|
Pasaden asteburuan nire familiarekin mendira joan nintzen (Tologorri konkretuki). Hasieran oso ondo egon ginen, baina “Senda Negra” deitzen den bidera heldu ginenean, zerbait gertatu zitzaidan.Bidetik, bi txakur atera ziren eta korrika etorri ziren ni nengoen lekura. Bi artzakur ziren, oso arriskutsuak, beraz ez zen oso dibertigarria izan. Gainera, nire osabak, nahigabe, bere makila altxatu zuen eta txakur bat ahoa irekitzen hasi zen, bere hortzak erakusten.Bi txakur horiek ardiak zaintzen hari zirela esan behar dut, eta gu GEHIEGI hurbildu ginen haien ardiei. Ni oso larrituta nengoen, eta kezkaren karga za-paldu egiten zidan.Eskerrak, azkenean, artzaina agertu zela eta korrika etorri zela bere bi txaku-rrak lasaitzera. Dena bukatu zen horrela, eta artzaina, barkamena eskatuz, bere ardiekin jaitsi zen berehala menditik behera, Gohiko Lendoño deitzen den herrirantz. Horrela geratu zen dena. 2008ko maiatzaren 6an
|