GOROZIKAN
Kaixo lagunak:
Ainara nauzue.Inoiz egon al zarete Gorozikan? DBH 1. mailako ikasleak aurten egon gara kurtso hasieran, oso ondo pasatu genuen eta jende berria ere ezagutu genuen. Eguraldia ez zen batere ona izan. Museora joango ginen egunean euria hasi zenez ezin izan genuen joan eta frontoian geratu behar izan ginen. Frontoian asko dibertitu ginen: batzuk kartetan jolastu genuen, beste batzuk paletan eta beste batzuk harrapaketan. Rugbian ere jolastu genuen, han zeuden irakasleetatik bik rugbyzaleak direlako.

