Ikasi.eu

BIHOTZ GAZTE GOXO

Almudena cid


Kaixo lagunok. Nerea naiz eta oso pozik nago blog irabazlea izan garelako baina mezu honetan ez dut horretaz hitz egin nahi urte honetan joko olinpikoak jokatzen dira eta gimnasia erritmikoaren partez hemendik Almudena Cid joango baita.

Berak oso ondo egiten du gimnasia eta munduko onenetarikoa da. Txapelketa askotan egon da eta orain esango dizuet  baina hauek ez dira izan guztiak, inolaz ere:


  • 7 alditan Españako irabazle absolutua
  • 8 alditan mundialeko finalista
  • 10 alditan Europako finalista 

Eta askoz gehiago. Bera hasi zenean 7 urte zituen eta orain 28rekin badoa joko olinpikoetara. Berak gimnasia egiteaz aparte beste kirol batzuk baditu gustuko; adibidez: patinaje artistikoa, igeriketa sinkronizatua … 


 

(osorik irakurri)

Harrijasoketa


Kaixo. Ni Victor naiz eta harrijasoketari buruz hitz egingo dizuet.

ZERTAN DATZA?

Arautegiak dioenez, honexetan gauzatzen da joku hau, laburbilduz: pertsona batek, bakarka edo beste batekin lehian eta txandaka, inolako tresneria edo makina laguntzailerik gabe, ahal duen adina aldiz harria bizkarreratu behar du, aldez aurretik tinkaturiko pisu eta egiturak errespetatuz. Hor dago gakoa, beraz.

Euskal herrian aspaldidanik zaletasun handia izan dugu jolas hau bezlako kirolekin. Gehienek lotura estua dute aspaldian geneukan eguneroko bizimoduarekin: aizkora, basoetako lanarekin; harrijasoketa, harrobian egindakoarekin; arraunketa, arrantzarekin ... eta abar.

Guregan ospe handia hartu zuen Perurena harrajasotzailea. Geroago horren markak hautsi zituen Saralegi. Gaur egun perurenaren semea den Inazio bere aitarena gailendu nahian dabil. Hona hemen bere erakustaldi bat: 230 kg. esku batez.

 


 


(osorik irakurri)

Tumbling-a


Kaixo lagunok Jon naiz

Gaurko  honetan ekartzen dizuet Tumbling izeneko kirol polit bat. Gimnasian dago oinarrituta. Kirol honek elkartzen ditu ohe elastikoa eta doble minitramp. Kirola nahiko oso zehatza da, epaile asko daude eta eduki behar duzu dena tinko, puntak estiratuak , ez ukitu ertzak... Bua oso zehatzak.

Mugimenduak asko dira. Nik esango dizkizuet dakidanak:

  • Mortal, boltereta bat.
  • Barami; mortala eta bira erdi.
  • Rudi, mortal eta bira osoa.
  • Back, mortal atzera.
  • Rudi atzera, izenak berak esaten du rudi bat atzera.
  • Doble mortal, bi mortal
  • Flyflish: bi mortal eta amaitzeko bira erdi (mortal-barami)

Beno, ikusteko apur bat nolakoa den hona hemen bideo hau:


Agur, eta egun ona izan.


(osorik irakurri)

Herri kirokak Euskal Astean

Imagen


Kaixo hemen gaude berriro Natalia, Nagore, Nekane eta Josu.

ImagenOraingoan hitz egingo dizuegu gaur ikastolan Euskal Astearen barruan ospatu ditugun herri kirolei buruz. Sei kirol ziren: soka-tira, hankapaluak, zakuak, txingak, lokots bilketa eta giza proba. 1a-ko ikasleok, 1b-ko ikasleen kontra jokatu dugu.

