Ikasi.eu

BIHOTZ GAZTE GOXO

FAMA


Kaixo lagunok, Nekane naiz.

Gaur "Fama" telesaioari buruz hitz egingo dizuet. Niri izugarri gustatzen zaizkit honelako programak.

"Fama" programa "Cuatro" katean ematen dute astelehenetik ostiralera 3:30-5:30ak arte. Igandeetan ere 9:30-11:30ak arte ematen dute. "Fama"ra joaten diren pertsonek dantzatzen ikasten dute hiru maisurekin.

Lehenengo maisua Rafa da, funk irakaslea da. Bigarrenak, Sergiok,  street-dance irakasten du eta azkenik Marbellish lirikoko andereñoa.

Hala ere, saio hau bukatzear dago; igandean bikoteen finala da eta astelehenean bakarkako finala.

Hari buruz zer edo zer gehiago jakin nahi ba duzu, sar zaitez "Fama"ren web orrian. Hortxe aurkituko dituzu guztien izenak, nor den faboritoa ... 

ETA EZ AHAZTU IGANDEAN FINALA IKUSTEA.


 

(osorik irakurri)

Munduaren amaierako konkistatzailea (el conquistador del fin del mundo)


Kaixo lagunok, Nerea nauzue eta gaur ETB 2ko programa batez hitz egingo dut: Munduko amaierako konkistatzailea (el conquistador del fin del mundo) Julian Iantzik aurkeztutakoa.

Pasa den asteleheneko saioan Eguzkik lortu du inmunitatea. Telesaio honetan bi talde daude (Pumak eta Condorrak) eta bi taldeek bata bestearen kontra jokatzen zuten ea zein talde irabazten zuen inmunitatea; horregatik, inmunitate jokoa deitzen zaio. inmunitate jokoa irabazten duenak ez du inor taldetik bota beharko eta ikurrina irabazten du, baina, galtzean, taldeko norbaitek joan beharko du.

 

Inmunitate jokoak asko eta mota askotakoak egon dira :

      * Eskalada egin eta gero rappel.

     

       * Tren bat arrastaka eraman.

      * Soka tira traineren bitartez.  

Baina ez hauek bakarrik, askoz gehiago egon dira baina ez dut luzatu nahi eta agur esateko ordua iritsi zait.

 

Horregatik agur esan beharko. AGUR baina ez betirako.


(osorik irakurri)

FISICA O QUIMICA


Kaixo hemen gaude Natalia, Nagore eta Nekane.

Guk gaur Fisica o quimicari buruz idatziko dizuegu.

Dakizuenez telesaio hau duela gutxi hasita da Antena 3an. Ez baduzue inoiz telesaio hau ikusi, guk berataz hitz egingo dizuegu: Instituto bateko neskek eta mutilek arazo asko dituzte. Adibidez: lehenengo kapituluan bi mutiko hil ziren; batek bere burua hil egin zuen eta beste bat droga munduaren ondorioz hil egin zen. Ruth deituriko neska bati gurasoak hil zitzaizkion istripu batean. Gorkak oina eta ukondoa apurtu zituen parkour egiten.

Jan Paularekin maiteminduta dago baina Janen aita ez dio uzten txinatarra ez den neska batekin eskontzen, eta Gorkaren mehatxuak jasan egin behar ditu. Maisu bat harrapatu zuten porroak erretzen. Nor den dakizue? 

Hau irakurri ondoren zerbait gehiago jakin nahi baduzue, guri idatzi edo telesaio hau ikusi astelehenetan 22.15-tan. 


 

(osorik irakurri)

SUPERVIVIENTES


Kaixo ni jada ezagutzen duzuen Nerea nauzue eta ni ´´supervivientes´´en zale amorratua naiz. Horregaitik hori izango da gaurko gaia.

Supervivientes orain dela bi hilabete hasi zen eta aste bakoitzeko famatu bat hortik ateratzen da. Pasaden astean, Euskal Herrian denok ezagutzen dugun Patxi Salinas atera zen. Patxik Athletic-en jokatu du horregatik bilbotar guztiok ezagutzen dugu.

 
Baina oraindik batzuk geratzen dira eta hauexek dira:
Miriam: ´´Lucia Lapiedra´´  
Leo: OTn ikusita daukagu eta disko bat aterata dauka.  
Michael: modeloa da   
Lely:Miss España izan zen  
Nekal: Modelo da baina lehen saskibaloian jolastu zuen.  
Goikoak dira orain daudenak baina lehen gehiago egon dira nahiz eta kanporatuak izan. Hauexek dira eliminatuta egon direnak: Estela,Felisa, Ivonne, Joselito,Karmele, Ojani eta azkenik gure Patxi. 
 
Hau izan da guztia gaurkoz eta espero dut gaurtik aurrera telesaio hau ikustea. Hori egten baduzue bidali mezu bat. Eta beno, agur!!

(osorik irakurri)

Nire munstroa eta biok


Kaixo! Estibaliz naiz zinemarako pelikula batekin nator. Ikusi-ikusi.

Mi Monstruo y Yo

Angus McMorrow ume eskosiar bat da eta bere aita gudatik etortzea nahi du. Denbora pasa ondoren bere aita badator eta hondartzan dagoela harri bitxi bat aurkitzen du eta etxera eramaterakoan harria apurtu eta konturatzen dira arrautz bat zela! Angus-ek dinosaurio txikia zaindu egingo du eta bere sekretua gorde. Horrexegatik bidaia liluragarri eta sorpresaz beterikoa egin beharko du.


 

(osorik irakurri)

MIHILUZE


Kaixo, jakingo duzuenez, Nerea naiz mezu berri bat sartzeko.

