|
Pasaden asteburuan, nire osabaren etxera joan nintzen. Bere herrira heltzeko hogei minutu behar dira, eta gainera asko aspertu nintzen gero han bakarrik. Ez nekien zer egin ondo pasatzeko. Gainera, ni nekien nire lehengusua eguerdian helduko zela, baina ordu bietan oraindik ez zegoen etxean. Urduritasuna bor-bor egiten zidan barruan, berarekin egotea nahi nuelako, eta gainera denbora pasatzen ari zen eta ordu gutxi geratzen ziren Gasteizera bueltatzeko.Denbora pasatzeko telebista ikustea erabaki nuen, baina ez nuen ezer interesgarria aurkitzen, nik nahi nuena nire lehengusuarekin egotea zelako. Ez nuen asko ikusten, eta berarekin egon nahi nintzen arratsalde horretan.Eskerrak, azkenean, ordu bat pasatu eta gero, atea ireki zen, gero itxi zen berriro eta nire lehengusua, nire izebarekin, heldu zen etxera. Elkarrekin jan genuen eta gero, arratsaldean, primeran pasatu genuen, elkarrekin jolasten kanpoan. Bikain sentitu nintzen, ur bitsetan nengoen. Errepikatzea nahiko nuen!
|