  • Sokatira: 8 pertsona jartzen dira sokaren alde bakoitzean eta tiraka hasten dira besteak marratik pasarazi arte. Proba honetan 1ak irabazi egin du.
  • Hankapaluak: pertsona batek bi makilen gainean ibili behar du, lasterketa bat egiten. Lasterketa irabasten duena proba gainditzen du eta guk berriro irabazi dugu. Proba hau berezi samarra izan da, 1b taldeko ikasle batek maisu bati kriston golpea eman baitio makilaz -nahi gabe, noski-.
  • Zakuak: pisua duten zakuak sorbaldan eraman behar dira, eta lasterketa lehen bukatzen duena irabazlea da; kasu honetan, gu!
  • Txingak: hamarna kiloko bi txingekin lasterketa bat egin behar izan dugu. Nahiko zaila izan da! Proba honetan 1b-ko ikasleek irabazi dute.
  • Lokotsak: tartekatuta dauden lokots multzoa batzen joan behar da, ahalik eta lasterren besteak irabazi ez dezaten. 1b-ko taldeak irabazi du berriz ere proba honetan!
  • Giza proba: bi pertsonek indar handia egin behar dute, beste pertsona bat gurpil baten gainean eramaten dutelako, eta gainera oso azkar ibili behar, lasterketa lehenak bukatzeko. Azken proba honetan 1a-kook irabazi dugu.

Emaitza 4-2koa izan da. Istripu asko gertatu arren, 1a-ko ikasleok irabazi dugu, baina benetan gustatu zaiguna, arratsalde dibertigarri bat pasatu egin dugula izan da!

Agur lagunok! 


(osorik irakurri)

Athletik eta Betis


Kaixo berriro ere, Iskander nauzue. 

Dakizuenez asteburu honetan Athletikek Betisen kontra jolasten du Manuel Ruiz de Lopera futbol zelaian eta guztiok dakigunez irabaziko du. Ni seguru nago animatu nahi duzuela eta, beraz, Athletiken argazki bat jarriko dizuet.

Ba al dakizue Athletikek 13garren lekuan kokatuta dagoela? Urte honetan ez, baina datorren urtean champions-eko postuetan kokatuko da. Bueno ba noa eta hurrengorarte.

                                         



(osorik irakurri)

FUTBOL INDOOR


Kaixo! Garikoitz nauzue.

Gaur futbol indoorri buruz hitz egingo dizuet. Futbol indoor guretzat berria da. Txapelketa honetan bakarrik parte hartzen dute noizbait ligako txapelketa irabazi dutenek: Real Madril, Atletico Madril, Bartzelona, Athletic, Real Sociedad, Betis, Deportivo, Valentzia eta Sevilla, besteak beste.

 

Txapelketa honetan bakarrik jokatu ahal dute 35 urte baino gehiago dituzten pertsonek, baina salbuespen bat dago, 35 urte baino gutxiago dituzten pertsona ere konbokatu ahal dira baina bakarrik bi jokalari partiduko eta zelaian talde bakoitzeko bat bakarrik egon ahal da.

Zelaia futbol salakoa da eta hormak ditu, hormarekin ere jokatu ahal da. Hormak bakarrik 90 cm neurtzen dituzte eta goitik ateratzen bada baloia kanpora da. Alboko sakeak eskuz eta gerriaren behetik ateratzen dira, baina kornerrak, ordea, hankaz ateratzen dira. Ateak futbol zazpikoak dira. Baloiarekin tamaina, futbol 11-koen eta futbol salakoen artekoa da.

Bueno agur bero bat eta hemen duzue sailkapena eta bideo bat.

