Ikasi.eu

BIHOTZ GAZTE GOXO

Dagoeneko udaberria da


Kaixo Nerea naiz.

Udaberria heltzear dago eta zer jantziko dugu? Orain eskainiko dizuedana pasa den urteko moda (udaberrikoa) da.

Ez dago zalantzarik; udaberriak odola aztoratzen du, eta ez hori bakarrik, moda, janzteko era eta, azkenik, arropa ere aztoratzen ditu. 2006. urteko udaberrian marinelen estiloa eramaten zen. Hemen duzu adibide bat: gona eta puntuzko jakaz osaturiko janzkia. Chanelek proposatzen zituen jaka buff batekin, logogrifo bat duen kamiseta, gona bat botoiekin eta sandalia altuak. Praka zulatuak eta marinelen kamiseta marradunak konbinatzea ere proposatzen zuen.

ATORRA! Diseinugileei beraien desfileetan asko gustatzen zaizkie atorrak. Denak gardenak dira eta, esaten dutenez, oso politak dira. Adibidez:

Brodatutako apaingarriak dituztenak, Angel Schlesseren diseinua.


Victorio & Lucchinoren prakak Chanelen lokarri itxurako gerrikoarekin.

Francesco Biasiaren larruzko poltsa. 

Espero dut pixka bat orientatzea udaberri honetan jantzi beharko denaz eta besterik gabe, AGUR!

(osorik irakurri)

A zer nolako moda


Kaixo Nerea naiz berriz ere.

Badakit zein izango den moda definitiboa: 7 metroko atzazalak edukitzea. Gezurra dirudi baina egia da internetetik nengoela zazpi metro dituen atzazalak dituen pertzona aurkitu dut eta berak 60 urte edo holan izango ditu baina nire galdera da: nola ez zaizkion jauzi pisu horrekin edo nola  har dezakeen bolantea edo beste edozer gauza ?

Nik uste dut egun batean atzazaletaz aspertuko dela eta moztu egingo dituela baina non gordeko ditu ? zein kontenedorean sartuko ditu ? Pertsona batekin bizi bada a zer nolako zuztoa emango lioke pertsona horri gauez esnatzen bada... Baina egun hori ailegatu arte argazki honekin geratu beharko duzue.

 

 Eta gainera ez dira soilik eskuetakoak behatzak ere hor barruan sartzen dira. Ikusi, ikusi:


 

(osorik irakurri)

GAUR EGUNGO MODAK


Kaixo berriz ere Nerea nauzue.

Gaur egun mota askotariko modak existitzen dira. Baina gaur soilik mota batez hitz egingo dugu: belarritakoak. 

Gaur egun neska guztiek edo ia guztiek belarritakoak daramatzate baina badago moda berria:  gaur egun, mutilek ere, belarritakoak eramaten dituzte. Eta ez denoi baina batzuei ondo geratzen zaizkie. 

Hau ez da beste munduko gauza, oso normala da eta gainera oso gai interesgarria iruditzen zait ez direlako soilik belarritakoak, piercing-ak ere badaude eta batzuk, ez guztiak, baina batzuk oso antiestetikoak dira. Normalean sudurrean jartzen dira. Baina mundu honetan denetarik dago. Adibidez, ahoan, mihian, zilborrean, begitartean…Eta ba dago mutil  bat 50 piercing baino gehiago soilik aurpegian dituena.

Edo bestela, hobeto ikustea, ezta?


(osorik irakurri)

Umeen kotxeak...


Aupi lagunok Nerea naiz oraingo honetan!!    

     Gaur modari buruz hitz egin nahi dizuet. Niri ez zait moda gustatzen baina interneten nengoela moda berri bat aurkitu dut, ETA A ZE NOLAKO MODA!!   

Moda jada arraroa bazen oraingo honetan pasatu dira, Suedian hasi zen moda arraro hau, beno jakin nahiko duzue zein den ditxosozko moda hau, ezta? Beno ba jakiteko momentua iritsi da:   

Suedian aurkitu zen eta honi erantzuten dio: umeen kotxeak gaurtik hasita MATRIKULA DARAMATE!! Hau espero nuena baino gogorragoa da, orain topera iritsi garela uste dut nik… Eta ez da gezurra, egia baino ez da, edo bestela begiratu argazkiari.


 

(osorik irakurri)

Modan, dotoreak


Kaixoooo

Hemen gaude berriz, zuekin pertsonaia ospetsu batzuei buruz hitz egiteko.

Dakizuenez, famatu batzuek modari jarraitzen diote, baina, beste batzuek, jakina ezetz. Batzuk ilunpean janzten direla dirudi.Ez gara hain gaiztoak izango eta jendea izendatzen hasiko gara. Lehenengo postuan Rihanna aurkitzen dugu, beste batzuen artean. Rihanna oso neska dotorea da.

Argazki honetan, oso arropa soila darama jantzita, baina figura polita egiten du bere gorputzean.

Kamiseta zuria, gona eta katiuska beltz batzuk.
Argazki honetan, Rihannak Loewe-ko soineko hori polit bat darama.
Bere azal kolore ilun horrekin oso ondo gelditzen zaizkio horrelako kolore argiak. Gainera, azazkalak beltzez margotu ditu. Hori dotoretasun handia ematen dio.soineko polit bat jantzi du.


(osorik irakurri)

Moda


Kaixo!

Hemen gaude, zuekin modari buruz hitzegiteko.

Galdera bat, zuek ba dakizue zer den moda?

Guk galdera horren erantzuna daukagu. Moda, janzteko eta bizitzeko molde igarokorra da, aldi batez gizarte jakin batean harrera handia duena.


 

(osorik irakurri)