Ikasi.eu

BIHOTZ GAZTE GOXO

BILBAO BASKET


Kaixo Unai  nauzue eta saskibaloia asko gustatzen zaidanez hor doa Bilbao Basketi buruzko informazioa:

Bilbao Basket taldeak aurten denboraldi oso ona egin ostean, bere historian lehenengoz errege kopara klasifikatzea lortu egin zuen. Otsailaren zazpian Bartzelonaren aurka jolastu zuen eta asko sufritu ondoren, Bartzelona puntu batez hartu zuen menpe. Ondoren finalerdietan Bilbao Basketi Tau Baskoniaren kontra jokatzea tokatu zitzaion. Partidua momentu guztietan berdinduta egon zen baina azkenean partidua Tauren aldera joan zen (68-66). Finalean Tau-k DKV- ren kontra jokatu zuen eta DKV izan zen errege kopako garailea.



(osorik irakurri)

Taekwondo-a


Kaixo, Itxaso naiz eta oso gustoko dudan taekwondo-ari buruzko komentario bat egin nahi nueke.

Kirolen artean, hau arte martzial bat da. Defentsarako erabili ahal duzu kirol hau. Zure trebeziaren arabaera, maila batzuetan sailkatzen da eta maila bakoitzak badu bere gerriko bana:

  • Zuria
  • Zuria eta horia
  • Horia
  • Horia eta laranja
  • Laranja
  • Laranja eta berdea
  • Berdea
  • Berdea eta urdina
  • Urdina
  • Urdina eta marroia
  • Marroia
  • Gorria eta beltza
  • Beltza

Nik taekwondo-a egiten dut eta gerriko urdina dut. Nire irakasleak urrezko bi, 3 zilarrezko eta 6 brontzezko domina ditu.


(osorik irakurri)

Eskalada


Kirol EskaladaKaixo ni Nerea nauzue eta kirola asko gustatzen zait; batez ere, eskalada. Eta hemen sartu dudan informazio honekin nabari da ezta?

Kirol eskalada

Duela hogei bat urte sortu zen modalitate hau da, egun, gehien praktikatzen dena. 10-30 metro bitarteko horma ertainetan egiten da eta, hormak zailtasun maila desberdinekoak izan daitekeenez, hasiberriek ere praktika dezakete. Hormak ekipatuta egon ohi dira, eta behetik ere aseguratzen da. Hortaz, bi lagun behar dira eskalada mota honetarako, eta hau da, hain zuzen, eskalada eskoletan nagusiki praktikatzen dena.

Izotz eskalada

Izotzak estalitako hormetan praktikatzen den eskalada mota da, pioletaren eta kranpoien laguntzaz. Zati izoztuak eta izotzik gabeak tartekatzen direnean, eskalada mistoa esan ohi zaio.

  

 Eskalada klasikoa

Eskalada klasiko edo askearen helburua bidea ahalik eta finkatze puntu artifizial gutxien erabilita egitea da. Hormak ekipatu gabe egoten dira, eta normalean luzeak izaten dira. Gutxi gorabehera, 20 metrotik 30 metrora aseguratzen dira.

Denbora dezente behar duten igoerak izan ohi dira eta jaitsiera rappelatzen egiten da.

 


(osorik irakurri)

Athletic, BETI!


Kaixo guztiei,

Azkenaldi honetan, eta garai txar hauek gainean ditugula, hainbeste mezu eta komentario Athletic-i buruz entzun eta gero hau bezalako bideoa jartzea burura etorri zait. Gozatu!


(osorik irakurri)

Athletic


Kaixo lagunak,

Iskander nauzue berriro ere kirolen imformazioarekin. Dakizuenez Athletikek Rancingen kontra galdu zituen final laurdenak eta guztiok pentsatu genuen Zaragozaren kontra irabaziko zuela baina berriz ere galdu egin zuen. Orain Atlhetikek Zaragozaren kontrako beste partidu baten laburpen bat aurkeztuko dizuet. Klikatu irudian bideoa ikusteko.

Zer guztatu zaizue? Nahiz eta Athletic-ek ez irabazi, gutxienez puntu bat lortu zuen.

Beno agur bat eta beste egun batera arte.


(osorik irakurri)

Hil ala biziko erronka


Kaixo lagunak Ander naiz. 

 

Dakizuenez asteburu honetan, igandean, Athletic-ek finaltzat hartu behar du Levanteren aurkako partida.

Partida arratsaldeko bostetan izango da eta San Mamesen jokatuko da eta gainera lagun batzuek esan didate zelaia beteta egongo dela eta Athletic derrigortuta dago partidua irabaztera. 

Hemen daukazue argazki bat Athletic animatzeko -ni joango naiz zelaira nire aitarekin asko animatzera-. Athletic-en web orrialdean sartu naiz eta argazki polit bat aurkitu dut eta oso polita denez jarri egin dut.

 


(osorik irakurri)

Kirol berria


Kaixo, zelan?

Jon naiz berriro ere. Oraingo honetan kartak eta kartekin egindako etxeak utzita, bideo bat aurkitu dut, kirol batena: Parkour.

Parkour kaleko kirola da. Horren bidez korrikan zabiltzanean eta oztopo bat ikusten duzunean, ez duzu bira ematen edo inguratzen, ez. Goitik, saltu egin edo zeharkatu nahi duzun moduan eta hori egiten duzunean parkour-a egiten ari zara. Nik batzutan 2 edo 3 lagunekin egiten dut eta oso ondo pasatzen dugu eta kirola egiten dugu.

Baten batzuek nola egiten duten ikusi nahi baduzu,

 


 


 

(osorik irakurri)

Athletic


Kaixo lagunak,

Hemen Iskander nauzue, Athletikeko imformazioarekin. Ocio, Aduriz, Gabilondo eta Orbaiz normaltasunez entrenatu dira. Etxeberria, berriz, Munichera joango da eskuin izterrean dituen arazoak konpontzera.

 

Aurreikuspen txarrenak bete egin dira Gorka Iraizozen lesioan. Athletikeko atezainari atzo egin zioten ebakuntza Bartzelonan. Eskuin kuadrizepsean zuen haustura konpontzeko operatu zuten. Bada, Athletikek jakinarazi zuenez Iraizozek ia urte erdi beharko du futbol zelaietara bueltatzeko. 

 

Dakizuenez, ume txikitxoek Athletik bihotzean daramate. Klikatu bideoan ikusteko.

 

 

 

(osorik irakurri)

Fernando Alonso


Kaixo, taldea. Ander naiz.

Fernando Alonsok aldatu du taldea eta McLarenetik Renaultera joan da. Probak egiten ari dira Renaulten mekanikoak Alonso prest egoteko mundialari begira. Probak Jerezen ari da egiten eta oso ondo doakio momentuz baina oraindik asko falta da eta oso zail jarriko dio Hamiltonek.

Alonsok, dakizuenez, oso txarto pasatu zuen pasaden denboraldia eta horregatik utzi du  eskuderia.  Hemen duzue  Jerezen entrenatzen ari zelarik egindako argazkia.

Argazki honetan sartzen ari da helmugara.

Nik uste dut Alonsori hobeto joango zaiola dena Renaulten eta mundiala irabaziko duela. Agian horrela ez ditu iazko arazoak izango. Begiratu bestela Brasilen, Interlagos izeneko zirkuitoan, gertatu zitzaiona:


 

(osorik irakurri)

<< Aurreko orrialdea