Ikasi.eu

BIHOTZ GAZTE GOXO

Marrazoaren erasoa


Kaixo bitxikerizaleak, Kebir nauzue!

Gaur interneten topatu dudan bideo bati buruz hitz egingo dizuet. Bertan Hego Afrikako marrazo zuri batek itsaslehoi bat jaten du. Horko marrazo guztiak oso modu bitxian erasotzen dute: itsasoaren behekalderantz joaten dira eta bat-batean bizkortasun izugarri batez bere animalia jaten dute. Harrapatzeko saltu ikusgarria ematen dute, bere gorputz pisutsua airean inpultsatuz. Sinesten ez badidazue ikus ezazue hau:

 


 

(osorik irakurri)

AMAZONAS-EN EGOERA


Kaixo Nerea naiz eta niri natura asko gustatzen zait. Horregatik Amazonas-en egoeraz hitz egin nahi dizuet.

Horrela jarraitzen badugu oso txarto bukatuko dugu. Amazonas-i “Lurreko birikak” deitzen badiote zerbaitengatik izango da ezta ? Eta zer gertatzen zaizu birikak txikiagotu eta azkenean desagertzen ba dira? Hiltzen garela. Horregatik ezin dugu lurra hiltzen utzi. Horregatik, mesedez, folioak bi aldeetatik erabili eta ez erabili hegazkinak egiteko.

Eta horrela ez dugu lurra hiltzen utziko bera hiltzen bada gu bere atzetik joango garelako.

Orain ikusiko dituzuen argazkiak orain dela gutxi egindako argazkia da eta bestea orain dela  hamar urte:

  

 

Ikuzi duzue aldaketa, ezta? Horregatik zerbait egin behar dugu!! Beno beste batera arte!


(osorik irakurri)

Basondorako txangoa


Kaixo Natalia dut izena

Pasa den ostegunean Basondora joan ginen eta oso ondo pasa genuen. 45 ume joan ginen.

Orain kontatuko dizuet zer egin genuen: Lehenengo autobusean sartu ginen eta oso ondo pasa genuen  abesten. Atera ginenean motxilak hartu genituen eta Basondora joan ginen; han zegoen atso bat eta hiru animalia atera zituen: 4 oilo txiki, urtxintxa bat eta hamster bat.

Geroago mutil batek banandu gintuen bi taldetan A eta B; ni Akoa naizenez, kontatuko dizuet zer egin genuen. Gela batean sartu ginen eta han sugeak ikutu genituen -nire klaseko batek ez zuen ezta argazkietan ikusi nahi-. Gero atera ginen kalera eta basoko animaliak ikusi genituen: basurdeak, oilarrak, astoak, ardiak, untxiak eta beste gauza asko.

Ordu bi eta erditan edo hortik jaten hasi ginen. Azkenik Omako basoa ikusi genuen.


(osorik irakurri)

ANIMALIA ARRAROAK (azkenaurrekoa)


Kaixo Estibaliz nauzue!

Gaur animali arrraro bat dakart.

Eta pentsatuko duzue, zer da hau?

Ba "animali" hau Indonesiako sagua da.

  

Eta honek arkume bat da, eta ezetz jakin zenbat hanka duen? Ba BOST!!!

Hainbat animali arraro daude eta beste bat baduzue mezu bat bidali. 


(osorik irakurri)

Michael Jackson


Egun on blogmaniakoak:

Unai naiz berriz ere eta oraingoan nire musikako lehenengo mezua sartuko dut. Cruz y raya izeneko humorezko programa bati buruzkoa da. Bideo honetan Michael Jackson imitatzen dute (imitatzea hoberen ematen zaien gauza da) baina egia esan, ez dakit zein dagoen hobeto (benetazkoa edo imitatua), beraz bi bideoak sartzen ditut zuek erabakitzeko:

 

  

 


(osorik irakurri)

ANIMALIA ARRAROAK (ea azkena den)


Kaixo Bihotz Gazte Goxo-maniakoak!!

