Ikasi.eu

BIHOTZ GAZTE GOXO

ANIMAL CROSSING


Kaixo Lander naiz eta oso gogoko dudan joko bat aurkeztuko dizuet, ANIMAL CROSSING  deitzen da.   

Joko honek ez du bukaerarik. Zu pertsona bat zara  eta etxe bat duzu, hipoteka ordaintzen handitu ahal duzu, eta objetuak ere erosi ahal dituzu etxerako. Batzuk oso arruntak dira; adibidez, mahai berde bat eta beste batzuk arraroak; adibidez, lantegiak dituzten makinak. Denda hasieran oso txarra da, oso gauza gutxirekin txikia delako baina asko erostean handiagotu egiten da

Guztira lau aldi ditu. Ere arrantza egitera joan ahal zara hiru tokitara: lakua, ibaia eta itsasoa. Dirua nahi baduzu dendakoari saldu ahal dizkiozu harrapatuitako arrainak. Asko daude; batzuk gauean ateratzen dira ,beste batzuk elurra egitean, beste batzuk itsasoan eta bakoitzak balio ezberdina du.

Museora eraman ahal dituzu gelan egoteko baina ezin da arrain berbera museoan utzi. Intsektuak ere harrapa ditzakezu. Batzuk oso arraroak dira; adibidez, kakarraldoa ortzadarra baina diru asko ematen dizute beragatik. Normalean mozorroengatik arrainengatik baino diru gutxiago ematen dizute. Museoan gauza asko egin ahal dira. Tabernara joan kafe bat hartzera edo Totateke entzun (musikari bat) edo izarrak ikusi edo konstelazioak egin izarrak elkartuz, besteak beste. 

Gauean edo hodeitsu dagoenenan ikusteko teleskopio erraldoia ere badago. Margolanak erosi eta eman ahal zaizkio museoari mozorroak bezalaxe. Palaz aurkitutako fosilak, dinosaurioak, anbarra... ere ikusi ahal dituzu. 

Dendaren ondoan arropa denda bat dago non arropak, aterkinak, edo akzesorioak erosi ahal dituzun. Zuk ere diseinuak egin ditzakezu. Udaletxe bat ere badago. Bertan Tortimer, alkatea dago -dordoka bat da, herriko guztiak animaliak dira zuk izan ezik-.

Jaietan udalak udaletxean hipoteka ordaintzen da, donazioak ematen dizkie txiroei (beraiek ezkerrak emateko zapiak ematen dizkizute), gutunak bidaltzen dira (dendan erosten dira eta mota asko daude) herriko melodia alda daiteke (orduro jotzen da).

Paperontzia badago. hantxe batzuetan herriko jendeak gauzak botatzen ditu eta zuk jaso al dituzu. Banketxea duzu, bertan dirua utzita hilabetero dirua handitzen da (zenbat eta diru gehiago utzi, hainbat diru gehiago ematen dizute).

Herritarrak animalaiak izanda ere, haiekin hitz egin ahal duzu eta festa batzuetan, merkatutxoan adibidez, etortzen dira zure etxera eta gauzak saldu ahal dizkiezu. Zu joan zaitezke nahi duzun herritarraren etxera eta zure gogoko gauzak erosi (gauza batzuk ez dituzte saldu nahi). laburbilduz, izugarrizko aukera galanta dago jokoan zehar aldaketatk egiteko. Hemen lortu ahal duzue gida (baina doainik) HEMEN

Hainbat objetu oso beharrezkoak dira. Hala nola, kanabera (arrainak harrapatzeko),pala (objetuak lurperatzeko edo ateratzeko), sarea (mozorroak harrapatzeko), aizkora (zuhaitzak mozteko baina, kontuz, apurtzen da urrezkoa ez ba), tiragoma (hegaka doazen opariak hartzeko)...

