|
Kaixo literaturzaleok, Kebir nauzue!
Oraingo honetan irakurtzen ari naizen liburu bati buruz hitz egingo dizuet: La sombra del viento. Liburu hau duela zazpi urte publikatu zuten arren, orain dela gutxi bere bigarren atala atera denez, birrargitaratu dute. IdazleaK Carlos Ruiz Zafon du izena eta Barcelonan bizi da. Bertan dago kontatua istorioa. Hamar urteko mutiko bati buruz -Daniel- datza guda zibilaren ostean. Danielen aita liburu denda batetan lan egiten du eta bere semeari nahi duen liburua aukeratzeko esaten dio. Denbora joan ahala, Daniel konturatu egiten da pertsona askok bere liburua nahi duela, baina zergatik? Nola da posible gogoko duen liburuaren idazlea mundutik galdurik ibiltzea? Gauza horiek guztiak jakin nahi badituzue, dudarik gabe liburu miresgarri hau irakur ezazue!!
|