Ikasi.eu

BIHOTZ GAZTE GOXO

Michael Jackson Ingalaterrako "tienes talenton"


Kaixo lagunok Kebir nauzue!

Gaur youtuben ikusi dudan bideo bati buruz hitz egingo dizuet.

Bertan Michael Jackon bezala dantzatzen duen gizon bat agertzen da. Bertan dauden ikusleak zoratu egitaen dira bere mugimendu ikusgarriekin, epaileak bezala. Amaieran musika aldatzen da eta bere kide bat gehitzen zaio, bukaera barregarria antzezten.

Zuek zer uste duzue, hurrengo aldira pasatuko direla?


 

(osorik irakurri)

Into the night


Kaixo lagunok, Kebir nauzue!

Gaur oso famatua bihurtu den abesti bati buruz hitz egino dizuet: Into the night. Abesti honen 2 abeslariek Santana Featurin eta Chad Kroeger dute izena.

Bideoa Mexikoko kaleetan zehar grabatua dago. Kontuz abesti honek oso arin hartzeko doinua du eta. Hor doa bideoa eta gozatu:


(osorik irakurri)

FAMA


Kaixo lagunok, Nekane naiz.

Gaur "Fama" telesaioari buruz hitz egingo dizuet. Niri izugarri gustatzen zaizkit honelako programak.

"Fama" programa "Cuatro" katean ematen dute astelehenetik ostiralera 3:30-5:30ak arte. Igandeetan ere 9:30-11:30ak arte ematen dute. "Fama"ra joaten diren pertsonek dantzatzen ikasten dute hiru maisurekin.

Lehenengo maisua Rafa da, funk irakaslea da. Bigarrenak, Sergiok,  street-dance irakasten du eta azkenik Marbellish lirikoko andereñoa.

Hala ere, saio hau bukatzear dago; igandean bikoteen finala da eta astelehenean bakarkako finala.

Hari buruz zer edo zer gehiago jakin nahi ba duzu, sar zaitez "Fama"ren web orrian. Hortxe aurkituko dituzu guztien izenak, nor den faboritoa ... 

ETA EZ AHAZTU IGANDEAN FINALA IKUSTEA.


 

(osorik irakurri)

Break Dance


Kaixo berriro guztioi. Jon naiz.

Orain  breakdance dantza mota bat da. Dantza hau oso polita da;  niri, behintzat,  asko gustatzen zait. Hala ere, ezin da konparatu gimnasiarekin; nik gimnasia izugarri dut gogoko.

Beno, breakdance mugimendu oso bitxiak ditu:

  • Footwork
  • Freezes
  • Erlojua
  • ...

Gimnasian dauden beste gauza batzuk ere aurki ditzakegu dantza mota honetan:

Mortal, boltereta bat ulertzeko, pasatu aldaka zure buru gainetik eta gero, zirkunferentzia bat eginez, azkenean amaitu oinez.

  • Barami, mortala eta bira erdia.
  • Rudi, mortala eta bira osoa
  • Amaitzeko, back, mortal bat baina atzera.

Breakdance-n badaude mugimendu gehiago baina horietan oinarritzen da.

Amaitzeko gaurkoz bideo hau utziko dizuet:

 

 


(osorik irakurri)

Tumbling-a


Kaixo lagunok Jon naiz

Gaurko  honetan ekartzen dizuet Tumbling izeneko kirol polit bat. Gimnasian dago oinarrituta. Kirol honek elkartzen ditu ohe elastikoa eta doble minitramp. Kirola nahiko oso zehatza da, epaile asko daude eta eduki behar duzu dena tinko, puntak estiratuak , ez ukitu ertzak... Bua oso zehatzak.

Mugimenduak asko dira. Nik esango dizkizuet dakidanak:

  • Mortal, boltereta bat.
  • Barami; mortala eta bira erdi.
  • Rudi, mortal eta bira osoa.
  • Back, mortal atzera.
  • Rudi atzera, izenak berak esaten du rudi bat atzera.
  • Doble mortal, bi mortal
  • Flyflish: bi mortal eta amaitzeko bira erdi (mortal-barami)

Beno, ikusteko apur bat nolakoa den hona hemen bideo hau:


Agur, eta egun ona izan.


