|
Duela hiru aste gutxi gora behera, martxoaren 19an, asteazkena zela, Deniara joan nintzen Aste Santua pasatzera. Denia Alikanten dago, Komunitate Balentziarran. Heltzeko zazpi ordu behar dira autoarekin bazoaz, Gasteiztik (ni bizi naizen hiritik) 700 kilometrora dagoelako. Pixka bat aspertu nintzen bidaian, baina aspertzea merezi zuen. Ailegatzerakoan ezin genuen gauza asko egin, oso berandu heldu ginelako Deniara. Dena den, hurrengo lau egunetan oso ondo pasatu nuen: hondartzara joan nintzen, baina ura oso hotza zegoen eta eguraldi oso ona ez zuen egiten. Hiriaren zentrora joan nintzen, paseatzera eta izozkiak jatera, bero handia ez egin arren. Baina, ona den guztia bukatzen da eta azkenean, martxoaren 24a heldu zen. Nire aita lan egitera 25ean bueltatu behar zen, eta horregatik kotxea hartu genuen hamabietan eta Gasteizera bueltatu ginen zazpietan. Oso ondo pasatu nuen, bai, baina ni udan joatera ohituta nengoen eta arraroa egin zitzaidan Denian bakarrik lau egun pasatzea. Berdin dio, asko dibertitu nintzen.
|