Gaur Mihiluzeri buruz hitz egin nahiko nuke zeren orain dela gutxi ETB-ko saiorik hoberena izendatu baitute. Beno hoberena agian ez baina ikusle gehien izan  duena bai. Beno orain saioa zertan datzan azalduko dizuet.

Lehenengoz, gai bat aukeratuz galdera sorta bat erantzun beharko dute hiru taldeek. Gero, bertsoa abestu, hieroglifikoak asmatu edo mimikaz zerbait egitea aukeratu beharko dute. Ondoren, froga hori eginda talde bat kanporatuko da eta bi bikote geratuko dira eta horiek 4 sms asmatu behar dituzte, sms bakoitzak aztarna bat da geroago objektu bat asmatzeko. Eta azkenik, galtzen duena hurrengo saioan ateratzen da baina joan beharra du gaurkoan, eta beste bikotea beste joko bat egiten du zakua eramateko (metatuta dagoen ditu kantitatea) aukera izango du.        

Beno espero dut informazio hau telesaioa ikusteko gogoak piztea edo bestela hor konpon, marianton.

Telesaila ikusten hasten bazarete bidali iruzkina hona. Eta besterik gabe agur.

AH!Gainera informazio gehiago nahi baduzue sartu ''www.eitb.com/mihiluze''-en eta ikusi web orrialdea. Han jokatu edo bideoak ikusi al dituzu. Eta orain bai AGUR!!

 


 


(osorik irakurri)

EUTSI!

 


Gaur asko gustatu zaidan pelikula bati buruz hitz egingo dut. Ah! eta noski Nerea naiz.

Eutsi! pelikulatan ari naiz. Anjel Alkain eta Asier Hormaza dira protagonistak eta bi txirrindularitza zaleren larruan ari dira filmean. Arazo larriak dituzte lantokian, bi urte baitaramatzate greban. Halako batean, Frantziako Tourreko etapa bat ikusten daudela, neska gazte bat ezagutuko dute -Oihana Maritorena- eta hiruen artean egoera zailari buelta ematen saiatuko dira. Drama soziala eta umorea tartekatzen dituzte pelikulan.

 

Joan den urteko udaran errodatu zuten filma, Oarsoaldean eta Donostian. Gidoia Gorritiberea zuzendariak eta Unai Iturriaga bertsolariak idatzi dute.

Polita dirudi, ezta? Ba, ikusten duzunean askoz gehiago da. Beno agur eta beste batera arte!!


 

(osorik irakurri)

KUTSIDAZU BIDEA IXABEL


Kaixo Nerea nahiz berriz ere eta gaur pelikula egin duten telesai bati buruz hitz egingo dut: Kutsidazu bidea, Ixabel.

Hogei urte inguruko gazte donostiar bat, (Juan Martin) urte batzuetan euskara euskaltegietan landu ondoren, Gipuzkoako herri txiki bateko baserri batera abiatzen da, “benetako’’ euskara ikastera. Herria “Herrialde’’ da, eta baserriaren izena “Aranguren”.

Baserrian bizi, lan egin eta ikasi, eta herrian bertan dagoen udako eskolara ere joango da egunero ikastaro trinkoa egitera. Baserriko familia aita, amona eta lau seme-alabek osatzen dute. Baserriko gorabeherak izango dira, alde batetik, arazo linguistikoak, eta bestetik, protagonistari inondik ere ezagutzen ez duen nekazal giroak sortzen dizkionak.

Gainera mutikoa neskatoarekin maiteminduta dagoenez...

Intrigarekin geratu bazarete ikusi filma edo antzerkia, baina niri agur esateko ordua iritzi zait.


 

(osorik irakurri)

JUMPER


Kaixo lagunak. Unai naiz eta azkenaldi honetan estreinatu den pelikula bat gomendatu nahi dizuet: JUMPER

David izeneko mutiko baten bizitzaz doan pelikula da. Berak nahi duen momentuan  nahi duen tokian egon ahal da. Bere botereak gaztea denean deskubritzen ditu. Urte batzuk geroago pertsona maltzur batek bera hil nahi du. Zer gertatuko al zaio?

Film hau adin txikiko eta handiko jendearentzat da. Oso interesgarria da eta maltzurra menperatzeko Davidek  bere botere osoa erabili behar du.

 


(osorik irakurri)

FRANKENSTEIN GASTETXOA(el jovencito Frankenstein)


Kaixo lagunok, Nerea naiz 

Orain dela gutxi ikusitako pelikulaz hitz egingo dizuet. Ez dut zinemetan ikusi oso zaharra delako. Mel Brooks-ek beldurrezko filmen omenez zuri-beltzean egin zuen pelikula hau; filmak kolorez zeuden jada pelikula egin zuenean eta esan dizuedan bezala beldurrezko film itxura har zezan zuri-beltzean egin omen zuen. Horretaz aparte, pelikula hau 1974an eginda zen eta kolorea filmetan jada agertuta zegoen.  

Beno, orain pelikulaz hitz egingo dizuet. Oso pelikula ona da edo bestela galdetu zuen gurasoei eta beraiek esatea. Pelikula honek beldurra eta umorea batzen ditu; oso pelikula ona ateratzen, publiko guztietarako film bat da, eta ez da oso beldurrezkoa, orain ikusten baduzu eta soilik ezaugarri bat aukeratu behar baduzu umorezkoa dela esango zenuke. Film hau oso ospetsua izan zen garai hartan beldurra eta umorea batzen zituen lehenengo filma izan zen eta.

Beno ez dizuet ezer gehiago kontatuko eta horrela intrigan uzten zaituztet…

Benga ikusi bestela penarekin geratuko zarete eta!!

 

  

 

(osorik irakurri)

Hurrengo orrialdea >>