     Hemen naiz berriro: UNAI!! eta animalia arraroen zerrenda bukatzeko nator. Gaur, zerrenda honen azken bi partehartzaileak ekarri ditut:

                         Blobfish arraina

Animalia hau Australiako eta Tasmaniako itsasondoetan bizi da, eta horregatik oso gutxitan ikusten da. Baina agertzen denean ikusi duen pertsona ziur aski kriston izua hartuko du honelako zerbait ikustean.

 

 

 

                Izar sudurreko satorra 

Eta gure zerrendako irabazlea! Izar sudurreko satorra Ipar Amerikan aurkitzen den satorra da, baina, argazkian ikusten duzuen bezala, berezitasun bat du: bere aurpegian hainbat tentakulu ditu eta inurriak bezala ibiltzen da tentakulu hauekin zerbait jateko bilatzen.

Horregatik, animali arraro edo itsusiei buruz hitz egiten dugunean, Izar sudurreko satorra da IRABAZLEA!!


 

(osorik irakurri)

Txakurra ala gizona?


Kaixo berriz ere lagunak:

Hemen nago berriz ere, Unai naiz eta oraingoan argazki bat dut zuentzat. Sarean surfeatzen aurkitu dudan argazki bat da, eta benetan arraroa da. Ez dakigu ia txakur edo gizon bat den, baina gauza bat bai dugula ziur: ez dela planeta honetakoa.

Mesedez, honelako bat kalen aurkitzen baduzue, ez hartu ezta etxera eraman ere.

 

 

Agur, baina ez betiko.


(osorik irakurri)

Nork ez ditu gustoko txakurrak?


Kaixo lagunok hemen berriro Iskander. Txakurrei buruz hitz egingo dizuet. Ba al dakizue aste batean Ponteareas-eko aterpean 25 txakur hil dituztela. Txakur batzuk abandonatzen dituzte eta beste batzuk maltratatu. Nahiz eta txakurrak oso politak izan ahal diren, batzuek ez dituzte ez ditu baloratzen. 

Zer, gustatu zaizue? Ba, gustatu bazaizue komentario bat bidali.

Agur eta hurrengo arte.


(osorik irakurri)

STUMPY AHATEA


Kaixo Lagunok! Nagore naiz.

Badakit arraroa dela ahate bat lau hankekin ikustea, baina konprobatu egin dugu miraria gertatu egin dela. Stumpy ahatea jaio zenean lau hanka zituela ikusi zuten. Stumpy ahate jaioberria da eta ahate normala izango zen lau hanka izango ez bazituen.

Stumpy ahatea gure idolo handi bat izango da! Esan dugun bezala ahatea lau hanka ditu, baina harresi batean trabatuta gelditzearen ondorioz hanka bat moztu behar izan diote. Ahate gaixoa...!

pato-con-4-patas.jpg


(osorik irakurri)

ANIMALIARIK ITSUSIENAK 2


Kaixo lagunak:

     Unai naiz berriro. Ikusi ditut Jonek idatzitako mezuak, 10 animaliarik itsusienenak eta benetan oso ondo daude, baina batzuk falta zaizkio, beraz hor doaz bi gehiago:

 Andes-eko Cóndor


Animalia hau Cóndor du izena eta egia esan hegaztirik handiena da baina baita ere itsusiena. 3m-ko zabalera du hegoak irekita eta 1,3 m-ko altuera. Gainera, altuera handienean hegan egiten duen hegaztia da, 10.000 metrotara.

 

 

 

Arratoi sator biluzik

Eta hemen dago arratoi sator biluzik (rata topo desnuda gaztelaniaz). Munduko arratoirik arraroena da.Ez oso itsusia delako bakarrik, eske gainera itsua da eta bizitza osoa   lurpean pasatzen du bere bi hortz handiekin tunelak egiten sustrai eta barazkiak bilatzen.


(osorik irakurri)

Hurrengo orrialdea >>