(osorik irakurri)

Iratiren sekretua


Kaixo lagunak. Jada ezagutzen duzuen Nerea nauzue eta klaserako egin behar izan nuen ipuina aurkeztuko dizuet "Iratiren  sekretua".  

Irati oso neskato jatorra da. Alaia eta oso eskuzabala; horregatik, ditu hainbeste lagun edo adiskide.  Neskatoa sentikorra, baikorra eta abar da. Bederatzi urteko neskato normala da, argala, ez oso altua, ile beltzekoa…  Baina horretaz aparte badu bere gauza neskato honek; irakurtzea asko gustatzen zaionez, oso argia da eta inork ez dakizkien gauzak dakizki…   

Egun batean etxera heltzerakoan bere logelara joan zen eta liburu potolo-potolo eta zahar bat hartu zuen ohe-azpitik. Eta honela esan zuen:  

-Mesedez erakutsi iezadazu hartu behar dudan bidea, agente jauna.  

ImagenImagenBai, bai, ondo entzun duzue!. Gure neskatoa, espioia da! Eta bere agenteari espioien kitt-a eskatu eta Egiptora joan zen misio bat betetzera bere agenteak eskatu zion bezala. Baina ez da hain erraza izango zeren Shark Doktorea bazegoen jada bere maltzurkeriak egiteko prest. Shark beti dago gauzak pil-pilean jartzeko prest. Oso gizaki gaiztoa da eta ez da erraz errenditzen…     

    Irati hegazkina hartu eta lasterrera ailegatu zen. Eta bere misioa zein zen galdetu zion bere agenteari:   

-Jada hemen nago, eta orain, galdera bakarra, zer egin behar dut?      

-Kobazulo zahar bat aurkitu egin behar duzu. Horretarako hiru piramide famatuengana joan eta gero deitu iezadazu -erantzun zuen.   

 -Ondo da, ikusi arte, agente jauna.    

Irati, esan bezala, martxan jarri zen bere motxila pisutsuarekin batera. Baina bera ez zuen kontuan hartu, Shark doktorea hortik hurbil egongo zela eta sorpresa bat eman zuen:  

-Berriro elkartu egiten gara, polit hori -esan zuen doktoreak. 

-Utz iezadazu bakean ziztrin halakoa! -izan zen bere erantzuna.

-Badakit denbora asko daramazula oinez eta hori aprobetxatu egin behar da ezta? -xuxurlatu zuen Shark doktorea.

-Ez, mesedez, ez -erantzun zuen Iratik. 

-Bai!! IZPI UTRAPOTENTEAK!!!! 

Eta orduan Iratik protektorea erabilita soilik bultzakada ederra eman zion eta mesedea  egin zion zeren hiru piramideen alboan bukatu zen.   Eta esan bezala bere agenteari deitu zion eta uste dut gauza inportantea ezan beharko ziola.

-Kaixo esan didazun bezala, deitu egin dizut. 

-Bai eta berri txar bat dut zuretzat…-dio agenteak aurpegi txarrarekin. 

-Zer ba? -erantzun zuen urduri. 

-Beno, ba, bilatzen gauden altxorra piramide barruan dagoela -esan zuen. 

-Zer? Baina ezin naiz horra barrura sartu. Debekatuta dago!   

-Badakit baina irteeraren bat bilatu beharko duzu. 

-Beno, ongi da, baina material gehiago beharko dut -dio neskatoak. 

- Ongi da. Zer behar duzu? -galdetu zion. 

-Soka bat eta beste linterna bat. 

-Ongi da, oraintxe goaz -erantzun zuen.

Eta agindu bezala hortxe zeuden, eskatutako materiala emateko. 

-Ezkerrik asko -dio Iratik.

-Ez dago zergatik, eta zorte on! Beno joan beharra dut agur. 

-Agur! 