Agur guztioi. Ikusi nahi izanez gero, hementxe duzue bideoa:

 

 


(osorik irakurri)

The Legend of Zelda: Phantom Hourglass


Kaixo lagunok hemen nauzue berriro Josu joko batekin: The Legend Of Zelda:Phanton Hourrglas.

 
Joko hau aurreko urtean oso ospetsua izan zen. Jokua abenturazkoa da ,oso ona eta grafiko onekin. Nik erosi nuen eta oso ondo dago,gomendatzen dizuet. Itsasontzi batekin irletara joan ahal zara.
 
Jokoan agure bat hartzen zaitu hondartzan zeundelako eta horrela hasten da zue abentura. Agurearen etxearen ondoan kobazulo bat dago eta hor pasatu eta gero, kobazuloan kofre batean ezpata bat aurkitzen duzu eta espata horrekin joko ia ia guztia pasatuko duzu leku batera ailegatu arte.
 
Jokoaren atal horretan ezpata maisu bat aurkitzen duzu. Eta bukatzeko hemen uzten dizuet jokuaren gida: HEMEN
 
Agur denoi.

(osorik irakurri)

LINE RIDER


Kaixo Lander naiz eta interneten aurkitutako joko dibertigarri bat jarriko dut.

LINE RIDER deitzen da. Joko hau ez da pasatzeko, bakarrik da marrak egiteko eta gero pertsona bat trineo batekin jeisten da. Ona bazara gauza harrigarriak egin ahal dituzu.

Jokoa www.minijuegos.com en aurkitu ahal duzu; hemen jartzen dizuet nika: LINE RIDER

Hemen duzu bideo bat: 

 


(osorik irakurri)

Battalion Wars 2 (Wii)


Kaixo lagunok, Josu nauzue joko berri batekin.
 
Wii-rakoa eta Battalion wars 2 du izena. Joko hau gerrate bat da eta zuk berdea zara eta gerratea irabazi behar duzu. Joko hau otsaileko 15.ean atera da oso joko ona da eta grafiko onak ditu. Nik 0tik 10ra 8 edo 9 bat emango nioke. Gainera multiplayer aukera dauka eta WIFI. Wifia erabiltzen da munduko beste personen kontra jolasteko. Hemen uzten dizuet argazki bat eta bideo bat. Luze samarra da. 
  

(osorik irakurri)

Custom Robo Arena


Kaixo Josu naiz.

Joko on batekin, Custom Robo Arena, natorkizue. Joko honetan robot bat kontrolatzen duzu eta diruarekin erosten dituzu piezak zure robotarako. Robot berriak ere erosi ahal dituzu robotak.

Jokua oso ondo dago; pieza ilegalak ere badaude jokuan. Zuk hume bat zara eta polizia plaka bat emoten dizu eta horrela gaizkileak harrapatzean dirua emoten dizute. Jokoa oso interesgarria da eta jokoan eraso berezia dag: Carga Aurea eta honen bidez zure ahalmenak bikoizten dira.

Jokoan hiru lagun dituzu protagonista. Nik joko honi zerotik hamarrera emango nioke 8 edo 9 bat. Hemen uzten dizuet bideo on bat. Klikatu ezazu hemen.


 

(osorik irakurri)

ZELDA


Kaixo Lander naiz.

Oraingo honetan duela sako erositako joko bat gomendatuko dizuet. ZELDA deitzen  da. Oso irudi onak ditu eta dibertigarria da. Onena da jolasa ez dela inoiz bukatzen; gainera, mini-jolas asko dit; adibidez, snow-board edo arrantza egitea itsasontzi batean ibaitik mugitzen baina arrantza ere egin ahal duzu lurrean egonda, 7 arrain baino gehiago daude baina batzuk debekatuta daude eta harrapatutakoan solte behar dituzu.

