Ikasi.eu

BIHOTZ GAZTE GOXO

Marrazoaren erasoa


Kaixo bitxikerizaleak, Kebir nauzue!

Gaur interneten topatu dudan bideo bati buruz hitz egingo dizuet. Bertan Hego Afrikako marrazo zuri batek itsaslehoi bat jaten du. Horko marrazo guztiak oso modu bitxian erasotzen dute: itsasoaren behekalderantz joaten dira eta bat-batean bizkortasun izugarri batez bere animalia jaten dute. Harrapatzeko saltu ikusgarria ematen dute, bere gorputz pisutsua airean inpultsatuz. Sinesten ez badidazue ikus ezazue hau:

 


 

(osorik irakurri)

Michael Jackson Ingalaterrako "tienes talenton"


Kaixo lagunok Kebir nauzue!

Gaur youtuben ikusi dudan bideo bati buruz hitz egingo dizuet.

Bertan Michael Jackon bezala dantzatzen duen gizon bat agertzen da. Bertan dauden ikusleak zoratu egitaen dira bere mugimendu ikusgarriekin, epaileak bezala. Amaieran musika aldatzen da eta bere kide bat gehitzen zaio, bukaera barregarria antzezten.

Zuek zer uste duzue, hurrengo aldira pasatuko direla?


 

(osorik irakurri)

MAGIA


Kaixo, lagunok Jon naiz berriro eta ekartzen dut guztiz ikaragarria den bideo bat. Nik ikusi nuenean harrituta geratu nintzen petrifikatuta.

Bideoan agertzen den mutikoa deitzen da David eta neskatoa Dania. Daniak egiten du lan gehiena baina David sortu du trukoa. Bi pertsona horiek ateratzen dira kasting batean eta nire ustez irabazi beharko lukete jeje.

 



Eta hemen daukazue beste bideo bat. Aztiaren izena  Chris Angel da eta badaude munduko hoberenak baino iruzurrak egiten bera baino hobeagorik beharbada ez, inork baino hobeto egiten ditu eta.



Eta amaitzeko munduko aztirik onena: David Copperfield. Hementxe duzue bere trukorik ikusgarrienetako bat: Askatasunaren estatua desagertu-agertu zuenekoa. Ez dakit nola egin duen baino polita eta ikaragarria bai dela.

 

Nonbait bilatuta aurkitu dute erantzun posible bat. Batzuek esaten dute estatua lona batez estali ondoren –publikoa plataforma baten gainean zegoen-, nabaritu gabe plataforma mugitzen dute eta ikusleen ikuspuntua aldatuta ez da estatua ikusten. Geroago, berriro hasierako egoerara bueltatzen dute plataforma eta hor ikusgai, berriro, New York-eko sinboloa.

 



Niri asko gustatzen zait magia  eta truko batzuk badakizkit; adibidez, nola zatitu billete bat eta gero ondo dagoela, ez dizuet esango trukoa nolakoa den  asko kostatu zaidalako eta ...

 Agur, eta egun ona izan.

 


 

(osorik irakurri)

Hainbat efemeride


Kaixo Arantza naiz eta aste honetako efemeride  batzuk esango dizkizuet: 

1974.eko martxoaren 8an, Pariseko aeropurtua inauguratu zuten (Charles de Gaulle)

 

1934.eko martxoaren 9an jaio zen Yuri Gagarin astronauta
 

1887.eko martxoaren 13an jaio zen Juan Gris  margolaria

 

1980.eko martxoaren  14an hil zen Felix Rodriguez de la Fuente, hegazkin iztripu batean

 

 

 

 


(osorik irakurri)

Bill Gates


Aupa lagunok! Nagore naiz berriz ere!

Ez duzue inoiz pentsatu mundua oso txarto banatuta dagoela? Adibide bat Bill Gates-ek duen etxea da. Guk igerilekura joan nahi dugunean dena prestatu behar dugu, arropa jantzi behar dugu... eta bera bi eskailera jaitzi eta bere igerileku pribatuan dago. Baietz amorrua ematen duela?? Eta guk lau pertsonentzako aulkiak ditugunean, edo gehienez jota sei pertsonentzako, bera hogeita lau pertsonentzako eserlekuak ditu!

 Igerileku pribatua du, garaje pribatua, tenis pista pribatua, liburutegi pribatua, eta hainbat gauza gehiago, guk mila urtetan ezin izango genituenak eduki. Bai txarto banatuta dagoela mundua!!  