Gaua heltzear zegoen. Zaintzaileak lokartu egin zirenean, Irati goiko partetik sartzea erabaki zuen. Eta soilik minutu pare baten ostean bazegoen jada piramidearen barruan, eta horrexegatik lanean hasi zen.  Bera uste zuena baina errazagoa izan zen barrura sartzea, eta zerbait arraroa gertatzen ari zela susmatu zuen. Eta egia zen; bidean tranpa pila batekin aurkitu zen eta batean hil edo biziko une bat izan zuen, bera trankil-trankil zegoelako eta bat-batean lurra erortzen hasi zen eta ia-ia jauzi egin zen heldu zion zuen makila  hantze egon ez balitz. Baina makila hori, ez zen edonolako makila zeren hori beherantz sakatzean ate bat ireki zen, eta hara nor zegoen, gure Shark doktorea altxorra hartzeko prest.  

-Ez hartu!!! -oihukatu zuen Irati bat-batean, bera bazekielako zerbait gertatuko zela. 

Baina berandu zen; altxorra bere eskuetan zegoen jada. Eta pentsatu baino lehen Iratik bere detektibeen defentsa hartu eta  ez zitzaion harri bat ere ez gainean erori, eta ez Shark doktoreari bezala. Doktorea ondoezik zegoen eta orduan Irati handik ateratzen lagundu zion. Ateratzea oso erraza zen. Eta jada kanpoan zeudela, Iratik agenteari deitu zion eta dena kontatu zion.   

Jada eguna zen eta Iratiren ekipo guztia etorri eta prentsari deitu zioten altxorraren berria emateko. Azkenean dena ondo atera zen, Shark doktorea izan ezik, orain ospitalean dago ingresatuta. Baina ez kezkatu zeren Irati eta bere agentea ostiralero bisitatzera joaten baitira. Eta logikoa denez Iratiren klasekideak konturatu egin ziren Iratik zeukan sekretuari buruz eta hilabete oso batean hoberena zela pentsatzen  egon ziren baina gero dena lehenengo tokira heldu zen.  

Baina Irati beti bezala egiten zuen. Misioak egiteari ez zion utzi asko gustatzen zaiolako eta hori egitea bere gustuko delako.  

Eta horrela geratu da istorio hau lehen hasi den moduan guztiok normal-normal, beti bezala. Baina hau gertatu ondoren Iratik bere misioak egiten jarraitu zuen. Eta Shark doktorea ospitaletik ateratzean zientzialari egin zen, eta urte batzuk pasatu ondoren Irati agente sekretu izendatu zuten Europako enpresarik garrantzitsuenean.   

Horrela bukatu zen, guztiak pozik. 

Espero dut gustukoa izatea eta ori horrela bada bidali iruzkin bat.  


(osorik irakurri)

Munduaren amaierako konkistatzailea (el conquistador del fin del mundo)


Kaixo lagunok, Nerea nauzue eta gaur ETB 2ko programa batez hitz egingo dut: Munduko amaierako konkistatzailea (el conquistador del fin del mundo) Julian Iantzik aurkeztutakoa.

Pasa den asteleheneko saioan Eguzkik lortu du inmunitatea. Telesaio honetan bi talde daude (Pumak eta Condorrak) eta bi taldeek bata bestearen kontra jokatzen zuten ea zein talde irabazten zuen inmunitatea; horregatik, inmunitate jokoa deitzen zaio. inmunitate jokoa irabazten duenak ez du inor taldetik bota beharko eta ikurrina irabazten du, baina, galtzean, taldeko norbaitek joan beharko du.

 

Inmunitate jokoak asko eta mota askotakoak egon dira :

      * Eskalada egin eta gero rappel.

     

       * Tren bat arrastaka eraman.

      * Soka tira traineren bitartez.  

Baina ez hauek bakarrik, askoz gehiago egon dira baina ez dut luzatu nahi eta agur esateko ordua iritsi zait.

 

Horregatik agur esan beharko. AGUR baina ez betirako.


(osorik irakurri)

Pijama marradunaz jantzitako mutila


Imagen

ImagenImagenKaixo, liburuzaleok. Oraingo honetan liburu bat gomendatu nahi dizuet: Pijama marradunaz jantzitako mutila.

 
Liburu hau izan daiteke zalantzarik gabe -eta salmentek hala adierazten dute-, pasa den urteko arrakastatsuenetakoa.
 