 

Imagen
 

 


(osorik irakurri)

Historiako hiru golik onenak 1


Zlatan Ibrahimovic-ek Ajax-ean jolasten zuen bitartean gol asko sartu zituen. Borusiaren kontran jolastutako partido batean gol zoragarri bat sartu zuen, gol honen garrantzia ez zen oso handia izan; bakarrik partida irabazi zuten. Gozatu artelan honetaz:

 


Gol ederra benetan! Hala ere, historian ospetsuen egin zen gola Maradonak, Argentinako selekzioan zegoelarik, Ingalaterrari egindakoa izan daiteke. Gogoratu mundial hori baino lehenago Argentina eta Britainia Handiak gerra izan zutela Malvinas uharteak zirela eta. Hainbatek mendekutzat hartu zuen gola. Hona hemen bideo eta narrazio hunkigarria:
 
 
 
Orain konparatu Messik Getaferi sartutako gol honekin:
 

 

(osorik irakurri)

SNOWBOARD


Kaixo Unai naiz eta snowboard-i buruzko informazioa zuek ere edukitzea nahiko nuke MATERIALAK

OHOLA
Snowboard-eko ohola kirol honen %100 da. Hauek dira snowboard taularen atalak:

  • Nose: (muturra) taularen aurrealdea beharrezkoa da taula astiro labaintzeko arazorik gabe.
  • Waist: taularen alde estuagoa (erdialdea)
  • Cola: taularen atzealdea. Atzeko oinaren atzean. Batzuetan atzealdea eta aurrealdea berdin neurtzen dute.
  • Bazterrak: burdinaz eginda dago taularen abiadura kontrolatzeko balio du.
  • Euskarriak: taulara torlojuz lotuta. Bota eta taularen espazio proportzionatu egiten dute. Hau aurrerakuntza handia izan zen segurtasun eta kontrol gehiago duzulako.
  • Base: Taularen azalera labainkorra. Material basikoa polietilenoa da. Hainbat base desberdin daude.
  • Sidewall: segurtasuna ematen die taularen bi aldeei eta barruko materialari.
  • Leash: segurtasun elementua. Aurrealdean jartzen den oina aseguratzeko.

JANZKERA

Janzteko orduan geruzak ezberdintzen dira:

Lehenengo geruzan: barruko arropa (kamisetak). Denbora osoan gorputzera itsatsita egon behar du azala lehor eta bero mantentzeko.

Bigarren kapa: jertseiak, forro polarrak…

Hirugarren kapa: monoak, prakak, anorakak, mintz irazkorrak…

BEROKETA

Beroketa egitean hainbat modu daude baino askotan erabiltzen dena hau da: lehenengo irteera edo lasterketa txiki batzuk egitea. Gero luzaketa batzuk egitea. Muskuluak tiratu egin behar du baina ez gehiegi. Beroketa progresiboa izan behar du; leunetik gogorrera, alegia.

 


 


(osorik irakurri)

Athletic


Kaixo lagunok hemen berriro ere Iskander nauzue.

Dakizuenez Athleticek Madrilgo Atleticoren kontrako partidua gainditu zuen, nahiz eta partiduan galtzen hasi, Athleticek animatu zen eta guztiok nahi genuena egin zuen, irabazi.

Asteburu honetako partiduan irabazi egingo du eta gainera San Mamesen jolasten duenez, guk guztiok animatu egingo dugu. Aupa Athletic. Beno utzi behar zaituztet eta zuek pozteko argazi bat jarriko dizuet.

                 



(osorik irakurri)

MOTOKROS


Kaixo berriz ere lagunok, jada ezagutzen duzuen Nerea naiz.

Gaur motokrosari buruz hitz egitera etorri nahiz. Kirol honek esfortzu, kontzentrazio, entrenamendu asko, trebetasuna behar ditu.  Kirol hau praktikatzen dutenek orduak eta orduak egiten dituzte egunero oso onak izatera heltzeko eta ez hori bakarrik zeren jende asko eta asko ospitalean baitaude kirol honen gaitik. Mundu osoan egiten den kirola da eta leku askotan praktikatu ohi dute.

Honez gain, oso garrantzitsua da mutilek zein neskek praktikatu ahal dutela.

Beno jada agur esateko ordua daukagu eta argazki hauekin agurtuko zaituztet:


     

 


(osorik irakurri)

Hurrengo orrialdea >>