Zaldi bat duzu eta oso askar zoaz berarekin eta gainera  hesi batzuk salto egin ahal dituzu. Istorioako zati batean sumo ere egin dezakezu, goronak irabazteko (harrizko pertsona batzuk) trampak egin behar dituzu metalezko zapatila batzuk erabiliz. Imanezko pareta edo sabaietatik ibiltzeko jauzi gabe balio dute. Hasieran batzuetan bihurtzen zara otso ilun baina geroago bihurtu ahal zara nahi duzunean. Otso bihurtzen zarenean Midna izeneko monstruo-pertsona gidatzen zaitu, beraren laguna egiten zara hasieran. Ziega bakoitzean lortzen duzu arma berri bat. Nire gogokoena mangual deitzen da (kate handi batera lotuta dagoen metalezko pilota).

Ikus ezazue bideo bat!


(osorik irakurri)

Eskalada


Kirol EskaladaKaixo ni Nerea nauzue eta kirola asko gustatzen zait; batez ere, eskalada. Eta hemen sartu dudan informazio honekin nabari da ezta?

Kirol eskalada

Duela hogei bat urte sortu zen modalitate hau da, egun, gehien praktikatzen dena. 10-30 metro bitarteko horma ertainetan egiten da eta, hormak zailtasun maila desberdinekoak izan daitekeenez, hasiberriek ere praktika dezakete. Hormak ekipatuta egon ohi dira, eta behetik ere aseguratzen da. Hortaz, bi lagun behar dira eskalada mota honetarako, eta hau da, hain zuzen, eskalada eskoletan nagusiki praktikatzen dena.

Izotz eskalada

Izotzak estalitako hormetan praktikatzen den eskalada mota da, pioletaren eta kranpoien laguntzaz. Zati izoztuak eta izotzik gabeak tartekatzen direnean, eskalada mistoa esan ohi zaio.

  

 Eskalada klasikoa

Eskalada klasiko edo askearen helburua bidea ahalik eta finkatze puntu artifizial gutxien erabilita egitea da. Hormak ekipatu gabe egoten dira, eta normalean luzeak izaten dira. Gutxi gorabehera, 20 metrotik 30 metrora aseguratzen dira.

Denbora dezente behar duten igoerak izan ohi dira eta jaitsiera rappelatzen egiten da.

 


(osorik irakurri)

Brain Training DS


Kaixo jokozaleok, Kebir nauzue!

Gaur zuen burmuinentzat oso ona den joko bati buruz hitz egingo dugu: Brain Training Nintendo DS-rako.

Joko honetan haimbat ariketa lan ditzakezu zure burua erabiliz: mota askotako eragiketak, memoria ariketak, bizkortasuna... Joko hau egunero erabilliz gero askoz hobeto nabarituko dugu geure burua. Jokoaren prezioa 39 eurokoa da. Adibidetxo bat ikus dezazuen, hor doa bideoa:


 

(osorik irakurri)

Tokio hotel


Kaixo musikazaleok, Kebir nauzue!

Gaur oso famatua den musika talde bati buruz hitz egingo dugu:TOKIO HOTEL!!!

Dakizuenez Alemaniako talde hau Bill Kaulitz, Tom Kaulitz, Georg Listing eta Gustav Scafer osatzen dute. Hasiera batean Devilish zuen izena talde honek, baina 2003 urtean Sony BMG izeneko produktoreak Tokio Hotel gomendatu zien eta beraiek onartu zuten. Scream du izena 2007 urtean ateratako diska eta hona hemen bi abesti:

 


 

(osorik irakurri)

ACDC


Kaixo musikazaleok Kebir nauzue!

Asteburu honetan pelikula bat ikusten ari nintzela abesti hau agertu zen eta entzuteko gogoak erakarri zizkidan eta zuekin gozatzeko. Taldeak ACDC du izena eta abestiaren izenburua Higway to hell da.

Bere esanahia infernurako autopista da. Abesti hau ez da oso berria bideoan ikusten den moduan baina gogoangarria benetan, hor doa:

 


 

(osorik irakurri)

Hurrengo orrialdea >>