Hasiera batean, John Boyne, gazte literaturan aritutako autorea, 13 urte azpiko gazteentzat egokia izango zelakoan zegoen baina argitaratzaileak berehala konturatu zen edozein adineko irakurlearengan zirrara berezia sortuko zuela.

 
Istorioan, Bruno izeneko 9 urteko mutila da protagonista. SSren komandante baten semea da; aitak eginbehar berezia jasotzen du eta familia osoarekin etxez aldatzen da. Beraien etxe berria Auschwitz kontzentrazio zelaia izango da. Egoitza berri horretatik umeak hesiak, barrakoiak eta marradun pijamaz jantziriko tristura amaigabeko aurpegidun gizakiak ikusten ditu.
 
Kontaezinezko amaiera duen liburu honek idazkera erraz eta atseginaz istorio hunkigarria borobildu eta apaintzen du, ahaztu behar ez ditugun une eta gerteren gainetik eramaten gaituelarik. Hainbat irakurlerengan egileak holokaustoa bezain larria den gertaerari emandako ikuspegiak mesfidantzak sortu dituen arren, gehiago dira nobela txalotu eta gomendatzen dutenak.


 

(osorik irakurri)

NACH


Kaixo lagunok. Jon naiz.

Lehiaketa bukatzear dago baina gelan blog-arekin aurrera jarraitzea erabaki dugu. Hemendik aurrera – gainera, orain oporretan gaude - ez dugu hainbeste tentsiorik izango mezuak sartzerakoan baina ikasitakoa aprobetxatuz gure gauzekin blog ederra mantendu ahal dugu .

Nire gaurko mezuan Nach dakart. Rap musikako abeslaria da. Berak 8 cd egin ditu eta niri asko gustatzen zaizkit eta hauek dira:

 Beno gizon honek gazteleraz abesten du baina hemen utziko dizuet nire gustukoen abestia:



 

(osorik irakurri)

Herri kirokak Euskal Astean

Imagen


Kaixo hemen gaude berriro Natalia, Nagore, Nekane eta Josu.

ImagenOraingoan hitz egingo dizuegu gaur ikastolan Euskal Astearen barruan ospatu ditugun herri kirolei buruz. Sei kirol ziren: soka-tira, hankapaluak, zakuak, txingak, lokots bilketa eta giza proba. 1a-ko ikasleok, 1b-ko ikasleen kontra jokatu dugu.

  • Sokatira: 8 pertsona jartzen dira sokaren alde bakoitzean eta tiraka hasten dira besteak marratik pasarazi arte. Proba honetan 1ak irabazi egin du.
  • Hankapaluak: pertsona batek bi makilen gainean ibili behar du, lasterketa bat egiten. Lasterketa irabasten duena proba gainditzen du eta guk berriro irabazi dugu. Proba hau berezi samarra izan da, 1b taldeko ikasle batek maisu bati kriston golpea eman baitio makilaz -nahi gabe, noski-.
  • Zakuak: pisua duten zakuak sorbaldan eraman behar dira, eta lasterketa lehen bukatzen duena irabazlea da; kasu honetan, gu!
  • Txingak: hamarna kiloko bi txingekin lasterketa bat egin behar izan dugu. Nahiko zaila izan da! Proba honetan 1b-ko ikasleek irabazi dute.
  • Lokotsak: tartekatuta dauden lokots multzoa batzen joan behar da, ahalik eta lasterren besteak irabazi ez dezaten. 1b-ko taldeak irabazi du berriz ere proba honetan!
  • Giza proba: bi pertsonek indar handia egin behar dute, beste pertsona bat gurpil baten gainean eramaten dutelako, eta gainera oso azkar ibili behar, lasterketa lehenak bukatzeko. Azken proba honetan 1a-kook irabazi dugu.

Emaitza 4-2koa izan da. Istripu asko gertatu arren, 1a-ko ikasleok irabazi dugu, baina benetan gustatu zaiguna, arratsalde dibertigarri bat pasatu egin dugula izan da!

Agur lagunok! 


(osorik irakurri)

<< Aurreko orrialdeaHurrengo orrialdea >>