Ikasi.eu

BIHOTZ GAZTE GOXO

Historiako hiru golik onenak 1


Zlatan Ibrahimovic-ek Ajax-ean jolasten zuen bitartean gol asko sartu zituen. Borusiaren kontran jolastutako partido batean gol zoragarri bat sartu zuen, gol honen garrantzia ez zen oso handia izan; bakarrik partida irabazi zuten. Gozatu artelan honetaz:

 


Gol ederra benetan! Hala ere, historian ospetsuen egin zen gola Maradonak, Argentinako selekzioan zegoelarik, Ingalaterrari egindakoa izan daiteke. Gogoratu mundial hori baino lehenago Argentina eta Britainia Handiak gerra izan zutela Malvinas uharteak zirela eta. Hainbatek mendekutzat hartu zuen gola. Hona hemen bideo eta narrazio hunkigarria:
 
 
 
Orain konparatu Messik Getaferi sartutako gol honekin:
 

 

(osorik irakurri)

ROAL DAHL


Kaixo Estibaliz naiz. Gaur Roald Dahl-i buruz hitz egingo dizuet.

Bibliografia

Gurasoak norvegiarrak zituen arren, Galesen jaio zen, 1916an. Zenbait lanbide izan zituen: diplomatiko, zinema-gidoile… Gudu-pilotu aritu zen Bigarrean Mundu Gerran. Aireko istripu batek literaturean buru belarri jarduteko bide eman zion. Oso esaguna da helduentzako idazle gisa, eta haurrentzat ere lan asko argitaratu zituen; haurrentzako lan horiei esker, XX.mendeko idazlerik irakurrienetako bat izan zen. Izan ere, haren lanak hamazazpi hizkuntza baino gehiagotara itzuli dituzte. 1990an hil zen.

Lanak

Umeentzako istorioak

The Gremlins (1943)

James and the Giant Peach (1961)

Charlie eta txokolate-lantegia (2005). Jatorrizko izena: Charlie and the Chocolate Factory (1964). Alfaguara-k euskaratua.

Hatz magikoa (1993). Jatorrizko izena: The Magic Finger (1966). Zubia-k euskaratua.

Super-azeri (1993). Jatorrizko izena: Fantastic Mr Fox (1970). Zubia-k euskaratua.

Charlie eta kristalezko igogailu erraldoia (1993). Jatorrizko izena: Charlie and the Great Glass Elevator (1967). Alfaguara-k euskaratua.

Danny Munduko txapelduna (1975). Jatorrizko izena: Danny the Champion of the World (1975). Alfaguara-k euskaratua.

Henry Sugarren ixtorio miresgaria. Jatorrizko izena: The Wonderful Story of Henry Sugar and Six More (1977). Elkar-ek euskaratua.

The Enormous Crocodile (1978)

The Twits (1980)

George's Marvelous Medicine (1981)

The BFG (1982)

The Witches (1983)

Jirafa, pelokanoa eta tximinoa (1991). Jatorrizko izena: The Giraffe and the Pelly and Me (1985). Alfaguara-k euskaratua.

Matilda (1993). Jatorrizko izena: Matilda (1988). Zubia-k euskaratua.

Esio Trot (1989)

The Minpins (1991)

Helduentzako istorio laburrak

Over to You: Ten Stories of Flyers and Flying (1946)

Someone Like You (1953)

Kiss Kiss (1960)

Twenty-Nine Kisses from Roald Dahl (1969)

Switch Bitch (1974)

Tales of the Unexpected (1979)

More Tales of the Unexpected (1980)

The Best of Roald Dahl (1978)

Ah, Sweet Mystery of Life: The Country Stories of Roald Dahl (1989)

The Collected Short Stories of Dahl (1991)

Two Fables (1986). "Princess and the Poacher" eta "Princess Mammalia".

The Great Automatic Grammatizator (1997).

The Mildenhall Treasure (2000)

Ixtorio hautatuak (2001) Elkar-ek euskaratua.


 

 

(osorik irakurri)

BERNARDO ATXAGA


Lehen ikasketak Asteasun eta Andoainen egin zituen. Batxilergoa, berriz, Donostian. Garai horrBERNARDO ATXAGAetan irabazi zituen bere lehen sariak, eskola-umeentzat eraturiko literatur lehiaketetan. Bilbon, ekonomian lizentzia lortu zuen eta ikasle garai hartan Bilboko zenbait euskal idazle ezagutu zituen, haien artean Gabriel Aresti, honek bere lehen lanak argitara ematen lagundu ziolarik.

1977an, idaztetik bizitzeko erabakia hartu, eta banku batean zeukan lana laga zuen. 1977tik 1980ra bitartekoa da Pott Bandaren aldia eta talde hau argitaletxe moduan antolaturik Etiopia poema antologia argitaratu zuen. 1980an taldea sakabanatu zelarik, Bartzelonara joan zen filosofia-ikasketak egitera. 1983an Euskal Herrira itzuli eta 1988an, hainbeste sari, mirespen eta itzulpen irabazitako "Obabakoak" argitaratu zuen. 1995tik goiti, Zalduondon bizi da.


(osorik irakurri)

Gregorio Muxika


Kaixo Estibaliz naiz!

Liburuak oso gustokoak ditut eta irakurtzea ere. Mezu honetan Gregorio Muxikaz hitz egingo dizuet.

