|
Kaixo lagunok, Nekane naiz.
Gaur "Fama" telesaioari buruz hitz egingo dizuet. Niri izugarri gustatzen zaizkit honelako programak. "Fama" programa "Cuatro" katean ematen dute astelehenetik ostiralera 3:30-5:30ak arte. Igandeetan ere 9:30-11:30ak arte ematen dute. "Fama"ra joaten diren pertsonek dantzatzen ikasten dute hiru maisurekin. Lehenengo maisua Rafa da, funk irakaslea da. Bigarrenak, Sergiok, street-dance irakasten du eta azkenik Marbellish lirikoko andereñoa. Hala ere, saio hau bukatzear dago; igandean bikoteen finala da eta astelehenean bakarkako finala. Hari buruz zer edo zer gehiago jakin nahi ba duzu, sar zaitez "Fama"ren web orrian. Hortxe aurkituko dituzu guztien izenak, nor den faboritoa ... ETA EZ AHAZTU IGANDEAN FINALA IKUSTEA.
(osorik irakurri)
|