Ikasi.eu

BIHOTZ GAZTE GOXO

Marrazoaren erasoa


Kaixo bitxikerizaleak, Kebir nauzue!

Gaur interneten topatu dudan bideo bati buruz hitz egingo dizuet. Bertan Hego Afrikako marrazo zuri batek itsaslehoi bat jaten du. Horko marrazo guztiak oso modu bitxian erasotzen dute: itsasoaren behekalderantz joaten dira eta bat-batean bizkortasun izugarri batez bere animalia jaten dute. Harrapatzeko saltu ikusgarria ematen dute, bere gorputz pisutsua airean inpultsatuz. Sinesten ez badidazue ikus ezazue hau: