|
Kaixo lagunak. Jada ezagutzen duzuen Nerea nauzue eta klaserako egin behar izan nuen ipuina aurkeztuko dizuet "Iratiren sekretua".
Irati oso neskato jatorra da. Alaia eta oso eskuzabala; horregatik, ditu hainbeste lagun edo adiskide. Neskatoa sentikorra, baikorra eta abar da. Bederatzi urteko neskato normala da, argala, ez oso altua, ile beltzekoa… Baina horretaz aparte badu bere gauza neskato honek; irakurtzea asko gustatzen zaionez, oso argia da eta inork ez dakizkien gauzak dakizki… Egun batean etxera heltzerakoan bere logelara joan zen eta liburu potolo-potolo eta zahar bat hartu zuen ohe-azpitik. Eta honela esan zuen: -Mesedez erakutsi iezadazu hartu behar dudan bidea, agente jauna.  Bai, bai, ondo entzun duzue!. Gure neskatoa, espioia da! Eta bere agenteari espioien kitt-a eskatu eta Egiptora joan zen misio bat betetzera bere agenteak eskatu zion bezala. Baina ez da hain erraza izango zeren Shark Doktorea bazegoen jada bere maltzurkeriak egiteko prest. Shark beti dago gauzak pil-pilean jartzeko prest. Oso gizaki gaiztoa da eta ez da erraz errenditzen…
Irati hegazkina hartu eta lasterrera ailegatu zen. Eta bere misioa zein zen galdetu zion bere agenteari: -Jada hemen nago, eta orain, galdera bakarra, zer egin behar dut? -Kobazulo zahar bat aurkitu egin behar duzu. Horretarako hiru piramide famatuengana joan eta gero deitu iezadazu -erantzun zuen. -Ondo da, ikusi arte, agente jauna. Irati, esan bezala, martxan jarri zen bere motxila pisutsuarekin batera. Baina bera ez zuen kontuan hartu, Shark doktorea hortik hurbil egongo zela eta sorpresa bat eman zuen: -Berriro elkartu egiten gara, polit hori -esan zuen doktoreak. -Utz iezadazu bakean ziztrin halakoa! -izan zen bere erantzuna. -Badakit denbora asko daramazula oinez eta hori aprobetxatu egin behar da ezta? -xuxurlatu zuen Shark doktorea. -Ez, mesedez, ez -erantzun zuen Iratik. -Bai!! IZPI UTRAPOTENTEAK!!!! Eta orduan Iratik protektorea erabilita soilik bultzakada ederra eman zion eta mesedea egin zion zeren hiru piramideen alboan bukatu zen. Eta esan bezala bere agenteari deitu zion eta uste dut gauza inportantea ezan beharko ziola. -Kaixo esan didazun bezala, deitu egin dizut. -Bai eta berri txar bat dut zuretzat…-dio agenteak aurpegi txarrarekin. -Zer ba? -erantzun zuen urduri. -Beno, ba, bilatzen gauden altxorra piramide barruan dagoela -esan zuen. -Zer? Baina ezin naiz horra barrura sartu. Debekatuta dago! -Badakit baina irteeraren bat bilatu beharko duzu. -Beno, ongi da, baina material gehiago beharko dut -dio neskatoak. - Ongi da. Zer behar duzu? -galdetu zion. -Soka bat eta beste linterna bat. -Ongi da, oraintxe goaz -erantzun zuen. Eta agindu bezala hortxe zeuden, eskatutako materiala emateko. -Ezkerrik asko -dio Iratik. -Ez dago zergatik, eta zorte on! Beno joan beharra dut agur. -Agur! Gaua heltzear zegoen. Zaintzaileak lokartu egin zirenean, Irati goiko partetik sartzea erabaki zuen. Eta soilik minutu pare baten ostean bazegoen jada piramidearen barruan, eta horrexegatik lanean hasi zen. Bera uste zuena baina errazagoa izan zen barrura sartzea, eta zerbait arraroa gertatzen ari zela susmatu zuen. Eta egia zen; bidean tranpa pila batekin aurkitu zen eta batean hil edo biziko une bat izan zuen, bera trankil-trankil zegoelako eta bat-batean lurra erortzen hasi zen eta ia-ia jauzi egin zen heldu zion zuen makila hantze egon ez balitz. Baina makila hori, ez zen edonolako makila zeren hori beherantz sakatzean ate bat ireki zen, eta hara nor zegoen, gure Shark doktorea altxorra hartzeko prest. -Ez hartu!!! -oihukatu zuen Irati bat-batean, bera bazekielako zerbait gertatuko zela. Baina berandu zen; altxorra bere eskuetan zegoen jada. Eta pentsatu baino lehen Iratik bere detektibeen defentsa hartu eta ez zitzaion harri bat ere ez gainean erori, eta ez Shark doktoreari bezala. Doktorea ondoezik zegoen eta orduan Irati handik ateratzen lagundu zion. Ateratzea oso erraza zen. Eta jada kanpoan zeudela, Iratik agenteari deitu zion eta dena kontatu zion. Jada eguna zen eta Iratiren ekipo guztia etorri eta prentsari deitu zioten altxorraren berria emateko. Azkenean dena ondo atera zen, Shark doktorea izan ezik, orain ospitalean dago ingresatuta. Baina ez kezkatu zeren Irati eta bere agentea ostiralero bisitatzera joaten baitira. Eta logikoa denez Iratiren klasekideak konturatu egin ziren Iratik zeukan sekretuari buruz eta hilabete oso batean hoberena zela pentsatzen egon ziren baina gero dena lehenengo tokira heldu zen. Baina Irati beti bezala egiten zuen. Misioak egiteari ez zion utzi asko gustatzen zaiolako eta hori egitea bere gustuko delako. Eta horrela geratu da istorio hau lehen hasi den moduan guztiok normal-normal, beti bezala. Baina hau gertatu ondoren Iratik bere misioak egiten jarraitu zuen. Eta Shark doktorea ospitaletik ateratzean zientzialari egin zen, eta urte batzuk pasatu ondoren Irati agente sekretu izendatu zuten Europako enpresarik garrantzitsuenean. Horrela bukatu zen, guztiak pozik. Espero dut gustukoa izatea eta ori horrela bada bidali iruzkin bat.
(osorik irakurri)
|