Gregorio Muxika idazle famatua da 1882-an jaioa(Ormaiztegin) eta hila 1931-an (Donostian). Amezketako Pernandoren pazadizoak bildu eta hidatzi zituen lehen aldiz Pernando Amezketarra izeneko liburua idatziz,(1927). Euskara irakurtzera bultzatu zituen euskaratik urrun zeuden baserritarrak eta euskaldun xeheak.

Hauek izan dira idatzi zituen liburuak:

  • Tartalo

  • Mari

  • Barbantxo

  • Herensugea

  • Makilakixki

  • ...
     

(osorik irakurri)

AMAIGABEKO MUNDUA


UN MUNDO SIN FINKen Follet galestarrak bere liburu berria argitaratu du Un Mundo Sin Fin deiturikoa. Lehen idatzi zuen Los pilares de la tierraren jarraipena da. Liburu hau idazteko denbora handia eman du. Esaten dutenez Gasteizeko Santa Maria katredala ikusten etorri zitzaion liburu hau idazteko ideia burura. Liburua atera zutenetik gaur arte salmenta handiak egon dira leku askotan agortu egin da eta. Liburuaz gehiago jakin nahi baduzu irakurri ondorengo laburpena.

1327. urtean lau ume Kingsbridgeko katedralean elkar ezagutzen dute. Bat lapurra da, beste bat matoia da, bestea, neska bat da eta medikua izan nahi du eta falta dena oso ume azkarra da. Gau horretan bizitza aldatuko zaiehaien aurrean bi gizon hil dituen zaldun bat ezagutzen dutelako. Zaldunak ume bati sekretu bat gordetzeko esaten dio eta umea beldurtuta horrixe egiten du. Umeak heldu egitean, bakoitzak bere bideari jarraitzen dio; batek, adibidez, munduari bira emango dio, beste batek zalduna izango da, bestea, aldiz, gizon oso indartsua izango da eta neska, berriz, Erdi Aroko elizari erronka botako dio. Guztiek ez dute bizitza erraza izango txikiak zirenean ikusitako hilketak bizitza aldatuko baitie.


(osorik irakurri)

El misterio de la casa Aranda


Kaixo irakurzaleok! Kebir naiz.

 

Uda honetan misteriozko oso liburu interesgarria irakurri nuen: El misterio de la casa Aranda. XIX.mendean Victor Ros detektibea Madrileko poliziara itzuliko da Toledon arrakasta handia izan ondoren. Iritsi berriari oso kasu garrantzitsua agindu diote: Aranda izeneko familiaren etxean emaztea bere senargaia hiltzen saiatu da La divina comedia izeneko liburuko parragrafo bat irakurri ondoren. Gainera Victor emagaldu batzuen heriotza ikertzen dabil, poliziak laguntzarik eskaintzen ez baitio. Horretaz gain gure protagonista maitemindu egiten da Aranda familiaren emaztearen arrebarekin.

 

Lortuko al du Victor Arandak etxeko hiltzailea topatzen? Nor izango ote da emagalduen hiltzailea? Lortuko ote du Victor emakume horren amodioa?


 

(osorik irakurri)

Piratica


Kaixo Kebir nauzue, literatur zale amorratua!

 

Uda honetan hainbat liburu irakurri ditut; beraien artean Piratica. Piraten garaian kokatzen den abenturazko liburu honetan 13 urteko neskatila baten istorioak kontatzen dira. Protagonista emakumezkoentzat bakarrik den eskola batera doa eta behin eskaileretatik erori eta buruan kriston kolpea hartuta bere amarekin bizi zen denborak birgogoratu zituen. Hori eginda, eskolatik ihes egiten du bere amaren moduan pirata bihurtzeko ametsa dauka. Londreseko taberna batera iristen da eta bere amaren marinelak izan zirenak topatzen ditu eta pirateriara itzultzera bultzatzen ditu. Denok batera itsasontzi txiki batean 7 itsasoetan zehar nabigatzen dute.

 

Zein motatako abenturak biziko dituzte gure protagonistek? Altxorren bat aurkituko ote dute?


 

(osorik irakurri)

Joseba Sarrionaindia

Joseba Sarrionandia

Joseba Sarrionandia Uribelarrea (lurreta, Bizkaia, 1958ko apirilaren 13) euskal idazlea da. Olerki eta narrazio laburren hainbat liburu idatzi ditu, baita eleberri batzuk ere. 1985ean kartzelatik ihes egin zuen eta ordutik aurrera klandestinitatean bizi da.

 

Euskal Filologian lizentziatu zen Bilboko Deustuko Unibertsitatean eta euskara irakasle moduan lan egin zuen. Lan originalez gain, literatura unibertsaleko autoreak euskaratu ditu, batez ere ingelesezko literaturakoa. 1980an, ETAko kidea zela eta, Espainiako poliziak atxilotu eta 22 urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Harez geroztik, preso izatearen errealitatea bere obran hainbat aldiz ukitu du.

 

1985eko San Fermin egunean Iñaki Pikabearekin batera ihes egitea lortu zuen, Martuteneko espetxe barruan Imanol kantariak emandako kontzertu baten aukera baliatuz, bozgorailu batean sartuta. Gertaera haren omenez Kortatu taldeak Sarri,Sarri kanta ospetsua idatzi zuen. Geroztik iheslari bezala bizi da, eta, hain zuzen, iheslari erbesteratuarena bere obraren beste gai nagusia izan da.  


(osorik irakurri)

<< Aurreko orrialdea