 


 

(osorik irakurri)

ANIMALIA ARRAROAK (azkenaurrekoa)


Kaixo Estibaliz nauzue!

Gaur animali arrraro bat dakart.

Eta pentsatuko duzue, zer da hau?

Ba "animali" hau Indonesiako sagua da.

  

Eta honek arkume bat da, eta ezetz jakin zenbat hanka duen? Ba BOST!!!

Hainbat animali arraro daude eta beste bat baduzue mezu bat bidali. 


(osorik irakurri)

NORAINO IGOTZEN DIRA GLOBOAK?


Kaixo berriz ere Nerea nauzue:   

Gaur noraino igotzen diren puxikak azalduko dizuet.

Gasen ezaugarrietariko bat da dauden ontziaren espazio osoa betetzen dutela. Puxika oraindik airean ez badago eta helio gasez puztuta badago, puxika hori baldintza fisiko batzuen menpe egongo da: gasak bolumena okupatzen du, presioa izango du, eta kanpoaldetik atmosfera presioaren menpe egongo da. Puxika askatzen denean , atmosfera presioa gutxituz joango da altuera hartzen duen heinean, eta gasa puxika barruan hedatzeko erresistentzia txikiagoa izango du. Puxikaren ahoko zulotik ihes egiten ez badu, puxika airean eztanda egin dezake.   

Beno espero dut informazio hau zerbaitetarako balio izana eta agur esateko globoz egindako argazki honekin utziko zaituztet:

 



(osorik irakurri)

OHITURA EZBERDINAK


Kaixo lagunok! 

      Nerea nauzue berriz ere, oraingo honetan, herrialde desberdinetan urte berria nola ospatzen den azalduko dizuet:  

Italian: Euskal Herriko hainbat etxeetan, hamabi mahats ale jaten dira Urteberria ondo ospatzeko. Italian ez. Italian dilistak jaten dituzte. Ginera, Erroman eta Napolin urte zaharra igaro delako traste zahar mordoa botatzen dute leihotik behera; Urte-berria berritasunez hasteko edo. 

Eskandinavian: Norvegian, Suedian, Finlandian eta Danimarkan itsasoak dira Gabonetako eta basoz eta lakuz betetako lurrak dira; betan bizi dira iratxoak. Afalostean, zuhaitzeko argiak piztu eta Julenisse eguberriko iratxoaren zain egoten dira. 

Japonian: Urteko asken egunean, japoniarrek etxeko garbiketak egiten dituzte. Zorrak kendu, jantziak berritu eta etxebizitza txukundu eta garbitu. Hiru horiek dira japoniarren egin beharrak urte berria hasi orduko. Gero, familia osoak afaldu egiten du. Baina kanpaiak jo orduko santutegira joaten dira. 

Brasilgo kostaldean: Rio de Janeiron bizi direnek opariz eta lorez betetako txalupak eskaintzen dizkiote itsasoari. Urak txalupak eramaten baditu, seinale ona omen da; Yemanja jainkosak Urte Berriari bedeinkapena eman dion seinale, alegia.

Beno gaurkoz bukatua daukat nire lana eta kontuan izan hau egiazkoa dela; ez zaituztet engainatuko!!  


 

(osorik irakurri)

Txakurra ala gizona?


Kaixo berriz ere lagunak:

Hemen nago berriz ere, Unai naiz eta oraingoan argazki bat dut zuentzat. Sarean surfeatzen aurkitu dudan argazki bat da, eta benetan arraroa da. Ez dakigu ia txakur edo gizon bat den, baina gauza bat bai dugula ziur: ez dela planeta honetakoa.

Mesedez, honelako bat kalen aurkitzen baduzue, ez hartu ezta etxera eraman ere.

 

 

Agur, baina ez betiko.


(osorik irakurri)

STUMPY AHATEA


Kaixo Lagunok! Nagore naiz.

Badakit arraroa dela ahate bat lau hankekin ikustea, baina konprobatu egin dugu miraria gertatu egin dela. Stumpy ahatea jaio zenean lau hanka zituela ikusi zuten. Stumpy ahate jaioberria da eta ahate normala izango zen lau hanka izango ez bazituen.

Stumpy ahatea gure idolo handi bat izango da! Esan dugun bezala ahatea lau hanka ditu, baina harresi batean trabatuta gelditzearen ondorioz hanka bat moztu behar izan diote. Ahate gaixoa...!

pato-con-4-patas.jpg


(osorik irakurri)

Hurrengo orrialdea >>