, zakuak, txingak, lokots bilketa eta giza proba. 1a-ko ikasleok, 1b-ko ikasleen kontra jokatu dugu.
- Sokatira: 8 pertsona jartzen dira sokaren alde bakoitzean eta tiraka hasten dira besteak marratik pasarazi arte. Proba honetan 1ak irabazi egin du.
- Hankapaluak: pertsona batek bi makilen gainean ibili behar du, lasterketa bat egiten. Lasterketa irabasten duena proba gainditzen du eta guk berriro irabazi dugu. Proba hau berezi samarra izan da, 1b taldeko ikasle batek maisu bati kriston golpea eman baitio makilaz -nahi gabe, noski-.
- Zakuak: pisua duten zakuak sorbaldan eraman behar dira, eta lasterketa lehen bukatzen duena irabazlea da; kasu honetan, gu!
- Txingak: hamarna kiloko bi txingekin lasterketa bat egin behar izan dugu. Nahiko zaila izan da! Proba honetan 1b-ko ikasleek irabazi dute.
- Lokotsak: tartekatuta dauden lokots multzoa batzen joan behar da, ahalik eta lasterren besteak irabazi ez dezaten. 1b-ko taldeak irabazi du berriz ere proba honetan!
- Giza proba: bi pertsonek indar handia egin behar dute, beste pertsona bat gurpil baten gainean eramaten dutelako, eta gainera oso azkar ibili behar, lasterketa lehenak bukatzeko. Azken proba honetan 1a-kook irabazi dugu.
Emaitza 4-2koa izan da. Istripu asko gertatu arren, 1a-ko ikasleok irabazi dugu, baina benetan gustatu zaiguna, arratsalde dibertigarri bat pasatu egin dugula izan da! Agur lagunok!
|