Kamiseta berriak Athletic-entzat

Kaixo lagunok, Peio nauzue.

Gaur Athletic-i buruz hitz egingo dizuet. Dakizuenez, talde hau beti beste taldeengandik desberdindu da, bere filosofiagatik eta bere zaleengatik, baina badago, edo hobeto esanda, bazegoen besteengandik ezberdintzen gintuen beste gauza bat. Gure kamiseta garbi zegoen, gurea zen, bakarrik gurea, ez zeukan publizitaterik. Bainaetapa hau amaitu egin da, Macuak tradizioa apurtu ein du, gure kamisetasaldu egin du, eta ez edonorri, Petronorri hain zuzen ere. Ez zegoen gehiago kutsatzen zuen enpresa bat?

Honela geratu da gure kamiseta zurigorri maitea:

http://foto-cache.elcorreodigital.com/jpg/4/3/1217361737934.jpg

Zer iruditzen zaizue? Tradizioa apurtzeaz gain, diseinua oso zatarra da, oso gaizki Macua, ezin dugu 6 milioiengatik geure burua horrela saldu eta are gutxiago horrelako enpresabati.

 

Eta hauxe da gure bigarren kamiseta

Ikasi.eu :: 2012