|

 Kaixo, liburuzaleok. Oraingo honetan liburu bat gomendatu nahi dizuet: Pijama marradunaz jantzitako mutila. Liburu hau izan daiteke zalantzarik gabe -eta salmentek hala adierazten dute-, pasa den urteko arrakastatsuenetakoa. Hasiera batean, John Boyne, gazte literaturan aritutako autorea, 13 urte azpiko gazteentzat egokia izango zelakoan zegoen baina argitaratzaileak berehala konturatu zen edozein adineko irakurlearengan zirrara berezia sortuko zuela. Istorioan, Bruno izeneko 9 urteko mutila da protagonista. SSren komandante baten semea da; aitak eginbehar berezia jasotzen du eta familia osoarekin etxez aldatzen da. Beraien etxe berria Auschwitz kontzentrazio zelaia izango da. Egoitza berri horretatik umeak hes iak, barrakoiak eta marradun pijamaz jantziriko tristura amaigabeko aurpegidun gizakiak ikusten ditu. Kontaezinezko amaiera duen liburu honek idazkera erraz eta atseginaz istorio hunkigarria borobildu eta apaintzen du, ahaztu behar ez ditugun une eta gerteren gainetik eramaten gaituelarik. Hainbat irakurlerengan egileak holokaustoa bezain larria den gertaerari emandako ikuspegiak mesfidantzak sortu dituen arren, gehiago dira nobela txalotu eta gomendatzen dutenak.
|