Ikasi.eu

BIHOTZ GAZTE GOXO

Hau bai filma

 


Urtarrileko azkenengo ostiral honetan, 25-ean, Migel Bardem-ek film berria atera du: Mortadelo y Filemon, mision salvar la tierraOso ondo dago film umoretsu hau; protagonista gehienak beste telesaio, pelikula edota programetan ikusita dauzkagu: 

 

·         Mortadelo guztiok ezagutzen dugun gizon bat da: el neng delako hori.   

·         Filemon telesai batetik dator: Aida telesaian ikusita dugu.   

·         Bakterio zientzialaria: Mi querido Klikowsky n ikusita daukagu.  

·         Eta askenik pelikulako gaiztoaren laguntzailea: Camara Café n ikusita dugu.  

 

Pelikula berri honetan abentura asko eta asko biziko dituzu eta barre algaraka hasiko zara  filma hasi baino lehenago ere. Zinemetan espero zaitut gaurtik  aurrera. Baina Bardem-ek ez du soilik pelikula hau zuzendu honako pelikula hauetan ere aurki dezakegu:

 

·         Más que amor, Frenesí(1996. urtean)      

·         La mujer mas fea del mundo(1999.urtean)   

·         Noche de Reyes (2001. urtean)     

 

Eta pelikula gehiagotan ere baina orain agur esateko momentua iritsi zaigu.

Beste batera arte!


 

(osorik irakurri)

Brian-en bizitza (La vida de Brian)


Kaixo lagunok

Gaur komentatu nahi dizuet pelikula oso barregarria eta oso polita; bere izena: Brian-en bizitza da.


Filma oso zaharra da: 1979. urtekoa; zuzendaria Terry Jones  izeneko gizon bat eta gidoia 6 pertsonen lana da: Terry Gilliam, John Cleese, Michael Palin, Graham Chapman, Eric Idle, eta Terry Jones zuzendaria bera.

Eta hor doa laburpen tentatzaile bat:

Brian jaio zen Judean , Jesukristo jaio zen garai berean. Hiru erregeak heldu ziren  okertu zirelako eta pentsatu zutelako Jesukristoren etxean zeudela; hiru erregeek eman zizkioten urrea, inziensoa eta mirra, Brian Mesias-a zelakoan. Eta gero, zer gertatuko da?

Beno eta hori da dena.  Nire ustez oso film ona, interesgarria, barregarria eta oso ondo gidatua; nik txalo batzuk ematen dizkiot Terry Jonesi oso ona delako pelikulak egiten.

Hementxe duzue zatitxo bat (erderaz dago, sentitzen dut baina ez dut euskaraz topatu):

 

Beno agur eta ondo izan.


(osorik irakurri)

<< Aurreko orrialdea