Ikasi.eu

BIHOTZ GAZTE GOXO

UBUNTU, sistema eragilea


Kaixo lagunok, Jon naiz.

Oraingo honetan informatikaz arituko naiz. Askotan entzun dugu Windows-a gora eta behera; beno, hona Ubuntu izeneko sistema eragile on bat ekartzen dizuet; baina, egia esanda, GNU-ko sistema operatiboa da.  Sistema hau Linux-ekin banatzen da. Sistema hau askoz errazago erabiltzen da.

Nire uztez Windows-a baino hobeagoa da. Ubuntu nahi baduzu , onena  da web honetan sartzea. Hala ere, EZER EGIN BAINO LEHEN ZURE FITXATEGIEN SEGURTASUN KOPIA EGIN!!!!!

Ez baduzu egiten beharbada galdu ahal duzu dena - egia esaten badizuet, niri gertatu zitzaidan eta galdu dut dena, eta ez da gutxi-.

Beno hemen utziko dizuet bideo bat ikusteko nolakoa den:


Eta lagunok hori da dena. Nik gomendatzen dizuet, dena galdu dut nahigabe baina merezi du xD.

 

(osorik irakurri)

ORDENAGAILU BERRIAK


Kaixo lagunok Jon naiz eta ekartzen dizuet ordenagailu baten berri: Eee Pc.

Ordenagailu hau soilik ikasteko eta interneten sartzeko edo horrelakoak egiteko erabiltzen da, oso sinplea da eta. Eee Pc-a  oso txikia da eta horregatik  oso ezaguna egingo zaizue batzuei.

Gutxi barru aterako da eta oraindik ez dakigu zenbat balio duen baina pantailak 7´ dauka;  bere soinua Hi-Definition audio Stereo speaker Microphone-koa da, eta oraindik ez dakizue zenbat pisatzen duen!  0.92 kilogramo soilik. Bere memoria 2,4,8 eta Japonian 16 gigakoa izan al da. Erosten duzunean nahi baduzu aukera dezakezu nahi duzun kolorea. Badaude beltza, zuria, arrosa, urdina eta berdea.

Eee Pc honetan Windows edo Linux-a aukeran dituzu. Linux-a hartzen baduzu Windows-en cd-a ematen dizute eta alderantziz.

Goiko ordenagailuaz aparte, merezi du beste bati buruzko hitz batzuk esatea: OQO izeneko ordenagailua, munduko ordenagailurik txikiena;  eskuetan sartzen da.  Bere argia ez da difuminatzen eta oso ondo ikusten da; bere arratoia teklatuan dago eta bolatxo bat bezalakoa da. OQO hau 64 gigarekin edo 32 gigarekin eros dezakezu eta badauka WIFI eta Bluetooth. Egia esanda ordenagailu hau soilik balio du informatikoentzat ez ibiltzeko portatil astun batekin beti; OQO eraman ahal da poltsikoan.


 

(osorik irakurri)

teknologia berriak


Kaixo Nerea nauzue.

Gaur teknologia berriari buruz hitz egingo dugu zeren orain guztia ez bada ia guztia teknologiaz eginda dagoen. Gazteen artean zeinek ez dauka ordenagailurik etxean ? Eta dagoeneko jende askok portatila ere badu. Baina hori ez da guztia, merkatuan denetarik aurki dezakegu eta. Baina niri mugikorrak guztatzen zaizkit eta horregatik horretaz hitz egingo dugu.

Mugikorretan denetarik dago orain, mugikorretan normala da argazkiak ateratzeko edukitzeak edota musika mp3 izatea baina orain mugikorrek, ez guztiek, baina batzuek GPS-a ere badute!!

Orain hemen mugikor mota asko aurki dezakegu eta guztiak merkatuan daude.

Niri gehien gustatzen zaidana honako hau da (sony ericson walkman)

 

 

Bidali iruzkin bat eta esan zein den zuen gustokoa. Beno orain agurraren momentua iritsi da.

Agur baina urrengo arte!!


(osorik irakurri)

VEYRON AUTOA


VEYRONAupa lagunak:

Unai naiz berriro.

Teknologia berrien kategoria hau aprobetxatuz, orain dela gutxi atera den kotxe berri bat erakutsi nahi dizuet. Veyron du izena eta autoak benetan bikaina dirudi. Polita eta oso bizkorra da, 1001 zaldi ditu (astakeria bat) eta oso modernoa da.

Kotxe hau begiratzean pentsatuko dugu: badirudi etorkizuneko kotxea ez dagoela hain urrun. Eta egia da, baina galdera bat egin nahi dut: egia da oso polita, modernoa eta bizkorra dela, horri  ez diot  ezetz esango, baina, zertarako nahi duzu hain auto azkarra, 120 kh-tik pasatzen baldin bagara kriston multa jartzen badigute? Pentsatu ondo honelako auto bat erosi baino lehen.

Bukatzeko hemen duzue “kotxe-kohete” hone bideo bat: Lasterketa

Ezkerrik asko eta hurrengorarte.


(osorik irakurri)

PIVOT


Kaixo, Lander naiz eta orain programa bat erakutsiko dizuet. PIVOT du izena eta bideoak egiteko da baina oso simplea da. Hemen duzue nik eginiko bideo bat

Nahi baduzue jarri PIVOT googlen eta bilatu non jeitsi.


 

(osorik irakurri)

Euskalbar


Kaixo,

Oraingo honetan oso erabilgarria izan ahal den beste balaibidea gomendatu nahi dizuet: EUSKALBAR

Mozilla Firefox erabiltzen baduzue, izugarrizko laguntza eman dezakeen tresna da honako hau. Bera instalatu ondoren, goiko beste barren azpian kokatzen da eta euskararekin zerikusia duten hainbat hiztegi eta entziklopedien estekak eskeintzen dizkizu; wikipedia, 3000 hiztegia, Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, Xuxen ...

Hementxe duzue irudi bat eta martxan ikusi nahi baduzue, klikatu goian, izenean.

 

Agur. 


(osorik irakurri)

Baliabide berriak: Bubbl.us


Kaixo berriro ere,

Sarean kuxkuzero aritu ondoren, gogoratu naiz aspaldian gomendatutako tresna batekin:

Nolakoa den eta adibideak ikusteko parada duzue goiko irudian klikatuz gero.

Tresna horrekin mapa kontzeptualak sarean bertan -inolako programa bereziren beharrik gabe-, eta era txukunean gainera, sortu eta osa daitezke. Arazo bakarra da ingelesez dagoela baina gero egindakoa testu prozesatzaileetan erabilgarria da.

Seguru ikasgairen batean erabiltzeko aukera izango dugula.


 

(osorik irakurri)